2015/12/01

Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hausnartzen

Eremu publiko eta pribatuaren arteko banaketa, ez da kasualitatea, kausalitatea baizik. Bizi dugun sistema patriarkalak, emakumeak eta bere ekarpenak ikusezin bihurtzeko mekanismo diferenteak erabili izan ditu, androzentrismoa eta sexismoa besteak beste.
Emakumeek ez dute politika, gizarte, ekonomia, zientzia... mugimenduetan parte hartzerik izan, eta honek ikusezin bihurtu ditu.
Garrantzitsua da emakumeen presentzia bermatzea, hezkuntzan, politikan, ekonomian, zientzian, literaturan... emakumeok, gurea dugun boterea gureganatzea.

"Ez da kasualitatea", bertso-saio musikatu feminista da, emakume bertsolariek berea den plaza aldarrikatzeko pentsatua eta sortua.
Informazioa:
https://www.youtube.com/watch?v=MbDzkxD6Xls
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2356/ez-da-kasualitatea
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2224/ainhoa-agirreazaldegi?PDF
https://www.youtube.com/watch?v=QtJiatyqW1s
https://www.youtube.com/watch?v=LZyrJ1IKAQI

 
Aste honetako gaiaren harira, "anboto" astekarirako idatzitako artikulu bat errekuperatu dut.
"Tradizionalki espazio publikoa gizonezkoek okupatua izan denez, kodea gizonek eraikia izan da, izan kulturala, emozionala, intelektuala… Baina gu ez gara begirada eztiz begira egotekoak. Inork ordezkatu ezin gaituen botere guneetan egoteko prest gaude!"
Artikulu osoa: Hemen.

Jardueran, Durangoko azokako Saguganbara guneko egitarauko parte hartzaileei erreparatu diot, eta gehiengoa gizonezkoa dela, ez da kasualitatea; Pello Añorga, Jexux Eizagirre, Jokin Mitxelena, Fernando Anbustegi, Pako Aristi, Antton Kazabon...
Arrazoiak:
- Emakumeek publikoan agertzeko segurtasun eza daukate; lotsa, konfiantza eza...
- Beldurrak, galderak, ezinak, konpejuak... ditugu emakumeok.
- Politika, kultura, gizartea, kirola, literatura... arloan ez dira baloratuak sentitzen.
- Niaren eraikuntza ahula.
- Erreferente gutxi.
- Emakumezkoen munduari ez zaio lekurik egin.
- ...
Berriro esan dezakegu P A T R I A R K A T U A dagoela oinarrian.

 
Emakumezkoen ahalduntzean eskolak baditu erronkak:
- Testu liburu eta material didaktikoa aztertu, emakumezkoaren presentzia eta rolak.
- Emakumezkoen presentzia bermatu, eta historikoki izan duten balioa eta errekonozimendua aitortu. 
- Emakumezkoek betetzen dituzten estereotipoak aztertu.
- Espazioaren erabilera zaindu. Eremu pbliko/pribatua...
- Familien inplikazioa bermatu, ikaskuntza prozesuko eremu ezberdin eta anitzetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina