Horrek adierazten duena, gure eskoletan, gure inguru hurbilean eta gizartean emakumeek egindako lana, lorpenak eta historia ez dela oraindik ezagutzen. Testua irakurri ondoren, konturatuko gara, badaramatzagula hainbat urte eta hainbat lege emakumeen presentzia aldarrikatzen, baina egia esan, aldarrikapen horiek oraindik ez dituzte bere isalada gizartean izan.
Orainik ere emakumeak izkutuan egiten dute lana eta ez dute izaten behar dituzten balorazioak.
Beraz, zer egin beharko genuke?
Testuan aipatu den bezala Patriarkatuaren mekanismoak identifikatzen, deseraikitzen eta apurtzen joan behar ditugu. Hori ez bada egiten esfortzu guztiak, lege guztiak, aldarrikapen guztiak ez dituzte ezertarako balio.
Emakumeen ekarpenak ikustarazteko, baloratzeko, erreferente bihurtzeko,... ezin dugu sinpletasunez, "calzador" moduan gure curriculumean sartu eta listo. Modu horrekin lortzen duguna eskoletan gehigarriko lana/eduki bezala hartzea da, hots, lan gehiago. Beraz, Patriarkatuaren sistema kolokan jarri behar da lehenengo eta behin, eta horretarako mekanismoen deskatibazioa egon beharko da.
Zer esan nahi du desaktibatu?
Identifikatzen ikasi, normaltasunez eta naturaltasunez bizi duguna ikustarazi. Mekaniso horien eragina ikustarazi, konzienteak izan, sentsibilizatuak egon identifikatzen ikasteko.
Honekin argi daude zeintzuk diren eskolako erronka nagusiak
1.- Androzentrismoa. Adibidez, gure materien/ikasgaien edukiak- erreferenteak aztertu.
- Zeintzuk dira erreferenteak?
- Emakumeen ekarpenak agertzen dira? Zein neurritan?
- Emakumeen presentzia zenbatekoa, nolakoa?
Zergatik eduki-erreferente horiek erabiltzen ditugu? Nola aukeratu ditugu? Badaude bestelako erreferenteak-edukiak?
2.- Sexismoa. Adibidez, gure ezberdintasunen inguruko hausnarketa egin. Biologikoki desberdinak garenetik emakumeen eta gizonen arteko hierarkizazioa justifikatzeko ideia apurtzea.
Ados gaude ideia horrekin? Ideia horrek betetzen dituzten adibideak aipatu eta ondorio diskriminatzaileak ikustarazi horren inguruko hausnarketa egiteko.
3.- Ezagutzaren jabetza kentzea. Kasu honetan argi dago ezinbestekoa dela azalaraztea ikuzkutuan egon diren hainbat lorpen eta ekarpen, gizonen izenetan lehenetsita onartu egin dena emakumeei esker lortutakoak izan arren.
4- Nire ustez, gure inguruko emakumeak ikustaraztea ezinbestekoa da. Gure inguruan esaten dudanean, gure amak, gure amonak, gure ahizpak, gure izebak, gure herriko emakume taldeak, gure auzokideak, gure lagunak,.... Presentzia erreala eman beharko genieke gure eskolan, gure geletan, gure jaietan, haiek bai direla eraginkorrak izan daitekenak, haiek badirela gure Erreferente handienak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina