Euskal Herriko Bilgune Feministak osatutako hezkidetza gidan azaltzen den definizio honetatik abiatuko naiz:
"Hizkuntza tresna nagusia da nork bere pentsamendua antolatzeko, errealitatea ulertzeko eta interpretatzeko, jendartearen jakintza eratzeko eta transmititzeko.
Hizkuntza, herri eta persona batek bere burua ezagutu eta ulertzeko zein gainerakoak ezagutarazteko sortzen duen bitartekoa da.
Hizkuntzak eta errealitateak elkar eragiten dute, batak bestea islatzen du eta aldatzen laguntzen du."
Azken ideia hau oso interesgarria da , izan ere, hizkuntzak errealitate berriak sortzeko gaitasuna oharkabean pasatzen dela iruditzen zait. Ez da edonolako boterea, errealitate bakarra eta hertsiaren aurrean, bestelako errealitateak azalaraztea edota sortzea.
Errealitatea aldatzeko botere hortaz ari delako ere aukeratu dut 2017ko #argineren posta:
Argiñek , bertan aipatzen du :"askotan EUSKARA hizkuntzak, generorik ez zuela aitzakiarekin ibili gara euskaradunak (euskara mintzalariak) hizkuntzaren erabilpen sexistaren kontu honi arreta gehiegi eman gabe.."
Nik euskararen inguruko zenbait ideia gehitu nahi ditut, argigarriak izan daitezkeelakoan:
- Amaia Alvarezen arabera(2004), euskarak ez dauka genero gramatikalik eta horren ondorioz, jendeak pentsatzen du ez dela sexista.
- Hirugarren pertsona singularra neutroa da (bera/hura), beste hizkuntza askotan markatuta egonik.
- Atzizki gehienak neutroak dira (-gizon. -eme, -andre kenduta)
- Aditzean genero bereizketa agertzen da hikaren tratamenduan soilik (parekoen artekobinakako komunikazioan sexua gramatika kategoria bihurtzen da: -n/-k).
Hala ere, beste modu batzuetan agertzen da genero bereizkeria (giza-, anai-, ema-, -gizon, -eme, -andre).
- Erdaratik ere eragin handia dauka euskarak, adibidez, maskulino orokortzailea: aitak, errege katolikoak; genero adjektibo eta izenetan: antropologo, boluntario.
- "Genero kutsadura" deitutakoa ere gertatzen da euskaraz; izen neutroak pentsamenduan genero batekin identifikatzen ditugu (medikua, langilea, politikaria, erizaina, idazkaria, garbitzailea); generoa morfologikoki ez da ia agertzen euskaraz, asoziazio kultural baten ondorioz gaineratu/ezarri zaio.
- "Genero kutsadura" ez da lanbideetara mugatzen, gizonezkoek balio generikoa duen edozein esaldi bereganatzen baitute (gazteek=gizon gazteek).
Eremu hezitzailean ere , landu beharreko 2 alderdi orokor hauek azpimarratu nahi ditut, ikastetxeetan lehentasunezko erronka moduan hartu beharko genituzkeenak:
1. Hizkuntzaren bidez, pertsonen artean sortu daitezkeen diskriminazioak indargabetzeko egitura zuzenak bilatu eta sustatzea.(adb. emakumeen errealitatea plazaratu, aldatu testuen protagonisten genero rolak, egoerak..."emakumea"aldagaia txertatu kasu guztietan...)
2. Erabilera okerrak identifikatu eta ekiditea.(adb. gizonezkoen balio generikoa )
Bukatzeko, hona hemen nere memea:
Bukatzeko, hona hemen nere memea:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina