Hezkuntzaren hizkuntza hezkidetzailea nahi badugu..., nondik hasi?
Testuen zein irudien pertsonaien sexu-generoa aldatu ea zer gertatzen
den…
Hezkuntzaren hizkuntza hezkidetzailea
nahi badugu, nola jarraitu? Aztertu geletan eta ikastetxean egiten diren
jardueretan, neska eta mutilei ematen diegun arreta berdintasunari…
Jarraitzeko, erreparatu irakasleok
eta ikasleok erabiltzen ditugun-dituzten adjetiboei. Zertarako erabiltzen ditugu? Goraipatzeko edo gutxiesteko? Egoerak deskribatzeko
edo pertsonen deskribapen mingarria egiteko? Hitz batzuk irainak dira?
Aurreko edizioko post honetan hizkuntzaren
eta pentsamenduaren arteko harremana aipatzen ditu. Pentsatu eta esan, esan
eta pentsatzen dugunak egiten gaitu, dio izenburuak. Eta hezkuntza hezkidetzaile
batetan aritzeko, "Hizkuntza ez sexista gida" bat erabiltzea gomendagarria da:
Andoaingo Udalak argiaratutako gida
honetan hainbat alderdi lantzen dira. Hizkuntzaren erabilerarako proposamen
zehatzak egiten dizkigu.
Hona hemen gida honetan aztertzen diren proposamen eta adibide aipagarri
batzuk:
Jauzi semantikoa:
Testuinguru berdinean, lehenengo zatian hitzak emakumeak eta
gizonak izendatzen dituela dirudi, baina bigarren zatian, soilik gizonetaz ari
dela konturatzen gara.
Adb:
Ordezkariak inauguraziora joango dira. Beren emazteekin joan ahal
izango dute.
|
Ordezkariak inauguraziora joango dira. Bikotekideekin joan ahal
izango dute
|
Ikasleen ohiturak aztertu dira: ordutegiak, kirola, neskekin
harremanak...
|
Ikasleen ohiturak aztertu dira: ordutegiak, kirola, neska eta mutilen
arteko harremanak...
Mutilen ohiturak aztertu dira: ordutegiak, kirola, neskekin
harremanak...
|
Gizona subjektu
aktibo moduan aurkeztu:
Pentsamendu androzentrikoaren eraginez, gizona azaltzen da
erreferentzi subjektu modura, beti garrantzitsuagoak diren paper, balore eta
gaitasunak egokitzen zaizkielarik, prestigio eta aitorpen handiagokoak.
Greziarrek bozka eskubidea zuten.
(Badirudi greziar guztiek zutela bozka eskubidea, baina, emakumeek ez
zuten)
|
Antzinako Grezian gizonek bozka eskubidea zuten
|
Emakumeak gizonen
menpeko edo dependiente moduan aurkeztu:
Gizonak ekintza guztien erdigunea
kontsideratuak diren bitartean, emakumeak haien menpekoak kontsideratzen dira,
eta zenbait kasutan, haien ondasun edo objektu bezala. Gutxietsiak dauden paper
eta gaitasunak egokitzen zaizkie, sozialki baloratuak ez direnak. Horrela,
ezikusiak eta baztertuak izaten direlarik.
Martinez jaunaren andereak bere senarraren
diskurtsoa adi-adi entzun zuen.
|
Leire Manterolak idazkari nagusiaren diskurtsoa
adi-adi entzun zuen
|
Amelia Barquin-en aurkezpenak dion bezala. Euskaltasuna eta feminismoa, zer ikasi, hura elikatu:
Zein ditugu hezkuntzan proposamen
hauek lantzeko erronkak?
- · Irakasleen artean, ikasleen artean eta ikasle-irakasleen arteko ikastetxeko hizkuntzaren erabileraren jasoketa eta analisia eginez…
- · Hainbat alderdi aukeratu eta eragiteko moduak aurkitu eta adostu; gidak, estrategiak erabiliz…
- · Egiten dugunaren jasoketa eginez, eragiten duguna aztertuz…
o
Inbertsioaren araua erabiliz, sexismoa
detektatuz...
o
Sexismoa eta androzentrismoa kontutan hartuz...
o
Hizkuntzaren erabileran fokatuz...
o
Maskulino orokortzailea saihestuz (“gizon”
izenaren erabilera, “gizaki” eta “giza” izenen erabilera, bikote izenak, “jauna”
izena, hitanoaren erabilera, “-sa” atzizkiaren erabilera...)
o Honako egoera hauek aztertuz eta aurre eginez: jauzi semantikoa, gizona subjetu aktiboa bezala
aurkeztu, emakumeak gizonen menpeko bezala aurkeztu, sexuaren araberako
trataera-ezaugarri-balorazio desberdinak,
femeninoaren erabilera estereotipatu-peioratibo edo gutxietsia...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina