2015/11/29

Marko legala


HEZKIDETZA: Zer dio legediak Euskal Herrian?

Euskal Eskola Publikoaren legea (1995), Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004), Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako legea (2005), Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006), Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoa (2007), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua (2008), Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II.Akordioa (2009), EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI.Plana (2013), Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana (2013) eta Heziberri 2020 (2015).



1995tik eskatzen zen alde batetik, Euskal eskola publika ezberdintasunen berdintzailea eta dibertsitateen integratzailea izatea eta bestetik, irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea. Horiek helburuak ziren.

2004an horiek aurrera eramateko hartu behar ziren neurriak zehazten dira:  hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak (gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoak, emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetua), curriculuma eta material didaktikoak (estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatu) eta, bukatzeko, pertsonak, prestakuntza eta egiturak (nabarmendu nahiko nuke 7.art.:”Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte, irakaslegoaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun arloko prestakuntza ezar dadin ”).

2005ean nabarmentzen dute datuek adierazten dutela bai emakume eta gizonen arteko harremanetan, bai beren garapen pertsonal eta sozialerako aukeretan hierarkizazioak irauten dutela. Birplanteatu behar helburuak.

Eta, horrela jarraitu, beste 10 urtez hobetu nahian... aurten arte, Hezkuntza Sailak aurkeztutako Heziberri 2020 dokumentua iritsi arte.


Nire ustez, Hezkidetza-Aholkularitzak egon behar dira eta 2001ean gertatutako atzerapausoa ezin da berriz gertatu. Bestalde, uste dut marko legalean aldaketa, aurrerapen asko egin daitezkeela. Baina, egin behar dira. Esku-hartze esparru guztietatik hauek egiteke daude eta hauekin hasiko nintzateke:

-          Emakume eta gizonen arteko presentzia orekatua curriculumeko jakintza arlo guztietan.

-          Etxeko lanak, autozaintza eta pertsonak zaintzeko beharrezko ezagutzak sartu 8elkar ardura eta zaintzaren etika). Agian, HHn eta LHn  egiten dituzte. Ez dakit. DBHn eta Batxilergoan ez.

-          Gaitasun afektiboak garatu eremu pertsonalean eta besteekiko harremanetan.

-          Irudietan emakume eta gizonen arteko errepresentazio orekatua eta ez-estereotipatua ziurtatu.

-          Inposaturiko eredu sozio-kulturalak gainditu eta aniztasuna islatzen dituen heziketa afektibo-sexuala integratu.

-          Hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala egitura eta zentru guztietan izan.

-          Sisteman sartzeko hezkidetzan prestakuntza eskatu.

-          Prestakuntza (4.puntu osoa)


Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak dira:

-          Material guztiak errebisatu mintegi bakoitzak.

-          Formankutza-saioak birplanteatu eta sartu hezkidetza inguruko ikastaroak (derrigorrezkoak irakasle guztiontzat eta Kontseilu Eskolarrentzat). Orientazio mintegiak eta Zuzendaritzak egin beharko lukete.

-          Aniztasun afektibo-sexuala landu ikasleekin. Beraiek nahi dute sexualitateaz sakontzea gehiago.



Bukatzeko, “emakume eta gizonen arteko berdintasuna” kontzeptuan dena sartzen da. Berdintasuna benetan izateko hasieratik eraiki behar da:  familian, ikastetxean, gizartean … balio berdinetan hezi, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertu.  Bizitzaren esparru guztietan aukera eta tratu duin berdina izatea.    

“Material hezkidetzaileak” izan behar du, nire ustez, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten duena. Eta, horretarako, curriculumean sartu behar da ere emakumezko adituak, jakintsuak, ikertzaileak arlo guztietan eta maila guztietan! Orain arte erabat desorekatua egon den curriculuma orekatzeko!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina