2015/12/04



Gaia benetan gogorra, tristea, bidegabekoa, … emakumeak historian zehar ez agertzea inon; ez dira egon ikertzaileak, kirolariak, ideiak berritzaileak zituztenak, ez dira idazle garrantzitsuen artean agertzen, ezta Historiaren protagonisten artean aipatzen ere. Baina horrek ez du esan nahi horien parte esanguratsua izan ez direnik. Bai ondo dakigu denok baina oraindik ere erabiltzen diren dokumentu, testu liburu, prentsa, komunikabideetan lan handi dagoela esango nuke.

Historiaren eraikuntzan eta gizarteen garapenean funtzio garrantzitsua bete dute baina emakumeen lana, pentsamendua eta gustuak ikusezin bihurtu dituztela, eremu publikoan bere parte hartzea bigarren mailakoa izanik. Horrela, gizon ospetsuen ondoan gogoratzen zaie edota beraien senarren izena hartu beraien lanak argitaratzeko, kasu hau izan da askotan margolarien kasuan (publikoki senarraren obra zela adieraziz eta eremu pribatuan emakumeak protagonista). Ezin dugu ahaztu, adibidez, literaturan zenbat emakume idazten dituztela obrak eta gizonen izen-abizenekin sinatzen dutela obra bezala baloratu izateko eta ez emakume batek idatzi duen obra. Hau gogorra!! Eta ez da bakarrik lehengoko guda, baditugu gaur egun ere holako egoerak.

Emakumeen ekarpenak ikusezinak izatea historian zehar eman den fenomenoa da eta patriarkatua indarrean dagoen kultura guztietan ematen da.

Clara Campoamorren (1936-1975) ekarpen handia suposatu zuen XX.mendean eskola mistoa lortu ahal izateko. Begira data!! Orain dela oso gutxi!!

Historian zehar zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterkeria hori babestu izan dute XIX. mendean zientziaren aldetik emakumeen naturaren inguruko diskurtsoak sortzen dira patriarkatuak jarritako orden dikotomikoa mantendu ahal izateko.

Patriarkatuaren mekanismoak emakumeak eta beren ekarpenak ikusezin izateko:

Androzentrismoa. Gauza guztien neurria gizona izaten da. Emakumeak eta beraiekin lotzen den guztia baztertzeko edota desagerrarazteko patriarkatuak duen mekanismo nagusietariko bat da.

2 Sexismoa. Emakume izateagatik jasotzen den diskriminazioa, iraunkortzen duten jarrerak eta tratu hierarkikoa. Androzentrismoa bezala, patriarkatuak emakumeak baztertzeko eta bere presentzia gutxiesteko duen mekanismo bat. Eta horrek bere eragin historikoa izan du.

Sexismoak emakumeen presentzian isla hauek izaten ditu:
·        Tradizionalki gizonen zereginak, guneak, jarrerak izan direnetan emakumerik ez agertzea.
·        Tradizionalki gizonen zereginak, guneak, jarrerak izan direnetan emakumerik badago, gizonei bezala ez baloratzea.
·      Emakumeak tradizionalki emakumeenak izan diren zereginetan, guneetan, iritzietan soilik agertzea.

Ezagutzaren jabetza kentzea. Sexismoaren eta androzentrismoaren ondorioz gizonek barneratzen duten eskubidea da: emakumearen jabe egitea. Hau da, zerbaiten egilea emakume bat izanda ere gizon bat azaltzea, adibidez Marie Curie. Hau historikoki gertatu da eta gaur egun mantentzen den fenomenoa da baina beste modu batean azaltzen dena: gizon batek emakume baten pentsamendu, iritzia edo ekintza bere balitz bezala hartzen duela.

Nire ustez emakumeen egoera historian zehar ondo ezagutzeko bide interesgarri eta atsegina literatura da. Hemen duzue niri asko gustatu zitzaidan liburu bat Marie Curie emakumea ondo ezagutzeko:
Rosa Monteroren liburua “La ridícula idea de no volver a verte”. Editorial Seix Barral




Hemen duzue “maratón” frogetan parte hartu zuen lehengo emakumearen informazioa: https://es.wikipedia.org/wiki/Kathrine_Switzer
Kasu honetan bere bikoteak, gizona, bere alde zegoen eta animatu, lagundu eta babestu zuen.




Hau dena ikastetxean lantzeko erronkak hauek izango lirateke:
·   Curriculum ofiziala eta ezkutuaren errebisioa eta azterketa.
·   Aztertzea zeintzuk diren orekatu beharreko eremuak.
·   Ikasleak protagonistak izanik lan honetan ikas komunitate osoa sentsibilizatzea    emakumeak ikus araztea beharrezkoa dela eta guztion lana dela ulertzeko.

·   Helburu bezala jasotzea ikastetxeetako dokumentu ofizialetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina