2019/12/15


     HIZKUNTZA HEZKIDETZAILEAREN ALDE EGIN APUSTU¡¡¡¡¡¡





Zein garrantzitsua den erabiltzen dugun aho eta keinu hizkuntza eta zein gutxi ohartzen garen sarri, irudiak ez dira inoiz neutralak, beti atzean ideologia bat dago. Eman diezaiogun guk 
genero ikuspegia.

Jarraian haibat bideo interesgarri eransten dizkizuet: Teresa Meano, Marcele Legarde eta Kike Amunarrizek hizkuntzarekiko ditugun eragin sexistaz ohartarazteko kalean egindako frogatxoa, guk ere egin duguna.
Azkenean zertara ailegatzen gara, hizkuntz ahitzak esatea baina askoze gehiago dela, alde batetik gure hitzak pentsatzen dugun moduaren araberakoak direla jabetu beharra dugu, zer esango genuke oinarrian gure mundua ikusteko era dagoela. Ondorioz argi dago egun genero kutsadura nabarmena daukagula.
Bi alderdi nahi nituzke bereziki aipatu:
Ikonografien garrantzia, genero ikuspuntua sartu beharra dago guztietan, oraindik gehiengoak ez dute eta ikuspegi hezkidetzailea:

Semaforoetatik hasi baina piktograma askoretan jarraitu genezake.
Bliss komunikazio sistema...gehiago daude eta hezkuntzan zailtasunak dituzte ikasleekin komunikatzeko erabiltzen ditugu, hauek ere hizkuntz hezkidetzailea bermatzea behar beharrezkoa da.
Bestalde "andereño" hitzarekin bueltaka ibili nai, hainbestetan entzun etxean, eskolan, kalean, lanean...aiii lehen banekien bai orain jada MAISTRA hitza nahi dut errebeindikatu eta ez dudan gehiago entzuten, gehiengoa hezkuntzan emakumezkoak izan arren, zenbat erabiltzen den oraindik andereño hitza.Kontuan eduki behar dugu haur hezkuntzako kanta ugarietan oraindik andereño hitza asko erabiltzen dela..................

Aurreko edizioko post hau aukeratu dut #Unkhownena
"Hizkuntza, komunikatzeko eta harremanak izateko funtsezko bitartekoa izateaz gain, bizi gaituen eta bizi dugun errealitatea partekatzeko bidea da." Erabilera ez-sexistarako gida.
Ikusi eta irakurritakoan gustatu zaidalako batetik eta erabilgarria delako bestetik.
Jada ikaskide batzuk aukeratu badute ere, Emakundeko gida asko gustatu zait, bereziki hitz ezberdinen azterketa egiten duelako batetik eta praktikoa delako aurrera eramateko gure lanean.


Artikulu interesgarria HikHasikoa  2018-09-13
http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20180913/Euskara_ez_al_da_sexista

Euskara ez al da sexista?


"EUSKARA EZ DA GENERO HIZKUNTZA, ALEGIA, ORO HAR, HITZAK EZ DIRA FEMENINO/MASKULINO BANAKETAREN ARABERA SAILKATZEN, ETA, BERAZ, LUZAROAN PENTSATU IZAN DA EUSKARA EZ DELA BESTE HIZKUNTZA BATZUK BEZAIN SEXISTA. HIZKUNTZA ETA GENERO GAIAK AZTERTZEN DITUZTEN PROFESIONALEK, ORDEA, ARGI DIOTE: HIZKUNTZAK EZ DIRA SEXISTAK EDO EZ SEXISTAK, BAIZIK ETA ERABILERAK DIRA SEXISTAK, MAILA TXIKIAGOAN EDO HANDIAGOAN".

Jun 02, 2015 - ehu.eus - 219
Euskararen erabilera ez sexista. Amelia Barquín. EMAKUNDE. 2008
Orrialde hauen helburua hauxe da: euskararen erabilpenaren inguruan hausnarketa egitea generoari dagokionez eta zenbait proposamen egitea egoki adierazteko. Aldi berean, gaiarekiko sentsibilitatea eragin nahiko genuke, garrantzitsua baita hiztunok kontzientzia hartzea gure adierazpena zain dezagun.




Erronkak dauzkagu bai gure hezkuntza komunitatean, hizkuntza eta komunikazioari dagokioenan, gehiago landu eta zaindu behar dugula uste dut, oraindik ikastetxe ugaritan ikuspedi hezkidetzailea ez dago abian eta ikastetxe inguruko: kartel, ohar, poste, iragarki....en mezuak zaindu eta egokitu behar ditugu, gaur hasita biharko utzi gabe. genero kutsadurari aurre agiteko eta hizkuntza parekide eta hezkidetzailean aurrea haru eta guztia zipristintzeko hizkuntza justuago baten alde bai igorle eta bai jasotzailearen aldetik horrela guztion ongizatea ziur hobea izango dela.
#Josune
#Hizkuntza ez sexista

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina