Ikastaroa amaitzen ari da eta
niretzat esperientzia erabat eraikitzailea izan da. Oso lagungarria suertatu zait irakatsi
eta ikasteko prozesuari buruzko hausnarketarako, pertsona eta profesional gisa.
Hala nola, pentsamendu kritikoa garatzen eta hezitzaileok hezkuntzan dugun
garrantzia ikusten lagundu dit.
Hezkidetzaren inguruan etorkizun
hurbilerako ditudan nahiak eta asmoak emakumearen aktibismoaren erraiak benetan
ezagutzearekin zerikusi handia dute.
Nigeriako aktibista karismatikoaChimamanda Ngozi-kegungo emakumearen papera esploratzen du eta mundu hau leku justuago
bihurtzeko ideiak adierazten ditu. Esaten duen moduan, txikitatik jakin zuen emakumeei
munduak ez ziela ematen gizonei zien duintasun bera ematen, soilik emakume
izateagatik. “Entiendo el feminismo como un sistema de aprendizaje y desaprendizaje. Tambien valoro la importancia de la educación para que las niñas puedan desaprender las cosas peligrosas que han aprendido” dino.
Bere liburua, TODOS DEBERÍAMOS
SER FEMINISTAS, modu librean dago. Chimamanda-k jendea irakurtzera gonbidatzen du, arrazakeria eta matxismoa
saihesteko. Haren hitzak eta mezuak hezkuntza munduan oso garrantzitsuak direlakoan nago. Gogoeta eginarazi behar digute haurren hitzetatik abiatuta mundu justuagoa eta bidezkoagoa lortzeko borrokan jarraitzeko.
Berdintasunaren aldeko borroka gure
esku dago. Haurrak mundu libre batean ulertuak eta entzunak senti daitezen!!
Aurkezpen hau amaitu nahi nuke nire aurreko post pare batean jarritako bi
ekarpenekin, magiaz eta ilusioz beterik.
iturria: DeepSoda
...
Lagun batek esan zidan
Denok berdinak gara
Ezberdin izatean
Eta ikasi nuen orduan
Denok dugula zerbait
Ezberdintzen eta berdintzen gaituena
...
“El desafío es pensar de nuevo sobre cómo deberíamos vivir nuestras vidas, y para qué tipo de vida deberíamos estar educando a nuestros jóvenes.” HARGREAVES, A. (2003), “Enseñar en la sociedad del conocimiento". Colección "Repensar la educación".
Aste honetako posta Neli Zaitegiren
hitzekin hasi nahi nuke. ELKARREKIN IKASTEN DUGU. Gako batzuk balioetan heztea, hezkidetza eta ikasleen parte-hartzea dira. Nola
ikasten du haur batek elkarrekin bizitzen? Elkarrekin bizitzen. Eskolak
pertsonen arteko eta barruko adimena garatu behar du. “Nosotros debemos ayudar a que los jóvenes sigan subiendo escalones en
la humanización para conseguir una sociedad mejor”, amaitzen du.
iturria: AprendemosJuntos (BBVA)
Hezkuntzan helduaren BEGIRADA POSITIBOA ezinbestekoa da norberaren buruarengan sinets dezan eta beste lorpen
batzuk eskura ditzan. Beraz, horregatik nik garrantzi berezia diot hezkuntzaren kalitateari.
Bestalde, transmititzen denaren garrantziaz ez
ezik, transmititzen denaz ere jabetu behar dugu, zeren, dakigunez, belaunaldiz
belaunaldi dena oso barneratuta baitago. Kontuz ere curriculum ezkutuarekineta horrek hezkuntzan dituen
ondorioekin. Zentzu horretan, "genero-esperientzia
pertsonaletik abiatuta eratzen den curriculum ezkutua-kulturala" aipa
genezake.
Nire ustez hau
guztia hezkuntzan lantzeko erronkak gizarte patriarkalaren sustrai sendoetan daude.
Gizarte-rolak eta -ereduak oso errotuta daude, indarra, boterea eta
lehiakortasuna dituen maskulinotasunaren eredu tradizionala gizartean nagusi
da. Guztion inplikazioa ezinbestekoa da gaur egun oraindik dauden ereduak eta
estereotipoak aldatzeko eta indarkeria sexista baztertzeko. Berdintasunean
bizitzeak aberastu egiten gaitu.
Genero-berdintasunari dagokionez, tratu onek efektu eraldatzailea izan
beharko lukete, edozein diskriminazio-mota desagerrarazteko eta haur
bakoitzaren garapen integrala lortzeko, indarkeriarik gabeko ingurune batean
bere eskubideez erabat gozatuz.
Tratu
txarrei aurre egiteko modu bakarra tratu onak dira.
Bizikidetza,
errespetua, lankidetza, ausardia, elkarbizitza, zaintza, parekidetasuna,
autoestimua, barne eta gizarte-kohesio partekatzearen konpromezua faboratuz.
Eta guztiok arreta tratu ona emateari jarriko bagenio?
iturria: bertso ikasgela
Harremanetan elkarri tratu ona
ematearen garrantziaz.
Film txiki honek oso ikuspegi
berritzailea du, desberdinarekiko errespetuari buruz hitz egiten du. Oso
baliagarria da ikasgelan aniztasuna lantzeko eta diskriminazioari,
bazterkeriari eta estereotipoei buruz hausnarketa sakon bat egiteko.
iturria: Clips Hay
Post hau gomendatzen dizuet
aste honetan. Oso egokia iruditu zait azaroaren 25erako, emakumeen
indarkeriaren aurkako eguna, eskaintzen den bideoa, maitasunarekin eta maitasunagatik.
Azken gogoeta patriarkatuaren kontra eta tratu onen alde, sororitatea garrantziaz emakumeen
jabetza indibiduala eta kolektiboa lortzeko. Alicia Puleo filosofo, irakasle
eta idazleakbere liburuanClaves Ecofeministas,emakumeen arteko
sororitateak indartsuago egiten gaituela adierazten du.
MASKULINITATE BERRIAposta gomendatzen dut
aste honetan. Hezkidetzak hezkuntzaren arloan duen garrantzian sakontzen
saiatzen delako. Baita ere, postean aipatzen da gauza garrantzitsu bat,
emakumeen eta gizonen autoestimuaren garrantzia.
Zuzeneko indarkeria, norbaitek (eragilea) beste norbaiti (hartzailea) kalte fisikoak eta
psikologikoak eraginez nahita, nabarmenki eta erraz ikusteko moduan gauzatutako
ekintza.
Egiturazko indarkeria, gizartearen egituraren ondoriozko bidegabekeria eta ezberdinkeria.
Indarkeria kulturala edo sinbolikoa, adierazpen
kulturalen eta lengoaiaren bitartez emakumeen menpekotasuna mantentzen duten
sinboloen multzoa.
Hor argi ikus daiteke indarkeria matxistan gizarteak duen inplikazioa. Argi dago, hau arazo soziala da.
Komunikabideek zabaltzen dituzten mezuek batzuetan
indarkeriazko eszenak indartzen dituzte, hori errealitate bat da, baina iritzi
publikoaren informazio- eta sentsibilizazio-lanaren aliatuak ere badira.
«Estamos en una sociedad machista muy
implantada y era necesario abrir el debate sobre el uso que las periodistas y
los periodistas hacemos a la hora de difundir estos hechos. Es un problema social, no de las mujeres,
por lo que poco a poco se resolverá y se aprenderá de los errores y se llegará
a realizar un correcto uso informativo de la violencia y las desigualdades en
general», dino Teresa Santos-ek, Malagako Emakume Kazetarien Batzarreko koordinatzailea.
Ondoren
indarkeria matxistaren eragina eremu hezitzaileetan landu beharraren
justifikazioa.
Sexismoa
mantendu egiten da, familiak, eskolak eta gizarteak transmititzen jarraitzen
badute, gizartean oso onartuta dauden estereotipo batzuez osatuta dago, eta
horiek sozialki gizonei eta emakumeei esleitutako rolak islatzen dituzte.
Botere maskulinoa gizartean eraikitzen jarraitzea, haren balioekin,
rolen banaketarekin eta emakumeak menderatzen dituzten funtzioak sortzean
oinarritzen da, sexuagatik diskriminazioa eta bazterketaren eta desberdintasuna
sustatuz.Ezin dugu ahaztu matxismoa dela
genero-indarkeriarenkausa nagusia,'Contra el maltrato. Tolerancia Cero',
2020ko azaroan egindako makroinkesta baten
arabera.
Funtsezkoa
da gizarteak berdintasunean hezteko duen garrantzia barneratzea. Hauxe da aste
honetako leloa!!
Artea, kultura, medikuntza, enpresa,
politika, hezkuntza, komunikabideak, pertsonak, gizartea, MUNDU OSOA elkarrekin
indarkeria matxistaren kontra.
Mugi dezagun mundua!! 2018ko Urrezko Globoak, inoizko
konprometituenak. Alfonbra gorria beltzez jantzi egin zen babes gisa,
emakumezko aktoreak ekintzaile bihurtu ziren, eta haien hitzaldiek berdintasuna,
jazarpenaren eta isiltasunaren kulturaren amaiera eskatuz, el tiempo del machismo ha acabado, luchemos por ello.
Aste
honetako hausnarketa gatazkak munduan
eta trataera hezkidetzailean zentratuko dut.
Post hau gomendatzen dut aste honetan. Gatazkaren alderdi positiboa hezkidetzaren
alorrean. Genero-ikuspegia nabaria da. Pertsona bere osotasunean
kontuan hartzearen garrantziaz hausnartzen da. Nire ustez, planteamenduaren
erronkak aipatzeaz gain, asertibitateari daukan garrantzia ere ematen zaio. Bestalde,
asko gustatu zait nola tratatu den GATAZKAREN kontzeptua.
Gizonen eta emakumeen
arteko botere-desoreka handia dagoela entzuten jarraitzen dugu. Nola ez den desorekarik
egongo boterea eskuratzeko prestakuntzarik ematen ez bazaie? Horrelako kontraesanak apurtu behar dira.
"Si no involucramos a las mujeres en la toma de decisiones, continuaremos teniendo este desequilibrio de poder y desigualdad, que es la raíz de todos los conflictos" adierazten du Elaine Conkievichek, NBE Emakumeen ordezkaria.
Munduko gatazkatan emakumeak dira
kaltetsuenak, eta haien aurrerapenak eta diskriminazioak zuzenean eragiten die
beste faktore batzuen geldialdiari, hala nola, pobreziari, goseari, osasunari
eta hezkuntzari.
NESKATOAK, URREZKO MONETAK MUNDU OSOKO GATAZKATAN
Larrialdi humanitarioetan, genero-indarkeriak gora egiten
du askotan, eta neskatoak indarkeria fisiko eta sexualaren, haurren
ezkontzaren, esplotazioaren eta salerosketaren mende daude. Gatazka-eremuetan
dauden nerabeek %90 aukera gehiago dituzte eskolatu gabe geratzeko gatazkarik
gabeko herrialdeetako neskekin alderatuta, eta, horrela, arriskuan jartzen
dituzte beren lan-etorkizunerako aukerak eta independentzia finantzarioa,
helduarora iristerakoan.
iturria: UN Women
Herrialde behartsuetako neskato askok eskolara joateari uzten
dio emazte eta ama bihurtzeko. Baliabide ekonomikoak behar dira familiak eta
agintariak kontzientziatzeko kanpainak sortzeko eta neska horiek prestakuntza
jasotzeko eta dagozkien hezkuntza-zikloak osatzeko eskolak eraikitzeko. Eskolan
hezitako neska batek aukera gehiago ditu erabakitzeko, aske izateko eta ama
denean bere haurra behar bezala zaintzeko.
iturria: Save the Children España
Paraguaiko Genero Berdintasuneko tailer batetik aterata dago ordutegi hau. Eguneroko familia bateko kide bakoitzaren rolak oso
ondo islatzen ditu. Batez ere neskei eragiten dien egoera horrek
genero-desberdintasuna eragiten du. Emakumeek denbora gutxiago ematen dute
egunean garapen pertsonalerako, ikasketetarako eta atsedenerako hainbat ordu
eman behar baitituzte etxeko lanetan.
iturria: Save the Children
Duda
barik, bai.
Gai honek hezkuntzan duen
garrantzia erakusteko ikerketa hau gomendatu nahi nuke.
Neskak
ez hezteak 30 bilioi dolarreko galerak ekar diezazkieke herrialdeei. Oportunidades Perdidas:
El alto costo de no educar a las niñas, Munduko
Bankuaren txostenakadierazten du 12 urteko hezkuntza (batez beste) osatzeko
oztopoak 15 eta 30 bilioi dolar arteko irabaziak eta produktibitate galduak
kostatzen zaizkiela herrialdeei.
iturria: MISSED
OPPORTUNITIES: THE HIGH COST OF NOT EDUCATING GIRLS
Bigarren Hezkuntza osatzean bi
onura lortzen dira: neskato guztientzako hezkuntza-lorpenaren zuzeneko onura,
eta haurren ezkontzari eta amatasun goiztiarrari amaiera ematearen onura
gehigarria.
Bide batez, lan-mundura
hurbiltzearen ondorioz diru-sarrera hobea lortzen da eta emakumeak gurasoengandik eta bikotekideengandik independienteagoak izan
daitezke. Era berean, erabakiak hartzeko ahalmen handiagoa
izango lukete beren etxeetan. Ondorioz, arazo hauek hobetuko lirateke: haurren
ezkontza, ugalkortasun-tasa handiak, haurren heriotza-tasa eta malnutrizioa.
Nire ustez egungo egoera eremu hezitzaileetan erronka nagusia hau da.
Haurren esplotazio laborala eta sexuala dagoen bitartean
ez gara mundu bidezkoa eta ekitatiboa inoiz izango. Beste alde batera
begiratzeak duintasun gutxi ematen digu gizarte gisa.
Orain itxi
begiak eta imajinatu zer egin dezakezun mundu hobe baten alde.
argazkia: Self discovery and sex education:
Bringing the truths out from under the sheets into the light (moldatua)
Sexualitate osasungarria beste edozein osasun mota bezain
garrantzitsua da eta, noski, desberdina pertsona bakoitzarentzat.
Osasun mota asko daude, osasun fisikoa, osasun mentala, kultura-osasuna, osasun soziala, lan-osasuna...
Osasun mota guzti horiek elkarrenganako eragina izan dezakete eta
gogo-aldarte positiboagoa sortzen lagun dezakete (osasun emozionala), eta
horrek ere eragin positiboa izan dezake konfiantza sexualean eta autoestimu sexualean
(osasun sexuala).
Hezkuntza
afektibo-sexuala irakasteko eta ikasteko prozesuaren barruan ulertu behar da,
sexualitatearen alderdi kognitiboak, psikologikoak, fisikoak eta sozialak
lantzen dituzten ikasketa-programa formalen bidez. Ondorio positiboak ditu
ikasleengan, beren sexu-osasunarekiko jarrerak hobetzen laguntzen die, baina,
gainera, genero-indarkeria eta -diskriminazioa prebenitzen eta murrizten
laguntzen du, UNESCOk sexualitateari
buruzko hezkuntzari buruzko nazioarteko orientabide teknikoakazterlanak dionez.
Hezkuntza afektibo-sexuala
bizitzarako heziketa bezala. Genero ikuspegitik, sei arrazoi hezkuntza
afektibo-sexualaikastetxeetan
txikitatik eskaintzeko:
Aniztasun afektibo sexuala tolerantziaz eta errespetuz
lantzeko estrategiak eta sexualitate mota askotako egoera pertsonalak onartzeko
sentsibilizazio foroak behar dira.
Nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronka nagusiak hauek dira: eskola-curriculumaren
barruan duten garrantzia ematea, curriculum hutsetik independentea den gaitasun
gisa, eta hezkuntzako behe-mailetatik lantzea.
Zein dira gaia gaztetatik lantzearen onurak?
Nik, besteak beste, hiru hauek aipatuko nituzke:
Nork bere buruaren iritzi ona garatzea eta segurtasun
emozionala izatea.
Sentitzea eta zer sentitzen den jakiten ikastea.
Maitasun-adierazpenak eta sexu-konnotazioa dutenak argi bereiztea.
Post hau gomendatzen dut aste honetan eremu hezitzailean
lantzeko erronkok aipatzen ditu eta nagusienetarikoarekin guztiz ados
nago, heziketa afektibo-sexuala orokortzearen beharra eta eskubidea. «Adimen emozionala derrigorrezko ikasgaia
izan beharko litzateke eskolan».
Ildo horretatik,
interesgarria iruditu zait HITZA aldizkarian agertutako artikulua «Adimen emozionala derrigorrezko ikasgaia izan beharko
litzateke eskolan». Hor oso ondo azalduta dago zer den adimen emozionala eta
generoaren ikuspegiaren garrantzia heziketa afektibo-sexualean.
Bestalde,
heziketa afektibo-sexualak zeregin argia eta garrantzitsua du familiekin.
Familian, katearen hasierako puntuan, gaitzespen soziala
eta jokabide homofoboak prebenitzeko hausnartzea sortzea.
Gizartean, indarkeria sexistaren inguruko adierazpen desberdinen
inguruan hausnartzeko formazio-tailerrak antolatzea.
Hezkuntza afektibo-sexualean begirada
familiari eta hezkuntza sistema osoari zuzenduta dago, prestakuntza-ikuspegia
sustatuz. Nola?
1.- Berdintasunean eta tolerantzian heziz, errespetua adieraziz tolerantzia
zer den. Biak etxean presente egotea, teorian eta
praktikan, aniztasunaz hitz egiteko naturaltasunez.
2.- Sexu-orientabide eta nortasunaren aniztasunaz
hitz egiten, sexualitatea eta aniztasuna balore bezala aintzat hartzen duen
inguruan bizitzen, libreki eta inolako gatazkarik gabe.
3.- Ikuspegi kritikoa sustatzen, zer egin
injustiziaren baten aurrean erakusten. Eskolan norbait diskriminatua edo
baztertua dela sumatzean edota pertsona baten eskubideak bestearen eskubideen
gainetik galentzen denean.
Aste
honetako gaiaren inguruko bideo pare bat zuekin partekatu nahi nuke. Bada,
motibatzeko eta haiekin gaia zabaltzen hasteko.
Nola bizi dute sexualitatea gazteek?
«Gazteon ahotsa aintzat hartuta». Hori izan zen Euskadiko
Gazteriaren Kontseiluak abiatutako GazteEkin proiektuaren helburu nagusia.
Hemen dugu "Sexualitatea eta parte-hartzea" topaketan landutako
hausnarketetako batzuk!
iturria: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak - EGK
Amaitzeko, zinemara goaz 2017ko film
labur bat ikustera, «In a Heartbeat», ametsak jazartzearen
garrantziaz.
"Aniztasun-sexualaren"kontzeptua garatu nahi nuke.
«DIVERSITY»,
pertsonen
sexu-askatasunerako eskubidea normalizatzea eta aitortzea. Jeffrey
Weeks-ek, soziologo britainiar ospetsua, giza sexualitatearen ikertzaile
handia, esaten zuen: “No existe una esencia de la conducta sexual. Solo hay
patrones cambiantes en la organización del deseo cuya configuración específica
puede ser decodificada”.
«CREATIVITY». Euskal feministen
arabera, SEXUALITATEona pertsonon beste hainbat
dimentsioren moduan, eraikuntza sozial bat da eta modu askean bizi behar da. Interesgarria
da teoria hau ikuspegi sozialetik, eta sexuaren kontzeptua sormen-prozesu gisa
eraldaketa feministan.
«LEGALITY». Berdintasunaren aldeko borrokan benetako aurrerapenak
lortu dira, baina oraindik bidea dago askoz gehiago egiteko. Horregatik da hain
garrantzitsua LGBTI pertsonen berdintasunaren aldeko ikusgarritasuna ematea. Horretaz gain, ez dugu ahaztu behar mundu mailan, herrialde askotan lege zaharkituak edo errepresiboak mantentzen direla.
iturria: UN Human Rights
Sexu-aniztasunak lotura du pertsonen duintasunarekin eta intimitaterako,
autonomiarako eta urrakortasun-printzipiorako eskubidearekin.
Post hau gomendatzen dut aste honetan Simone De Beauvoir-en aipua oso egokia iruditu zaidalako.
"En sí, la homosexualidad
está tan limitada como la heterosexualidad: lo ideal sería ser capaz de amar a
una mujer o a un hombre, a cualquier ser humano, sin sentir miedo, inhibición u
obligación."
Yvonne Chaka Chaka ekintzaile feministak emakumeen giza eskubideak defendatzen ditu mundu aske eta berdinzale batean: “Ez dago ezer ilegalik pertsona batek nahi
duena maitatzean”.
iturria: UN Human Rights
Sentsibilizaziorako
baliagarria suertatu zaidan gida zuekin partekatu nahi nuke, UNESCO Etxeak
argitaratutako gida didaktikoa. Berari esker ikasi ahal dira hainbat gauza, hala nola, berdintasunaren esanahia, feminitate eta maskulinitate alternatibo
berdinzaleak eta teoria feminista eta berdintasun-diskurtsoak.
Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak hauxek dira: berdintasuneko hezkuntza lortzea eta pertsona guztiei aukera
berak eskaintzea.
Erronka hauek funtsezkoak dira. Giza ikuspegi horretatik bakarrik uler
dezakegu pertsona guztiak onartzea dela kezkatu behar gaituena. Horrek
garrantzi handia du eskola-testuinguruan eta ikasleekiko esku-hartzean.
Ildo horretatik, aipamen
berezia egin nahi diot familia-aniztasunari. Familiak, gure lanaren funtsezko zutabea. Gaur egungo
familiek itxura desberdina dute, eta era askotara sentitzen eta bizi dira. Gaur
egungo mundu aldakorrean, legeak eta politikak familia-bizitzako errealitate
desberdinetan oinarritu behar dira.
Familia gehienetan,
emakumeen eta nesken eskubideak susta daitezke, baina ez dugu ahaztu behar beste batzuetan baita urratu ere, haien ahotsak isiltzen diren eta
genero-desberdintasuna nagusi den gune bihurtuz.
Aste honetako leloa: zer egin, nola esan, nola egin eta nor
izan.
Hasteko, garrantzitsua da lau kontzeptu hauek ondo bereiztea eta ulertzea:
Sexua,
giza gorputzaren ezaugarri biologikoak, kasu batzuetan forma anbiguoak
dituztenak.
Generoa,
eraikuntza soziala, gizarte eta kultura bakoitzak sexu bakoitzari esleitzen
dizkion rolak eta portaerak.
Genero-adierazpena,
pertsona mundura agertzeko duen modua.
Sexu-identitatea edo genero-identitatea, pertsona definitzen
duen barne-sentimendua.
Pertsona guztiek dakite zein den beren generoa. Kasu gehienetan
genero-identitatea bat dator jaio den sexuarekin, baina guztietan ez da
horrela. Pertsona batzuei, jaiotzean, benetan direnekin bat ez datorren sexu
bat esleitu zieten, eta, beste kasu batzuetan, ez dira identifikatzen ez genero
maskulinoarekin, ez genero femeninoarekin.
Hau gertatu zitzaion Elsa-ri, berarentzat ez zen gorputz batean jaio zen neska
transexuala. Hunkigarria da bere azalpena Extremadurako Batzarrean: "No permitan que nadie nos arrebate la
felicidad".
iturria: elDiarioes
Duda barik, hauxe da gakoa,
nire ustez.
Gaur egun,
guztiok onartu beharko genuke IDENTITATE ANIZTASUNAbalio positibo gisa.
argazkia: The New York Times
Ez litzateke Giza Eskubidea
izan behar pertsona bakoitzaren genero-identitatea errespetatzea?
Nazio
Batuen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren Kontseiluak 2014an onartutako ebazpenaren
arabera, gizaki guztiak aske jaiotzen dira, eta berdinak dira duintasunari eta
eskubideei dagokienez, inolako bereizketarik egin gabe. Hala ere, munduko
eskualde guztietan egiten dira sexu-orientazioagatik edo
genero-identitateagatik pertsonen aurkako indarkeria- eta
diskriminazio-ekintzak.
iturria: UN Human Rights
Post
hau gomendatzen dut aste honetan. HEZIBERRI 2020, Euskal Dekretuaren analisia
egiten da eta hor planteatzen den Norbera
izaten ikasteko konpetentziaren osagaitzat
jotzeagatik, Sexu-nortasunaren autorregulazioa (54.
orrialdean), hain zuzen ere.
Identitateen garapenean zein da curriculum
ezkutuaren eragina?
Gero eta gehiago konturatzen naiz helduen ezkutuko curriculumaren
garrantzia hartu beharreko elementua dela. Genero aniztasunarekiko
tolerantziaren sustapenean, erreferenteak eskaintzeko eta pertsona guztiek
identitate askatasunerako. Horrek, askotan, zerikusia du ezjakintasunarekin. Normalean,
ematen ditugun mezuen garrantzia noraino ailegatzen den ez dakigunean eta mezu
horiek ematen jarraitzen dugunean, ez gara jabetzen duten eraginaz.
Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan behatzen konturatzen naiz badirela oraindik ere gauzak batzuk jarraitzen direla tabu izaten, eta horrek gutxi aurreratu duela gizartean eta eskolan. Prestakuntza, normalizazio eta onarpen sozial falta dago, oro har.
Hezitzaileentzat formazioaren garrantzia Moreno-k aipatzen du ARGIA
aldizkarian: “Berdintasunean irakasteko, lehenengo berdintasun horrek
norberaren barruan egon behar du; pertsona bat berdinzalea denean, transmititu
egiten du, eta berdintasunean eta berdintasunetik irakasten du”, dio
Morenok. Horregatik uste du edonork ezin duela berdintasunean hezi:
“Badago irakasleen artean ideologia matxista duen jendea eta horiek
ezberdintasuna eta diskriminazioa transmititzen dute. Arrazista den inork
ezingo du inklusioan eta justizian hezi, berdintasunarekin berdin gertatzen
da”.
Gai honi buruzko materiala bilatzen artikuluhau aurkitu dutUme
trans bat daukagu eskolan. Formaziorik behar dugu? Zein mezu emateko?. Oso interesgarria iruditu zait prestakuntzaren gakoak eta adibide argiak oso
ondo azalduta daudelako.
Mundu maskulinizatu batean bakarrik Maialen Lujanbiok jakingo luke hainbeste esaten gizartearen estereotipoz hiru bertso hauekin. "Ez andrea ez gizona", trantsizioan dagoen gorputz bat.