Jakin
badakigu emakumeek historian zehar patriarkatuaren aginduei aurka
eginez, askotan gizon baten itzalean edo goitizen bat erabiliz izan
bazen,arlo desberdinetan garatu zituzten beren jarduerak .
Ezaguera
mundura heldu ziren eta kulturarako lan garrantzitsuak utzi zituzten.
Eta
zergatik ez ditugu ezagutzen?
Patriarkatuak
menpeko izaki bezala irudikatu egin gaituelako. Mundua
interpretatzeko gaitasunik gabe, seme-alabak zaintzeko eta etxean
gordeta egoteko jaioak, inongo kezka kultural edo politikorik gabe.
Patriarkatuak
erabilitako mekanismoak hiru dira:
- Androcentrismoa.Gizona eredu eta erreferente bakarra gizaki guztiontzat.
- Sexismoa:Emakumearekiko diskriminazazioa
- Emakumeen jabetza kentzea:Emakumeen ekarpenen apropiazioa.(Matilda efektuari buruz artikulua)
Marcela
Lagarderen ustez ezinbestekoa da
genero
memoria izatea:
“Historiaren
denbora luzeak gure bizitzen denbora laburrean egon behar du. Iragana
deskubritzen ez badugu, emakumeen iragan politiko hori deskubritzen
ez badugu, umezurtz egongo gara, feminista klasikoek aipatzen zuten
bigarren mailako generoaren partaide izateak sortzen duen
umezurtzaren zentzu horretan; bistatik kenduak, ezabatuak, isilduak,
izan direlako, erreferenterik gabekoak, eta oraindik ere gu historia
patriarkala ikasten ari gara”.
Horregatik,
historia berriz kontatzea premiazkoa da,
- zehazki gertatu zen bezala kontatzea, emakumeri merezi duten dimentsioa emanez,arlo pribatuan zein publikoan.
- Uko egiten dituen historiako liburuen isiltasunetik ateratzen eta merezi duten izandako protagonismoa emanez .
Eta
eskolan zer?
Beti
bezala sentsibilizazioa eta formakuntza ezin bestekoa iruditzen
zaizkit.Ez bagara jabetzen diskriminizazioaz ez dugu ezer aldatuko
eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar dugu .
Hori
historiari dagokionez baina gure ikasmaterialetan emakumeen
presentzia trataera rola eta erabilitako hizkuntza errebisatu eta
aldatu beharko genuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina