Emakumeek historiaren eraikuntzan eta gizarteen garapenean funtzio
garrantzitsua bete dute, baina horiek ez ditugu ezagutu, izan ere, ikustezin
bihurtu dituzte eta ez dira, eta eremu publikoan euren parte hartzea bigarren
mailakoa izan da eta izaten jarraitzen du gaur egun ere askotan.
Emakumeen presentzia gutxiesteko modu asko daude: hizkuntza
sexista, androzentrismoa, rolen banaketa eta horien banaketa hierarkikoa eta
abar.
Hala ere, garrantzitsua da adieraztea asko direla
desoreka-paradigma hori apurtzen ari diren emakumeak eta parte hartzeko eta
erabakitzeko eskubideen alde borrokatzen ari direnak.
Oso garrantzitsua da kontuan izatea emakumeenpresetnzia eta
protagonismoa, oso lotuta dagoelako identitatearen garapenarekin eta,
ondorioz,boterearen garapenarekin edo jabekuntza-prozesuarekin.
Patriarkatuak bereziki 3 mekanismo erabiltzen ditu emakumeak eta
bere ekarpenak ikustezin bihurtzeko:
-
Androzentrismoa:
gizona gauza guztien neurria edo erreferentea izatea
-
Sexismoa:
emakume izate hutsagatik jasotzen dugun diskirminazioa iraunkortzen duten
jarrerak eta tratu hierarkikoak.
-
Ezagutzaren
jabetza kentzea:gizonek barneratzen dute
emkaumeena denaren jabe egiteko eskubidea dutela. Hori oso lotuta dago
patriarkatuaren esentziarekin: emakumeak gizonen propietatetzat hartzea.
Ezinbestekoa da emakumeen presentzia berreskuratzea eta bermatzea,
eta horretarako paradigma aldaketa bat egitea beharrezkoa da. Horretarako 3
zeregin nagusi ditugu:
-
Historian
zehar eta gaur egun emakumeek, gizartean egokitutako zereginetatik eta
eremuetatik giza-garapenari eginiko ekarpenak ikusaraztea
-
Horiek baloratzea
eta gizartea eraikitzeko erreferente bihurtzea.
-
Eta
emakumeen ekarpenak ezkutatzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzeko
eta desaktibatzeko moduak sortzea
Musika
arloan, adibidez, beste arloetan bezala, emakumeen presentzia eta ekarpenak ez
dira ezagutzen eta ikustezin bihurtu dira hein handi batean. Musika ikasketetan
eta kontserbatorioetan emakume gehiago daude, baina arlo publikora salto
ematerako orduan, hau da, oholtza gainean askoz gizon gehiago topatzen ditugu.
Aurreko gairen batean foroan aipatu dugu jada gai hau: Hatortxu rocken, 40 min
rocken eta musika jaialdi gehienetan, gizonak eta euren taldeak izaten dira
protagonista.
EMAROCK PROEIKTUA hurrengo helburu hauek ditu: emakume musikariak agerian jartzea,
emakume musikariak dauden taldeak eta beraien lana ezagutara ematea, neska gazteengan
erreferenteak sortzea, beste emakumeak musikan parte har ditzaten suspertzea,
emakumeak egindako musika esparru publikora zabaltzea, eta emakume
musikariekiko oraindik dauden zenbait pentsamendu apurtzea.
Helburu
guzti hauek lortzeko 2010. urtearen bukaeratik lanean daude, eta hainbat ekimen
jarri duzte martxan: Emarock egunak, erakusketak, hitzaldiak, emakume
musikarien datu basea... Informazio gehiago, hurrengo estekan duzue: http://www.emarockproiektua.com/
Gai
hau lantzeko erronka nagusiak nire ustez hauek dira: lehenik eta behin, historian zehar eta gaur egun emakumeek egin
dituzten ekarpenak ikusarazi behar ditugu: adibidez, edozein proiektu edo
jarduera egiterakoan, emakumeen presentzia bermatu behar dugu: hitzaldia
batean, kontzertu batean,… Eta euren ekarpenak ikusaraztean gain, horiek
balioetsi behar ditugu. Azkenik, garrantzitsua da paradigma aldaketa bat
egitea, hau da, ez da bakarrik emakumeek gizarteak balioesten dituen arloetan
egindako ekarpenak ikusaraztea (zientzian, ekonomian…), nire ustez,
ezinbestekoa da emakumeek historian zehar, dagoen lan banaketagatik
(publiko-pribatua) egin dituzten lanak ezagutzera eman behar dira eta balioan
jarri behar dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina