2015/11/29


Gizarte demokratiko batean bizitzeko orokorrean legedia funtsezkoa dela uste dut eta guri dagokigun Berditasuna gaian legedi propio bat edukitzea oso lagungarria dela uste dut, gizarteak beharra duelako oraindik, zoritxarrez.

Landutako dokumentuan Lege garrantzitsu bat faltan bota dut, hau da, gure Legebiltzarrak onartu zuen azken Legea:

LEGEA, ekainaren 28ko, 14/2012, genero-identitate arrazoiengatiko ez diskriminazioko eta pertsona transexualen eskubideen onarpena.

*(beherago jarri ditut estekak dokumentua eskuratzeko)

Hezkuntza Departamentuak egiten dituen plan, proiektu eta bestelako planteamenduetan Marko Legala kontutan izatea beharrezko bezala ikusten dut. Hau da guri dagokiguna:

·         Euskal Eskola Publikoaren Legea: 1995-02-19

·         Milurteko Aitorpena: 2000-09

·        Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea: 2004-12-28
Emakume eta gizonen arteko berdintasunari errespetu-balioak sustatzeko hezkuntza sistemak dituen betebeharrak adierazten ditu:
Hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak, Curriculuma eta material didaktikoak, Pertsonak, prestakuntza eta egiturak.

·        Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea: 2005-02-18
Planteatzen dituen helburuak: bizitzaren esparru guztietan aukera eta tratu berdina sustatzeko eta bermatzeko neurriak garatzea, bereziki, diskriminaturiko gizatalde bezala, emakumeen autonomia suspertzea eta gizartean, ekonomian eta politikan bere posizioa indartzea

· Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoak: 2007-03-22

·        Eskoletan asko ezagutzen den Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua: 2008-12-2

·         EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planak 2013-12-30 hizkuntza eta/edo beste komunikazio elementu batzuk era ez-sexistan erabiltzeko beharra azpimarratzen ditu

·     LEY 14/2012, de 28 de junio, de no discriminación por motivos de identidad de género y de reconocimiento de los derechos de las personas transexuales.

· LEGEA, ekainaren 28ko, 14/2012, genero-identitate arrazoiengatiko ez diskriminazioko eta pertsona transexualen eskubideen onarpena.






Ikastetxeetako erronkak

  • Hezkuntza Departamentuko profesional guztiek legedia ezagutu.
  • Hezkidetza eremua ikastetxeetako Elkarbizitza Planetan garatu.
  •  Hezkidetzan oinarritutako eskola eredua sakon aztertu eta genero-ikuspegia ikastetxeko kultura eta praktiketan txertatzea planteamendu integral batekin.
  • Curriculuma genero ikuspegitik aztertu.
  • Testu liburu eta erabiltzen den material didaktikoa hezkidetzaren ikuspegitik aztertu.
  • Genero estereotipoetan oinarrituta neska-mutilek jasaten duten sozializazioa aztertu.
  • Ikastetxeetako espazioen erabilera genero ikuspegitik aztertu.
  • Familiak ere hezkidetzan inplikatu.
  • Genero-indarkeriaren prebentzioa landu eskola komunitate osoarekin.
  • Irakasleen prestakuntzan eremu honetako lan saioak antolatu.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina