2015/12/04

PLANAREN APLIKAZIOA GURE ERREALITATEAN

3. HELBURU ESTRATEGIKOA:  Genero‐indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra
emateko mekanismoak abian jartzea.


3.1. Helburu zehatza:  Genero‐indarkeriaren sozializazio prebentiboa sustatzea.
Estrategiak

3.1.a.


3.1.b.
Ekintza

Berritzegunearen bitartez Eskualdeko  Hezkidetza mintegian genero‐indarkeriaren sozializazio prebentiboaren inguruan lana txertatu: materialak hautatu edota egin
eta irakasleei    eskaini baita prestakuntza eta laguntza landu  hezkuntza‐komunitateari eskaini ahal izateko.
Onurak

  Hezkuntz Komunitateko partaideak gaiaz sentsibilizatzen gehiago jakingo dabe eta detektatzeko zein aurre egiteko baliabideak izan eta eskeini ahal izango dabez.
Lorpen adierazleak

Mintegikide diren ikastetxeen %80ak indarkeriaren sozializazio prebentiboa lantzeko espazio eta denbora finkatu dabe euren hurrengo ikasturteko Urteko Planetan txertatzeko.

3.2. Helburu zehatza: Genero‐indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria‐mota guztiei azkar eta eraginkorki erantzuteko mekanismoak sortzea
Estrategiak


3.2.a


3.2.b

Ekintza

Berritzeguneko hezkidetza Mintegiko Ikastetxe bakoitzean genero‐indarkeriako egoerei azkar eta eraginkorki erantzuteko protokoloak egokitu, tokiko protokoloekaz – dagozanean– koordinatzea ahaztu gabe, modu horretara gainerako arlo eta erakundeekaz batera behar diren mekanismoak taxutzeko.
Onurak 

Genero‐indarkeria jasaten daben haur, nerabe eta pertsona eskolatuen kasuak antzeman eta laguntza hobea ematea
Lorpen adierazleak

Mintegikide diren ikastetxeen %75ak genero‐indarkeriako egoerei azkar eta eraginkorki erantzuteko protokoloa bere ikastetxera egokitu dau.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina