2015/11/29

MARKO LEGALA

 Marko legalak garrantzia handia dauka hezkuntzan, izan ere, bertan jasotzen dira hezkuntzaren alorrean bete beharreko helburuak, oinarri ideologikoak... Eskoletan hezkidetza bultzatu ahal izateko, marko legalaren babesa ezinbestekoa da bertan hezkidetzaren ildo ezberdinak kontuan hartuz. Aste honetan zehar EAEn hezkidetzaren arloarekin lotura duen marko legala aztertu dugu. Honako lege hauek ezarri dira gure lurraldean azken urteotan:

  • 1995 Euskal Eskola Publikoaren legea. Bertan honakoa aipatzen da “irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea”
  • 2000 Milurteko Aitorpena. Honako helburu hauek zehaztu ziren 2015erako lortzeko.
    • Hezkuntza unibertsala
    • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
    • Emakumeen autonomia lortzea
  • 2004 Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea. Emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzeko hartu beharreko neurriak zehazten ditu.
  • 2005 Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako legea.
    • Garapen integrala eskaini. Emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan.
    • Hezkidetza proiektuak sustatuko ditu Hezkuntza administrazioak.
    • Sexismoa eta emakumeen aurkako indarkeria erreproduzitzen duten material didaktikoak debekatu.
    • Hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala izatearen beharra adierazten du legeak.
  • 2006 Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa. Printzipioak:
    • Gatazkei aurrea hartzeko eta gatazkak era baketsuan konpontzeko hezkuntza.
    • Eskubide berdintasunean eta aukera berdintasunaren garapena eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren sustapena.
  • 2007 Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoa.
    • Irakaskuntza zentroetako kontrol eta gobernu organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatzea
    • Hezkidetza eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak eta printzipioak ezagutzea eta zabaltzea.
  • 2008 Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua. Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokabideak definitzen ditu.
  • 2009 Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioa. Hezkuntza eremuan edozein genero-indarkeriaren aurrean esku hartzearen beharra adierazten du eta kasu bakoitzean eginbeharrekoa azaldu.
  • 2013 EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana.
    • Hizkuntza eta/edo beste komunikazio elementu batzuk era ez-sexistan erabiltzeko beharra azpimarratzen ditu
    • Emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztearen premia
  • 2013 Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana. Helburu estrategikoak:
    • Hezkuntza sistema hezkidetzazko eskola eredua era kordinatuan bultzatzeko egiturez eta pertsonez hornitzea.
    • Eskola mistoan eraldaketa prozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko.
    • Genero indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea.


Lehen esan bezala, legeek berebiziko garrantzia dute horiek ikasleen garapen integrala sustatzeko faktore bat direlako. Aztertu izan dugunaren arabera, legeak geroz eta osatuagoak dira eta zehaztasun handiagoa dute. Dena den, oinarri ideologiko horiek txosten batean batuta izatearekin soilik ez ditugu gure helburuak beteko. Legeen gainean egiten dugun analisiak eta lanketak emango dizkigu fruituak. Hezkuntza komunitateak egiten duten legeen aplikazioari esker lortuko ditugu aurrerapenak. Marko legala aztertu, ezagutu eta ezagutarazi behar dugu, horien hutsuneak detektatu eta horiek gainditzeko proiektuak abian jartzeko.




Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta material hezkidetzailea
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko (genero estereotipoak deseraikitzeko, aukera berdintasuna bermatzeko, ikasleen garapen integrala bultzatzeko...) material hezkidetzailearen beharra ezinbestekoa da. Zeinetan genero estereotipoak erreproduzituko ez diren, botere harremanak bultzatuko ez dituen, generoen presentzia eta horiek hartzen duten espazioa orekatua izango den...

Zeintzuk dira eskolak dituen erronkak?
  • Hezkuntza komunitate osoak marko legalaren gaineko ezagutza izatea.
  • Legeen gaineko analisia egitea horiek dituzten alderdi positiboak eta hutsuneak identifikatu horiei ekin ahal izateko.
  • Legeen hutsuneen gaineko kritika zabaldu.
  • Hezkidetza proiektuak abian jarri eta partekatu.
  • Hezkidetza proiektuen etengabeko analisia eta ebaluazioa.
  • Material Hezkidetzaileak sortu, zabaldu eta erabili.
  • Irakasleen etengabeko prestakuntza.
  • Legeak eta proiektuak ikasleen garapena integrala bultzatzeko erabiltzea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina