Ikastaroa amaitzen ari da eta
niretzat esperientzia erabat eraikitzailea izan da. Oso lagungarria suertatu zait irakatsi
eta ikasteko prozesuari buruzko hausnarketarako, pertsona eta profesional gisa.
Hala nola, pentsamendu kritikoa garatzen eta hezitzaileok hezkuntzan dugun
garrantzia ikusten lagundu dit.
Hezkidetzaren inguruan etorkizun
hurbilerako ditudan nahiak eta asmoak emakumearen aktibismoaren erraiak benetan
ezagutzearekin zerikusi handia dute.
Nigeriako aktibista karismatikoa Chimamanda Ngozi-k egungo emakumearen papera esploratzen du eta mundu hau leku justuago bihurtzeko ideiak adierazten ditu. Esaten duen moduan, txikitatik jakin zuen emakumeei munduak ez ziela ematen gizonei zien duintasun bera ematen, soilik emakume izateagatik. “Entiendo el feminismo como un sistema de aprendizaje y desaprendizaje. Tambien valoro la importancia de la educación para que las niñas puedan desaprender las cosas peligrosas que han aprendido” dino.
Bere liburua, TODOS DEBERÍAMOS SER FEMINISTAS, modu librean dago. Chimamanda-k jendea irakurtzera gonbidatzen du, arrazakeria eta matxismoa saihesteko. Haren hitzak eta mezuak hezkuntza munduan oso garrantzitsuak direlakoan nago. Gogoeta eginarazi behar digute haurren hitzetatik abiatuta mundu justuagoa eta bidezkoagoa lortzeko borrokan jarraitzeko.
Berdintasunaren aldeko borroka gure esku dago. Haurrak mundu libre batean ulertuak eta entzunak senti daitezen!!
...
Lagun batek esan zidan
Denok berdinak gara
Ezberdin izatean
Eta ikasi nuen orduan
Denok dugula zerbait
Ezberdintzen eta berdintzen gaituena
...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina