2015/12/04

EMAKUMEOK EBOLUZIOAREN SUJETU GARA


          Emakumeen bilakaeraz mintzatzeak nahitaez  gizonen eta emakumeen arteko desoreka eta deskonpentsazio egoerak agertaraztera eramaten gaitu. Emakumeak historikoki markatu dituen egoera zorigaiztokoa aldarrikatuz, alegia.
         Egia da zenbait arlotan emakumeok aurrerapausu galantak egin ditugula, baina artean ere sektore gehientsuenetan ez da antzekorik gertatu; argi dago, beraz, gizartea, oraindik ere "matxista" dela.
         Historia nola doan ikusirik eta kontuan hartuz  aldaketaren kontrako gune oztopagarri ugari daudela, emakumeengan erasokortasuna sortzen da gai honi dagokionez. Erasokortasun horren sakonean frustrazioa eta ahal eza dago, ez denez ongi ulertzen nola horren zilegiak eta argiak diren eskubideak ez dituzten hainbat gizonek onartzen.

          Emakumeok ez dugu gizonen laguntzarik somatzen beren eboluzioan,  mugak ipintzen dizkigute gaurko kultur garapenean gauza arrunta eta naturala izan beharko lukeen gai batean. Emakumeok konturatuz goaz geu garela eta ez beste inor gure eboluzioaren sujetu eraginkorrak, bitarteko guztiak erabili beharko ditugula sexuen arteko harremanak eraldatzeko.




GIZONAK EMAKUMEAREN                               EBOLUZIOA GELDIARAZTEN DU          



EMAKUMEA BERA DA

BERE EBOLUZIOAREN
SUJETUA
    

Kontua ez litzateke hainbeste parekidetasuna lortzea garaipen partzialen bitartez, zerbait sakonagoa baizik, emakumeak eginkizun sozial batzuetan aritzearekin baino jarrerekin eta balorazioekin zerikusi handiagoa duena. Eta hain juxtu hementxe sortzen da gatazka, gizonezkoek protagonismo soziala erdiesteko bide bezala hartzen dutena emakumeok pertsona bezala tratatuak izateko premia bezala hartzen dugula.
Gizartea beste arlo batzuetan ziztu bizian doa aurrera, baina erresistentzia nabarmena somatzen da sexuen arteko berdintasuna kontsideratzean. Desoreka horrek ñabardura korapilotsuagoak ditu kontziente kolektiboak berdintasun eskubidea onartu bai baina portaera diskriminatzaileak erakusten dituenean. Gatazka ez dago ideietan, jarreretan baino, non kontzientziazioak esfortzu eta giza heldutasun dosi handiak behar baititu. Emakumeak, oro har, badarama denbora bat egiteko horretan, eta horrela azkartu dute beren prozesua. Gizonek, alderantziz, askozaz mantxoago eboluzionatzen dute, atzera-aurrera dabiltzalarik beren ohiko rola betirakotzearen ("agintea", "subiranotasuna", "indarra") eta emakumeen presioaren artean. Horregatik aldaketaren sujetu aktiboak emakumeok gara,  ohiko rolak bazter batean utzi eta egoera berrietarantz jo behar dugunak, gero gizonezkoak kontzentziatzeko,behar-beharrezkoa da gizonak ere zeregin horretan inlikatzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina