HEZKIDETZA SUSTATZEKO LEGEDIA.
Nire hezkuntza-eremua.
Hezkuntza formala, DBH eta Batxilergoko maila guztietako irakaslea. Gaztelera eta literatura batzuetan, eta, besteetan Filosofia. Filosofia denean Etika, Erlijioarekiko alternatiba eta Psikologia eta Soziologia ere izan daitezke plazako ikasgaiak. Soziologia Filosofia mintegikoa ere bada, baina, niri ez zait inoiz tokatu irakastea. Beste gainontzeko guztiak bai.
Ikuspegi hezkidetzaren inguruko hezitzaile-lana justifikatzeko arrazoiak ikusten ditut geletan barruan bai gelatik kanpoko orduetan.
Erabiltzen diren testu liburuak aztertu beharko lirateke eta, beharrezkoa balitz, alde batera utzi. Hori egitea zaila iruditzen zait. Baina, irakasleok proposaturiko eleberriak, testu-irakurmenak, iritzi-artikuluak, pelikulak, dokumentalak … hezkidetzaren ikuspegitik hautatzea ez da hain zaila.
Indarrean dagoen legedia nahikoa da?
Indarrean dagoen legedia nahikoa den ala ez ezin dut erantzun. Nahikoa bada, gaur egungo egoerako balio duela esan nahi du. Egoera berriekin, lege berriak. Hala ere, uste dut legeak diona eta errealitatean gertatzen dena ez dela gauza bera. Irakasle guztiok edukiko bagenu hezkidetza aurrera eramateko asmorik, ondo funtzionatuko luke. Baina, nik beharrezkoa ikusten dut Eusko Jaurlaritzak derrrigortzea Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana martxan jartzera. Eta, are gehiago, kontrolpen egotea ikastetxe guztiak. Urtero aldatzen dut ikastetxez eta urtero ikusi dut hezkidetza beharrezko dela. Iazko ikastetxean ez nuen hezkidetzaren inguruko aipamenik entzun, aurtengoan badaude bi hezkidetza arduradunak eta ikasle talde bat astero hezkidetzari buruz lantzeko elkartzen dena.
Lorpen mailak neurtzeko baliabide nahikorik daude? Bada, ez dakit, baina ez dut uste. Apunteetan ,behintzat, ez zeuden.
Hezkuntza hezkidetzailearen etorkizuna epe laburrean eta ertainean.
Zaila. Hezkidetzaren erronkak batzuk dira, eta beste puntan gizarte arlo batzuenak daude. Esparru horiek publizitatearena, telebistarena, musika-komertzial askoren letrak eta bideoklipak ...denak hezkidetzaren baloreen kontrakoak dira. Borroka luze izan da eta, nire ustez, bidea du egiteke oraindik
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina