2015/11/29

Legedia legez... Hezkidetzaren babesle

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
"Euskal  hezkuntza  sistemak,  hobekuntza  prozesu garrantzitsu  batean  murgilduta  dago  eta  emakume  eta gizonen  arteko  aukera  eta  tratu  berdina  lortzeko  legeria anitza  dugu."
Holan hasten zan gitxi gora behera asteongo irakurgaia, izatez, aste honetako gaia  HEZKIDETZAREN MARKO LEGALA. Hezkidetza EAEn" izan da eta.
Oso gai aproposa gure zereginaren  nondik norakoa finkatzen laguntzeko.
Ibilbide kronologikoa eginez legedi honeen zerrenda eskuratzeko aukera izan dogu oso polita adierazita be symbaloo batean. Hala nola:

HEZKIDETZAREN MARKO LEGALAri  jagokonez  honexek aztertu doguz.
Euskal Eskola Publikoaren Legearen1 (1995ko otsailaren 19a).
 Milurteko Aitorpenean , (2000ko iraila), Nazio Batuetako estatu partaideek Milurteko Garapen Helburuak lortzeko data 2015ean (aurten) finkatu zuten.
Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa (2006ko maiatzaren 3a)
Irakurgai honetatik jakin izan dogu ere Hezkuntza-administrazioei eskatzen jakena:
- batetik, irakaskuntza zentroetako kontrol- eta gobernu-organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatzea, bestetik, hezkidetza eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetu dezaketen printzipioen ezagutza eta zabalkuntza bultzatzen dituzten proiektuetan lankidetzan aritzea eta
- ”Berdintasun-printzipioari buruzko ikasketa eta aplikazioa barneratzea irakasleen hasierako prestakuntzarako nahiz prestakuntza iraunkorrerako ikastaro eta programetan” (24. art.).
Gainera, orain arte ikusitako araudia Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako     Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Dekretuan islatzen da  ere bai (201/2008, abenduak 2a) ikastetxeko bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokabideak definitzen dituenean

HEZKIDETZA EAEN jagokonez beste honek:
Ibilbide historikoa eta materialak
80ko hamarkadaren ate aurretik hasita, hamarkadaz hamarkada izandako prozesua ezagutzeko aukera izan dogu. Hasieran emakume feministen eskutik eta inongo babes sozial edo politiko barik eginiko esku hartzeak (Martxoak 8 egunaren ospakizuna, Emakume-asteen antolaketa, curriculumean berrikuntzak...) BEA-STEE-EILAS sindikatu barnean antolatutako emakume hezitzaile taldea, LANBROA elkarte feministak martxan jarritako  lehenengo “hezkidetza” mintegia, Beste sindikatu eta kolektibo pedagogikoen antzeko lanak aipatuz ere.
Gero hezkidetza ikasketak eta sasoiko Aholkularitza antolaketa (PAT-etan). Nabarmentzen dabe Bizkaia holako lanetan hasierako motor moduan. Aipatzen dira ere Emakundek eta Begoña Salas-ek egindako lana gai honen inguruan (93-94tik 95-96ra)
Mende barriaren hasieran aldiz, gai honek Instituzionalki indarra galtzen joan zan eta ez zan izango 2013rarte berreskuratua. Urte haretan “Hezkuntza-sisteman Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana”-gaz indar berriturik agertuko zan gaia Departamentuaren babespean, proiektuen deialdiak eta hainbat eskualdeko mintegiak honen inguruan bultzatuz. Aipatzekoa da azken urte honeetan han hemenka erakunde desbardinek ikastetxeetan islatu nahi izan dabela hezkidetzaren inguruan egiten ari den lana: Udalak, Emakunde, Hezkuntza Saila, Foru Aldundiak … ikastetxeak izanik guzti honeen topagunea.
Azkenik gaur egun, Heziberri 2020ak hezkidetzaren beharra azaltzen dau ere bai, holan, emakume eta gizonen arteko tratu eta aukera bardintasuna lortzeko pausuak emoten jarraitu behar dala aitortuz.
Materialak dirala eta , hainbat, libururuxka, ikerketa eta siteak ezagutzeko aukera izan dogu.

Ibilbide zehatza eta interesgarria adierazitakoa eta betiko moduan izana eta geroa hobeto ulertzeko lagungarria baita egun, erabilgarriak diran materialak bilduz.



Azken honegaz lotuta dator azaldu beharreko hurrengo atala:  “emakume eta gizonen arteko berdintasuna” eta “material hezkidetzailea” kontzeptuen definizioa gure berbatan hain zuzen ere.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna aukeren berdintasunean datza. Pertsona bakoitza "bera" izateko askatasuna eta jagokon errespetua izatean datzala  batez ere esango neuke.
Beraz, material hezkidetzailea, goian aipatutakoa lortzearen aldeko materiala litzateke. Bizitzarako, elkarbizitzarako, oinarriak jartzen laguntzen dauan materiala: errespetua, sentimenduak, aukera,  izaera desbardinak, ... erakusteko eta bizitzeko aukerak emoten dauana. Sinple bezain konpexua.

Gaiaz aldatuz, aste honetako jardueren inguruko datuak eta ondorioak plazaratzeko Foroko ekintzen zaparrada aipatu beharra dago. "Beldur barik" 2015eko kanpaina aitzakia hartuta hainbat proposamen biltzeko aukera izan dogu; hainbat, praktikoak, esanguratsuak, ... ez naiz nekatzen eskerrak emoten ikaskideei euren aportazio izugarriengaitik.
harian

Legedian arian-arian ibilteko primeran etorri jaku 2. jarduera. Gida plana aztertu edo gogoratzeko bertako helburu estrategiko  bat aukeratu eta haren helburu espezifiko bakoitzeko ekintza bat planifikatu behar izan dogu. Hori, edo hezkidetzaren inguruko hezitzaile-lana justifikatzeko legediaren baliagarriena aukeratu eta legedia  nahikoa  dan eta  aurrera  eroateko  asmorik somatzen dogun azaltzeko aukera izan dogu, horregaz batera ea betetzeko eta lorpen mailak neurtzeko baliabide nahikorik dagoen esateko ere. Azkenik, hezkuntza hezkidetzailearen etorkizuna epe laburrean eta  ertainean zelan ikusten dogun bere azaltzea esaktzen jakun.  

Ez al da aproposa legedia irakurri beharra izateko?

... ta zelan ez, guzti hau borobiltzeko,  ikastetxean lantzeko erronkak?
Gida Planak berak oso ondo definitzen dauz erronkak.  Hona hemen erronka horietako batzuk:
Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebenitzeko Gida Plana (12-30 orr.)

A. Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero‐ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez.
B. Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera‐aniztasuna errespetatuz eta genero‐baldintzapenik gabe.
C. Genero‐ikuspegia eskola‐porrotari aurre egiteko ekimenetan sartzea, eta hezkuntza jasotzeko eskubidea benetan unibertsala dela ziurtatzea, bai eta neska eta mutil guztiek hezkuntzasisteman jarraitutasuna izan dezaten bermatzea ere, ikasle guztien aniztasuna aintzat hartuta (etnia, kultura, ekonomikoa, gizarte mailakoa, funtzionala, sexuala, etab.).
D. Harreman afektibo‐sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.

E. Eskola‐komunitate osoaren atxikimendua lortzea, generoindarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta  eraginkorra emateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina