Emakume eta gizonen arteko berdintasuneko legeetan balore parekideez eta integratzaileez ari gara, hezkidetzaren berme diren baloreez. Baloreez ari garenean, balore aldaketez ari gara gizartean indarrean dauden baloreak deuseztatu eta beste balore batzuen gaineko gizarte bat eraikitzeaz. Horretarako legeak tresna oso baliagarriak izan daitezke baina irizpide batzuk jarraitu behar dituzte:
- Lege guztiek logika eta norabide bateratua izan behar dute, hau da, sexismoa edo emakumeen aurkako indarkeria erreproduzitzen duten materia didaktikoak debekatzen dira (30.art. ) araua zehaten badugu, ez dauka zentzurik beste espazio batzuetako legeak norabide horretan ez kokatzea, adibidez, iragarkien erregulazio legeetan.
- Legeen sozializazio eta asimilazio prosezu bat eman behar da. Horretarako instituzio eta jendartearen arteko elkarlan eta gertutasun bat egotea ezinbestekoa da. Legeen diseinu eta aplikazioek espazio guztietan lanketa bat izan behar dute, eta bertan instituzioek parte hartzerako espazioen eskaintza egitea ezinbesteko da.
Material hezkidetzaileari dagokionez, sexu-genero estereotipoak gainditzen dituzten materialak direla esan genezake, inklusioa bermatzen duten materialak eta patriarkatuaren baloreak erreproduzitzen ez dituzten materialak. Horiek ere eraginkorrak izan daitezen ezinbestekoa da gako batzuk kontuan hartzea.
- Eskoletako beharrei erantzun behar die eta horretarako materialak malguak izan behar dira, eskola bakoitzak daukan errealitate eta beharrei moldatzeko aukera egon dadin.
- Materialen erabilerarako irizpide batzuk eskaini behar dira, materialak material horiek aplikatzeko moduak bezain garrantzitsuak dira. Bide honetan formakuntza ezinbestekoa da, bai hauen erabiltzaileek segurtasunez erabili ditzaten, zein modu eraginkorrean eta hauetatik ahalik eta furitu gehien atera daitezen.
- Hauen inguruko jarraipen estua egin behar da. Baliagarriak diren edo ez jakiteko, moldatu behar diren ala ez etb.
Guzti hau ikastetxean lantzeko aipaturiko irizpide eta gakoak kontuan hartu behar direla uste dut. Ikastetxean zehazten diren lege eta araudiak parte hartze aktiboaz adostuak izan behar dira, erabakien gainean arduraz jokatu ahal izateko eta legek ikastetxean ikastetxearen norabidea zehaztu ahal izateko eta bestetik materialen erabilerarako erraztasunak jarri behar dira, formakuntza, malgutasuna, hausnarketa, eztabaidak eta sorkuntza bultzatu behar dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina