2019/12/15

Begi bistakoa da hizkuntzaren aldaketa




Aste honetan jorratzen ari garen gaia hizkuntza da. Garrantzi handikoa iruditzen zait gai hau jorratzea, bai gizartean, bai eskolan. Horrela, erabilitako hizkera aldatzen badugu, mezu ez-sexistak jaurtiz, pentsamolde berdinagoak garatzea erraztuko dugu, gizarte ez-diskriminatzailea eraikitzen laguntzeko. Pentsatzen dugu nola hitz egiten dugun. Eta pentsatzen dugun bezala hitz egiten dugu ere. Horregatik, benetan berdintasunezko gizartea nahi badugu, emakumeenganako diskriminaziorik eta indarkeriarik gabekoa, beharrezkoa da hizkuntzaren erabilera arduratsua egitea. Hizkuntza inklusiboa, biztanleriaren erdia ordezkatzen duen kolektiboa gutxiesten ez duena eta aintzat hartzen ez duena. Belaunaldi berriek pentsamendu-eredu desberdinak izatea lortzen duen hizkuntza. Berdintsuagoak.

Horregatik aukeratu dut Ainoko post hau: "Domino fitxa izatera animatzen zara?. Egin duen posterra honako hau da: nolako hizkuntzak halako mundua. Erabat ados nago harekin, hizkuntza nola garatzen dugun kontuan hartuta, berdintasunezko mundu bat sortuko dugu, bai ikuspegi formaletik (erakundeak, klaseak …), bai informaletik, hau da, gure egunerokotasuna beste pertsona batekin zuzenean zein mundu guztiak egunero erabiltzen dituen teknologien bidez.


Hizkuntzaren erabileraren bidez mundua aldatzeko arrazoiarekin jarraituz, gomendatzen dudan gida Claudia Guichard da. Hautaketa horren arrazoiak gida hori banatzen duten kapituluak dira. Honekin esan nahi dut gida honen bidez hizkuntza ez-sexistaren alderdi guztiak garatzen direla, hala nola: naturala ala soziala den?, generoaren eta hitzen arteko korrelazioa, sexismoa, emakumearen balorazioa, hizkuntza inklusiboa, lanbideak …








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina