Inkestaren ideia jaso nuenean ideia ezberdinak etorri zitzaizkidan burura: irakasleei egitea, ikasleei, lagun feministei, eskolan umeak dituzten gurasoei... Irakasleei egitea berehala baztertu nuen, agian ez neukalako betiko irizpide pedagogikoak entzuteko gogorik, politikoki zuzenak diren horiek baina askotan inora ere iristen ez direnak. Gurasoena polita izango litzateke, baina gauzatzeko zaila. Beste biekin geratu naiz: pare bat lagun feminismoan ibiltzen direnak baina hezkuntzarekin zerikusirik ez dutenak, ezta seme-alabak ere, eta nerekin hezkidetza taldean aritzen diren lau ikasle.
Hezkidetza hitza aipatzerakoan denei arrotza egiten zitzaien, beste modu batean azaltzerakoan zertaz ari nintzen berehala ulertu zuten. Feministak diren lagun hauei ezinbestekoa iruditu zitzaien eskoletan hezkidetzan aritzea. Jarduera ildoetaz galdetzerakoan oso erantzun sinpleak eta sakondu gabekoan ematen zituzten. Ikasleei galdetzerakoan berriz oso garbi azaldu zuten: irakasleak berdin tratatu behar gaituzte eta ez da horrela gertatzen, ematen dizkiguten gaietan, apuntetan, emakumeak ez dira agertzen, neska bat mugituagoa bada berehala desaktibatu (beraien hitzak) egiten zaio....
Nere leloa:
BERDINTASUNEAN HEZITZEN DUGUNEAN GIZARTE OSOAK IRABAZTEN DU
Aurreko ikasturteko sarrerak salseatzerakoan, Garazi Esnaolak idatzitako poemarekin geratu naiz, zergatik? berritzailea, sortzailea, originala iruditu zaidalako.
Nire bost arrazoi hezkidetzan aritzeko:
Lehenengoa, eta garrantzitsuena, gizarte osoak irabazten duelako, emakume zein gizon!
Indarkeria matxista ekiditeko bide bakarrenetariko bat iruditzen zaidalako.
Emakumezko sentitzen diren nire ikasleei, nire alabei, zor diedalako.
Kapitalismoaren aurrean borrokatzeko ezinbesteko bidea delako.
Ikastaroari amaiera emateko momentua heldu da. Egia esan ez dakit nondik hasi baina saiatuko naiz bizi dudan esperientzia azaltzen.
Zuetako batzuk jadanik ibilbide bat zeneukaten hezkidetzan. Nire kasua ez da horrelako izan, niretzat ia ikasitako guztia berria izan da. Egia da sentsibilizatuta banengoela, baina kontzeptuak, ideiak, planteamenduak nahiko nahasturik nituen. Ikastaroari esker guzti hori ordenatzea, sailkatzea zentzu bat ipintzea lortu dut.
Horrez gain esan behar dut burua hobeto jantzita dudala orain, badakit oraindik asko dudala irakurtzeko, entzuteko eta ikasteko, baina gaia defendatzeko, arrazoiketak emateko eta nire inguruan eragina izateko gaitasun handia dudala sentitzen dut.
Nire inguruan gaia atera denean beti norbaitek botatzen zuen "ya está la feminista", punta gehiegi ateratzen nuela errealitateari esaten zidaten. Hala ere, ikastaroaren bidez egin ditudan esku-hartze xumeek, askoren begiak zabaltzea lortu dute eta gaia mahai gainean jartzen denean nire ustez lehenengo pausua eman dugula esan nahi du. Hortik aurrera dana errezago bihurtzen baita.
Egia da batzuk aipatu duzuen bezala ikastaroari esker betaurreko moreak "itsatsita" ustea lortu dugula. Inguruan aldiz, oraindik pausu gehiago eman behar ditugu. Egia da betaurrekoak "erosita" dituztela baina ez dituzte egunero ipintzen, poliki poliki erabilera sustatzen ari da baina horretarako gure lana jarraitzea ezinbestekoa da.
Profesionalki eskertu behar dut ikastaroan partekatu diren hainbat material, esperientzia, baliabide. Egia da sailkatzeko eta ondo aztertzeko denbora ez dudala izan baina bidea luzea denez poliki poliki joango naiz nire burua zuen ekarpenekin hobeto janzten. Beraz eskerrik asko guztioi baita kanpotik gure lana jarraitu duen jendeari!
Egia esan ikastaro honi esker gu bezalako hezkidetza aktibo asko kanpoan daudela ohartu naiz. Berri ona da benetan ikustea hainbat pertsona hezkidetzaren inguruko interesa dutela baita horretan aktiboki ere lan egiten dutela. Ni zuekin batera horretan arituko naiz hemendik aurrera! Bidelaguna hemen duzue!
Hainbat hitz bururatzen zaizkit ikastaroan atera direnak eta nire ikasketa-prozesuan eragina izan dutenak. Hemen horietako batzuk:
Abesti bat aukeratzekotan PAUSOKA PAUSOKA Pirritx Porrotx eta Marimototsen abestia esango nuke. Azken batean HEZKIDETZAREN bidean aurrera egiten dugu pausu txikiak emanez baina poliki poliki gure ametsak betetzen baita pentsakerak ere aldatzen.
Lehen aipatu dudan bezala nire asmoa da zabaldu den mundu honekin kontaktuan jarraitzea, hezkidetza bidea elkarrekin, zuekin batera, eraikitzea. Horretarako ezinbestekoa da nire burua hornitzen jarraitzea, beraz, seguraski elkar topatuko gara hurrengo batean. Agur esan beharrean, hauxe esango nuke:
Hezkuntza-sistema hezkidetzaileak ikasleen arteko harremanak era parekidean sustatzen dituen sistema da. Hala ere kontuan hartu behar dugu gure harremanen ezaugarriak sortzen direla bi faktoreen ondorioz. FAKTORE SOZIO-KULTURALAK + FAKTORE PERTSONALAK. Pertsonen arteko harremanen dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsonen barrukoarena. Gure harremanen kalitatea bi faktore horien arteko eraginaren ondorioz garatuko da.
TRATU ONEN inguruan aritzen garenean erreparatu behar diegu zelako eragina izaten duten gure harremanetan, pertsonengan ditugun aurreiritziek , nolako tratu dugun mutilekin eta neskekin, jarraitzen ditugun estereotipoek, .... Izan ere, gure jokaera estereotipatua bada, tratu onak eratzeko zailtasun gehiago izango ditugu, bai gure buruarekin, bai besteekin, bai hurbilekoen artean, bai beste bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin. Hezkidetzak lantzeak estereotipo guzti horiei uko egingo luke baita harremanen arteko ongizatea bultzatu. Baina zer dago lanketa horren barruan? Hemen duzue Mari Jose Urruzolak proposatzen dituenak:
Horrez gain, merezi du aipatzea MAITASUN HARREMANETAN, TRATU ONAK garatzearen garrantzia. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeri gehienak harreman mota horretan ematen dira. Aurreko asteetan tratu txarrak eta "mikromatxismoak" identifikatzearen garrantziaz hitz egin dugu, baina identifikatu ondoren zein da hurrengo pausua? Nola sustatu tratu onak maitasun harremanetan? Nola eman buelta egoerari?
1.- Alde batetik, gaur egungo Maitasun Erromantikoaren kontzeptuarekin lotutako hainbeste MITO apurtzen eta deseraikitzen joan beharko genuke, jarrera kritikoak bultzatuz.
Gida horretan beste tresna interesgarria eskaintzen da. Gure harremana osantsua den ala ez identifikatzeko tresna hain zuzen (17.or). Batzuetan ez dakigu zertan erreparatu behar diegu gure harremana osasuntsutzat hartzeko. Horretarako ere erabilgarriak dira azken boladan ateratako mobil aplikazioak. Esate baterako, DETECTAMOR. (Online bertsioa ere eskura dago).
TRATU ONEN inguruan bestelako atal bat aipatuko nuke. Izan ere, tratu onen iraupena mantentzeko ezinbestekoa da ELKAR ARDURA, KORRESPONSABILITATEA edo ERANTZUNKIDETASUNA sustatzea.
Erantzunkidetasunari buruz aritzen garenean aipatu beharrekoa da zaintza lanetan eta etxeko lanetan oraindik parekidetasuna ez dagoela lortuta. Nire behaketan gai hau aztertzen saiatu naiz. Egia da egoeraren arabera (bikote seme-alabekin, bikoterik gabe, seme-alabik gabe, biak lanean egon, biak langabezian, gizonak langabezian edo emakumea langabezian,...) datu desberdinak jasotzen ditugula. La Sexta Columnaren dokumentalean (Eres machista y (no) lo sabes) egoera horietan zer gertatzen da primeran azaltzen dute.
Horrez gain aipatu beharko genuke ZAINTZA LANAK ez daudela behar beste baloratuak gure gizartean. Oraindik ez gaude sentsibilizaturik emakume gehienek dituzten lanaldi bikoitza edo hirukoitza sekulako zama dela. Halaber, konziliazioaren eta korresponsabilitatearen balio positiboak ez dira bistaratzen. Hori dela eta bide luzea dugu oraindik honi buelta emateko.
Hezkuntza eremuan hain zuzen, hurrengo erronkak aipatuko nituzke.
1.- Lehenengo eta behin "Harremanen" ereduen inguruan analisia egitea. Batez ere indarkerian eta dominazio-mendetasunean oinarrituriko ereduak kritikatuz. Bai gure barruko ereduak, bai pertsonen arteko harreman ereduak.
2.- Elkarbizitza positiboaren eraikuntza. Bai pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanetan. Parekidetasuna eta Tratu Onak bultzatuz. Eskema ikusi.
Emakumeen aurkako indarkeriari buruz aritzen garenean, askotan INDARKERIA MATXISTA kontzeptua erabiltzen dugu. Egia da bestelako indarkeria ere badaudela emakumeen kontra doazenak, esate baterako, indarkeri sexista.
Oraingoan Indarkeria Matxistaz arituko garenez, argi utzi beharko dugu zein desberdintasuna dagoen bestearekin. "Matxista" erabiltzen dugunean, matxismoa jatorrian dagoela eta gizonak eragileak direla esan nahi du.
Hala ere, nahiz eta Emakumeen kontrako indarkeri mota bat izan ez dute emakumeek soilik pairatzen. Generoa markatutako estereotipotik ateratzen diren gizonek ere indarkeria matxista jasan dezakete.
Indarkeri horretako manifestazioak anitzak dira. Batzuk ikusezinak izaten direnak (mikromatxismoak, hizkera sexista, txiste matxisak,...) eta esplizituak (mespretxuak, umilazioak, irainak, sexu-erasoak, eraso fisikoak,...). Primeran azaltzen dira IZEBERGAren irudian.
Irudi honekin ondorioztatzen dugu gizarteak uretatik kanpo dauden indarkeri motak baino ez dituela identifikatzen. Urpean daudenak, aldiz, normaltasunez bizi ditugu, onartzen ditugu eta ez gara gai identifikatzen.
Mugimendu Feministek egoera hauek salatzen, azalarazten eta konponbideak ikertzen egon da. Atera dituzten ondorioen artean hauek aipatuko nituzke:
1.- Indarkeria matxistari aurre egiteko ardura, oraindik ere, emakumeengan jartzen dela. Non daude gizonak? Ez dute ardura honetan? Eta jendarteak? Maialen Lujanbio "Beste aldean"
2.- Indarkeri martxista ikasitako jarrera eta portaera denez, horri aurre egiteko bultzatu dituzten ildoak desikasi beharko ditugu.
Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza eta MAITASUNA birdefinitu eta birkokatu. (Mito erromantikoak Hezkidetza B03)
LGTBIQ+FOBIAK desagerrarazi. Talde horien bisibilizazioa, legeen aldaketa,... espazio seguruak eskaini hezkuntza sisteman. Proposamen intersgarria "Tratatu zure umea intersexuala balitz bezala" (Amelia Barquin)
3.- Indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko bi estrategia proposatzen dira. Maskulinitate berriak eta Autodefentsa feministaren lanketa sistematikoa.
MASKULINITATE BERRIAK. Azken bolada honetan gero eta gehiago entzuten ari da kontzeptu hau. Baina zer dira maskulinitate berriak? Maskulinitate eredu hegemonikoa zalantzan jartzen duten eredu berriak.
AUTODEFENTSA FEMINISTAREN LANKETA SISTEMATIKOA.Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da. Askok "fisiko" defentsarekin lotzen dugu, baina askoz haratago joaten dena da.
Nire inguruko behaketan poliki poliki aldaketak daudela ikusten joan naiz, hala ere txikiak dira oraindik. Egia da maskulinitate eredu berriaren bidean gaudela, batez ere, zaintza lanetan baina nire ustez oraindik gizarteak aurrerapausu handiagoa eman beharko luke. Alde batetik berdintasunaren borrokan gizonak aktibistak bihurtuz eta beste aldetik haien pribilegioei uko eginez. Oraindik bide luzea dugu horretan.
Halaber, emakumeon ahalduntze prozesuan bidea egiteke dugu. Gizonen zaintza lanetan inplikazioa landu arren emakumeok oraindik horren ardura handiena sentitzen eta izaten dugu, gainera gure autoestimua eta boterea ez dugu garatu eta ez gara gai izebergaren urpean sartzen indarkeri sotilak identifikatzeko.
Hori dela eta Hezkuntza sistemak lan handia du hurrengo belaunaldietako emakume eta gizonei eredu berriak transmititzeko. Horretarako HEZKIDETZA hartu beharko luke estrategiatzat.
1.- Indarkeria Matxista mota guztiak identifikatzen lagundu
Gatazkak guztiok bizi izan dugun egoera bat da. Gatazka, hasiera batean "egoera txar" (ikusi Google Irudiak "conflicto" hitza jartzen dugunean agertzen diren irudiak) moduan uler daiteke, baina egia esan, gure bizikidetzaren beste atal bat da. Aniztasunean oinarrituriko gizartean bizi gara eta beste eremuetan bezala, gure interesak, nahiak, iritziak, askotan ez dira besteek dituztenak bezalakoak. Erabaki bat elkarrekin hartu behar dugunean eta proposamen desberdinak botatzen ditugunean (kontrajarriak direnak) gatazka bat suertatzen da. Beraz, gatazkak gure bizi-garapenaren beste eremu bat da, gure artean erlazionatzeko modu bat.
Hori ikusita, zergatik gatazkak, indarkeriarekin, borrokekin, biolentziarekin lotzen dugu?
Erantzuna eman aurretik, ezinbestekoa da hainbat kontzeptu ondo argitzea. Esate baterako, BAKEA. Lehen "gatazkerekin" aipatu dugun bezala, kasu honetan bakea "kontzeptu ona" uler dezakegu. Baina aipatu behar dugu Bakea ez dela egoera estatikotzat ulertu behar, dinamikoa baizik. Horrek esan nahi du bakea gatazka tratatzeko modu bat dela, jarrera bat, indarkeri gabeko "posturarekin" lortutakoa. Horrela ikusita, ikusmolde "positiboa" izango du. Aldiz, bakea egoera "estatikotzat" ulertzen badugu, helmuga edo helburutzat ikusmolde "negatiboa" hartuko du, ez baitiogu erreparatuko erabilitako moduari, jarrerari. Bakea (helburua) lortzeko bideak "indarkeria"n "biolentzia"n oinarritu ahal dira (gudak, esate baterako). Kasu honetan, aipatu dugun bezala, Bakearen ikusmoldea negatiboa da.
Gatazkarekin lotutako bestelako kontzeptuak ere badira: Indarkeria, Agresibitatea eta Biolentzia-eza. Baina argitu nahi dudana UKAZIO estiloa da. Kasu honetan gatazkarik ez dagoela pentsatzea da eta arazoa da gatazka"lehia" moduan ulertzen dugunean, bestearen kontra eraso eginez. Kasu honetan gatazka "negatibotzat" uler daiteke.
Kontzeptu desberdinak aztertu ondoren, argi geratzen zaigu, gatazken inguruan aritzean, erreparatu behar diogula: gatazkari aurre egiteko "moduari" edo "irtenbideari". Egia esan, hemen dago benetako gakoa; nola konpontzen gara iritzi kontrajarriak ditugunean? Ze jarrera izaten dugu? Indarkeria erabiltzen dugu? Norbaitek amore ematen du beti? Neskek eta mutilek berdin jokatzen dute?
Galdera horien baitan interesatzen zaigun ikuspegia txertaturik badago, hots, generoa. Egia esan gatazka askoren trataeran hainbat desberdintasun ikusten ditugu emakume eta gizonen artean. Hori dela eta, garrantzitsua izango da Hezkuntza eremuan genero ikuspegia gatazken trataeran txertatzea, hots, "generizazioa" (emakumeak eragile gisa eta beren egoerak kontuan izatea).
Generizazioarekin hasi baino lehen gatazken irtenbide-aukeretan murgilduko gara. Irtenbide-aukerak hiru eremutan oinarritzen dira: HELBURUAK/INTERESAK - HARREMANA, eta horien arabera jarrera desberdinak izan ditzakegu (LEHIAKETA, LANKIDETZA, IHES EGITEA, AMORE EMAN)
Hala ere, esan behar dugu aukera eta jarrera guzti hauen atzean "genero baldintzak" daudela. Gure sistema patriarkalak emakume eta gizonen artean eragina izaten du, jarrera desberdinak bultzatuz. Izan ere, emakumeon ohiko jarrera amore ematea izaten da, horrela erakutsi digutelako, harremanari garrantzia ematen diogulako, aldiz, gizonek "lehian" aritzen dira askotan haientzak "helburua" lehentasuna delako.
Hezkuntzatik bultzatu behar dugun irtenbide-jarrera "LANKIDETZA" izan behar da, hots, helburuari eta harremanari garrantzia emanez. Horretarako kontuan hartu beharreko aspektuak hauek dira:
Baina... GENERO ANALISIA eginez, noski. Izan ere, bizikidetzan eta harremanetan gatazkak sortzen dituztenak kultura maskulinoak eta femeninoak inposaturiko itxaropenak, beharrak eta interesak izaten dira.
Gatazkei aurre egiteko gomendioen artean hauek aipatuko nituzke:
1.- Zergatiak eta ondorioak ondo identifikatzea
2.- Irtenbide bat baino gehiago ematea
3.- Irtenbidea inplikatuen arteko konpromisoan eta adostasunean oinarriturik izan
Gomendio horiekin batera, Feminismoak gatazkak eraldatzeko irizpideak ere gehituko nituzke. Hainbat dira feminismoak gatazkei aurre egiteko proposatutako ekarpenak. Izan ere ZAINTZA ETIKAren teoria garatu egin du. Honen baitan hurrengo irizpideak aurki ditzakegu: pertsonen humanizazioa, pentsamendu dikotomikoekin apurketa "irabazke-galtzaile", "adimena-gorputza",... feminitate eta maskulinitate anitzak kontuan izatea, adimen-garapenariz gain emozio-garapenari ere garrantzia ematea,..
Teoria honekin, "lotura afektiboan" eta hori mantentzeko ahaleginetan gatazken trataera oinarritzea lortzen dugu. Aldiz, orain arte egondako JUSTIZIA ETIKAren teoria (produkzioaren eredu liberala) soilik arduratzen zen "erruduna" identifikatzen eta zigorrak jartze.
Nire behaketan hainbat gatazkak identifikatzen egon naiz. Hezkuntza eremuan egonda, askotan ematen direnak "Berdinen arteko tratu txarrak" izaten dira. Egia da, tratu txarrak modu orokorrean tratatzen direla, irtenbideak bilatzen batez ere, jatorrian sakondu gabe. Izan ere, berdinen arteko tratu txar gehienetan "generoa" agertzen da; gure sexuari markatutako ereduak / estereotipoak jarraitzen ez ditugunean tratu txarrak jasateko arriskuan egoten baitkara.
Tratu txarren trataeran, azken bolada honetan enfokea "lekukoen" paperean eta "indarkeri-gabeko" jarreretan jarri egin da. Egia esan honen harira aurrera pausuak ematen ari dira. Adibide moduan ditugu: Finlandian aurrera eramaten ari den "Kiva" programa, hurbilago "Ausarten kluba" proposamena, edota Save the Children egindako "Heroes del patio" kanpaina.
Guzti honekin, eskolak zeresan handia badu. Izan ere, orandik gatazken aurrean patriarkatuaren keinuak diraute (araudian oinarritzen gara, espazioaren erabilera ez da parekidea, hizkuntza sexista, matxismoa, LTGBfokbiak normaltzan bizi ditugu,...). Beraz zer egin honen aurrean? Ze erronkei aurre egin behar diegu?
Kontzientzia hartu. Prestakuntza, diagnosia, datuak jaso, genero ikuspegia txertatu
Sexualitatea fenomeno sozial, biologikoa eta kulturala da. Bere barnean, Marcela Lagardek aipatzen duen bezala, hainbat fenomeno daude eta guztiek gure sexualitatea garatzeko prozesuan eragina izaten dute.
Sistema patriarkalak sustatu duen eredu sexuala "ugalkortasunean" oinarriturik dago. Hainbat urteetan zehar sexu-harremanak izatearen helburua gure espeziea mantentzeko helburua baino ez da izan. Ze ondorio ekarri ditu pentsamendu honek?
- Sexu-harremanak koitoan oinarritze - Gizonen gorputza erreferentzia izatea - Klitorisa ugalketarako beharrezkoa ez denez garrantzirik ez ematea - Emakumeen papera menpekotasunean geratzea
Sexualitate-eredu hau mantentzeko, ezinbestekoa da "heterosexualitatra". Gure desirak (ikasiak direnez) zuzentzen dizkigute eredu hori mantentzeko eta horretarako, sexua kontsumo-produktua bihurtzen dute (prostituzioak, neska hipersexualizatuak, emakumeen irudia objektu sexual bezala)
Aurreko ideiak kolokan jartzeko, ESKOLAK badu zeregin eta ardura.
- Izan ere, oraindik eskolak modu batean edo bestean heteronormatibitatea mantentzen du. Oraindik bidea du horren aurreko jarrera kritikoak sustatzeko edo bestelako eredu ez-normatiboak azalarazteko. Eskoletan sexu-diskurtsoa "espresio anitzetan" oinarriturik agertu beharko lirateke baita esparru guztietan integraturik ere. - Halaber, gazteen arteko harremanak mahai gainean jarri beharko genituzte. Momentu honetan euren harremanetan estereotipo sexistak mantentzen ari dira. Gainera kezkagarriak dira hainbat plantemaneduak:
Neskeentzat erakargarriak diren ereduak dominazioarekin, biolentziarekin lotuta daude
Bikote bat izatearen beharra sentitzen dute eta maitasuna irrazionaltzat ulertzen dute. Kontrolatu ezin den fenomenoa.
Kontrola eta zeloak maitasun adierazpen bezala ulertzen da
Pasioa indarkeri mugimenduekin eta biolentzia tratuarekin lotzen da
Neskei aktiboki sexualak izatea eskatzen zaie (eskuragarritasuna adieraziz) baina, aldi berean, aktiboak direnean, irainak, mesprexuak eta bazterkeriak jasaten dituzte.
Askotan neskak askatasun sexuala, sexu-harreman asko izatearekin lotzen dute. Ez dute ulertzen EZETZ esatea askatasuna ere badela.
- Aniztasun sexualaren inguruan oraindik eskola urrunago dago. Momentu honetan ezin ditu espazio eta leku seguruak bermatzen LGTBIQko ikasle. Halaber, gazte gehienek ezagutzen dituzten LGTBIQ erreferenteak urrunekoak izaten dira (komunikabideetan agertzen direnak, batez ere). Beraz, bi gazte homosexualak afektibitatea haien arteaneskolan erakusteko, oraindik nahiko zailtasunak izaten dituzte, ez baitute leku segururik aurkitzen askatasunez adierazteko.
- Eskolak ere curriculumari buelta bat eman behar dio. Aurreko hausnarketetan komentatu nuen bezala, hezkuntza afektibo sexuala eta aniztasun sexuala ez daude modu konzienteki curriculumean eta gure programazioetan txertaturik. Normalean lanketa momentu puntualetan ematen da, gehienetan kanpoko eragileekin. Hala ere, irakasleek izaten badira, esan behar dugu, guztiok gai honen inguruko prestakuntza berezirik ez dutela izaten eta kasu askotan haien esperientzia pertsonalean oinarritu behar direla.
Amaitzeko, esan behar dut, oso interesgarria iruditu zaidala ASEXUALITATEAREN ideia. Egia da kontsumismoa hipersexualizaturik dagoela, eta mekartuan, interneten, etengabe sexualizazioa presente dagoela. "Sexualizatutako" mezu guzti horien atzean "askatasun sexual"aren ideia faltsua agertzen da. Orain "asexualitatearen" ideiarekin, aukera dugu bestelako aukerak erakusteko, aniztasuna azalarazteko eta bere tokia aldarrikatzeko.
Aste honetako BEHAKETAN Heziketa afektibo sexualaren inguruko galdetegia pasatu diet nire inguruko lagunei. Horietatik atera ditudan ondorioak hauek izan dira:
1.- Izan dituzten erreferenteak anitzak izan dira; kasu bakarra ama izan dela adierazten du beste kasuetan lagunak edo lehengusin nagusiren bat. 2.- Guztiek argi dute sexualitatea momentu honetan ez dagoela berdintasunean oinarriturik eta nagusitasuna gizonen gorputzan, plazerran eta ereduan dagoela. 3.- Aniztasuna eskolan ez dute identifikatzen, ez dituzte adibiderik aipatu. 4.- Lehentasuna ematen dioten estrategiei hauek dira: - Informazio gehiago izatea - Naturaltasunez gaia lantzea - Berdintasunezko harreman afektibo-sexualak bultzatzea
Zer egin dezakegu eskolan? Ze erronkak ditugu aurrean?
- Lehenengo eta behin ulertu behar dugu sexualitatea gure egunerokotasunean presente dagoela; erabiltzen dugun hizkuntzan, keinuetan, zeri ematen diogu garrantzia eta zeri ez, erabiltzen ditugun erreferenteetan eta ereduetan, esaten duguna eta ez duguna esaten,...; beraz argi dago gure hausnarketa propio egitea ezinbestekoa da, autodiagnosia eta sentsibilizazioak
- Material espezifikoak eta sekuentziatutako esku-hartze programatuak diseinatzeaz gain, ezinbestekoa da prestakuntza bat atzean egotea. Momentu honetan komunitate osoa osatzen dugunok gure esperientzia pertsonaletik abiatzen gara eta bakoitzak modu desberdinean aritzen da (kontzeptuak argi eta adostuak ez ditugu).
- Hortaz a parte, ezinbestekoa ikusten dut gure gorputzaren autoezagutza egitea. Horretarako afektibitatea lantzea ezinbestekoa da, aurreko asteetan aipatu dudan bezala Gorputza anitzak, Harreman anitzak, plazer anitzak,... guzti horren lanketa ezinbestekoa da gure harreman afektibo sexualak hezkidetzaileak izateko.
- Honen harira "Aniztasuna" aipatu beharra dago, binarismoa, heteronormatibitatea, genitalitatea, koitoa, .. apurtu behar ditugu baita sexualitatearen mitoekin lotuta daduen hainbat ideiak desmontatu sistema eta kolore guztietako paleta erakutsi.
- Berdintasunean oinarrituriko eredu-erakargarriak aurkeztu, "adostasunean" eta "errespetuan" oinarrituriko harremanak bultzatu eta eredu horiek plazaratzeko eta eraldatzeko tresnak eskaini.
- Identitate guztiak eta harreman afektibo sexual guztiak segurtasunez eta askatasunez adierazteko aukera izan.
Identitate sexualari buruz aritzen garenean, esan behar dugu, oraindik sistema patriarkalaren dikotomi sailkapenak ez duela islatzen errealitatean dagoen aniztasuna.
Izan ere, gizartea anitza dela guztiok argi dugu, konziente gara aniztasuna dagoela eta gehienok onartzen dugula. Baina zer gertatzen da "aniztasuna" gurean bizi dugunean? Behaketa egin dudanean horrelako egoera batzuk ikusi ditut:
Bai homosexualak, lodiak,... gizartean daude noski, baina "hobe nire seme-alaba" heterosexuala eta argala "ederra" izaten bada, ezta? Planteamendu honekin adierazi nahi dut benetan "aniztasuna"ren inguruan hitz egiten dugunean, ezin dugu urrun dagoen gai bat bezala ulertu. Horren partea garela onartu eta bizi behar dugu.
Identitate sexuala bi ardatzetan sailkatzen da. Alde batetik sexu-biologikoa. Batzuen ustez sexu-biologikoa "natura"tik etortzen denez argi dago eztabaidarik ez dela sortu behar. Baina egia esan sexu-banaketa bitarrak oraindik ez du islatzen biologikoki (genetikoki, fisikoki, anatomikoki) dagoen aniztasuna, esate baterako: non geratzen dira intersexualak banaketa honetan? Oraindik eskabide bat betetzerakoan zenbat sailkapen aurkitzen ditugu sexua atalean? Legalki intersexualak adierazita daude nonbait?
Beste ardatza sexu-orientazioa da. Orientazio desirarekin lotzen dugu, pertsona baten zaletasun afektibo-sexualak dira. Sistema patriarkalak adierazten digu orientazioan normaltasuna heterosexualitatea dela. Hala ere gure errealitatea nahiko konplexua da eta argi usten digu orientazio anitzak daudela (Homosexuala, Heterosexuala, Bisexuala) eta identitateekin (Emakumea, Gizona, Intersexuala) batera hainbat konbinaketa eta kategoria berriak sortzen direla.
Enfokea eskolan jartzen badugu konturatuko gara askotan berdintasuna eta aniztasuna lantzen dugula baina errealitate/kategoria guzti horiek bistaratu gabe. Hemen erronka bat dugu. Bik behintzat ikastaro honi esker benetako aniztasunaz ohartu naiz.
Honetarako uste dut pausu handi bat izan dela gaur egun "normaltzat" hartzen diren genero-identitate eta egokitutako sexu biologikoaren adostasunari CIS aurrizkia jartzea. Hoberena da kategoria guztiak, baita "normalizatuak" ulertzen direnak bere izena izatea. Modu honetan lortzen dugu kategoria guztiak maila berdinean egotea, eta ez hartu berezitzat soikik "izena" duena.
Carlos de la Cruzen iritziz biologikoki jadanik anitzak gara. Izan ere, nahiz eta emea edo arra izan ezin dugu esan gizarteak "emeari" edo "arrari" egokitutako ezaugarri guztiak berdin garatzen ditugula, horren baitan aniztasuna ere dagoelako. (neska batzuk titirik gabe, mutil batzuk titiekin, neskak bizarrarekin edo mutilak ilerik gabe,...). Aniztasuna gure baitan dago, eta hori eskolan txiki txikitatik bistaratzea eta azaltzea ezinbestekoa da aniztasuna gurekin batera garatzeko.
Honekin lotuta gorputz anitzen gaia agertzen da. Badirudi gorputz anitzen inguruan aritzen garenean gorputz bereziak direla, hots, normalak ez direnak adierazi nahi dugula. Baina justu kontrakoa gertatzen da. Gure ingurura, errealitatera begiratzen badugu ikusiko dugu gizarteak komunibideen bitartez markatzen dizkigun ereduak ez direla errealak eta horien kontra jotzeko beharra dago. Normala zer da? Normala izatea aniztasuna izan beharko lirateke. Hala ere komunikabideek eta kontsumismoak argi usten digute eredu bakarra jarraitu behar dugula eta daukaten eragina sekulakoa da.
Pikaran irakurri nuen artikuluan oso ondo azaltzen da nola bizi dugun egoera. Izan ere, "presioa"ren kontra joatea nahiko zaila izaten da. Asktasuna dugu adibdiez depilaturik gabe hondartzatik ibiltzeko, baita buruan kuleroak eramateko ezta? baina egia esan oraindik gizartea ez dago prestaturik horretarako. Oraindik markatzen diren "erakargarri" ereduak anitzak ez dira eta horien kontra joaten garenok prest eta indartsu izan behar dugu gure burua jendartearen kritikak jasotzeko.
Nire behaketan aipatzen dudan bezala, mutilek ere "presioa" jasaten hasi dira. Modu honetan gazte kuadrilak ikusten ditugunean, neska gazteak bezala, patroi bereko mutilak ikusten hasi gara (tupearekin, "piti bakeroak", depilaturik, ...)
Egia da beste aldetik gizartea gu geuk aldatzeko gai garela, beraz, pausuak bi zentzutan eman beharko lirateke. Komunikabide eta kontsumismoaren ereduetatik hasi (pausu txikia da baina Barbie berriak aniztasun pitin bat adierazten hasi dira), eta anitzak diren ereduak erakargarriak bihurtu. Beste aldetik gu geuk benetan kritikoak izaten ikasi beharko genuke baita gure gorputza maitatzen , Ahaztu gabe eredu berriak eraikitzeko eta zabaltzeko eragile bihurtu ahal garela.
Lehenik eta behin argi izan behar dugu prozesu konplexua dela hainbat alderdi mahai gainean jartzen direlako (biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak, politikoak). Hainbeste alderdi izanda argi dago guztiok ezin dugula identitate "bakarra" garatu. Identitate anitzak garatuko ditugu eta gure bizitzan zehar aldaketak izango ditu.
Arazoa da batzuk alderdi batzuk baino ez dituztela kontuan hartzen, identitatearen garapenaren ikuspegia mugatuz. Horrela suertatzen zaigu genero-bitarrararen sistema, non garatu ahal ditugun identitateak neskeena edo mutilena izatera mugatzen diren. Ikuspegi hau guztiz lotuta dago biologiko planteamenduekin, baina zer gertatzen da orduan "intersexualak" jaiotzen diren umeekin? Ze identitate garatuko dute?
Sistema bitarra eta heteropatriarkala, esan behar dugu sexu diskriminazioa bultzatu eta identitate garapenak mugatu egiten dituela. Izan ere, sistema horiek hainbat teoria (Freud) legitimatu egin dituzte, non sexu-generoa beti oinarria izan da identitateen garapenean, dana biologikoki justifikatuz. Plantemandu horrek sekulako eragina izan du haurren hazkundean, alde batetik haiengan ditugun iguripenak genero sistemara baldintzatzen direlako, baita arautik kanpo geratzen diren identitateak "patologiatzat" hartzen direlako.
Nire ustez, gai honen inguruan, mugimendu eta ikasketa feministek eman dituzten pausuak aipagarriak dira. Identitatearen inguruan dimentsioa zabaltzen dute eta "aniztasuna" aipatzen da. Identitate izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldibereko mahaian jarri dute. Identitatea, beraz, prozesu irekitzat ulertzen dute, etengabe eraikitzen dena, hain zuzen.
Zer egin orduan?
Aipatu dugun moduan lehenengo eta behin mahai gainean gaia jarri behar dugu, hots, identitatea prozesu konplexua eta amaitezina dena, aldakorra eta anitza.
Beste aldetik feminismoaren ekarpenak bistarazi. Teoria horiek aldarrikatzen dute "Generoa" egiten duguna dela , "egoteko" modu bat dela eta ez "izateko" modua. Beraz ez da kulturalki jasotzen ditugun eredu aldaezinak, baizik eta guk modaltuko eta egingo ditugunak.
Modu honetan gizakiak "objektuak" izan beharrean "subjektuak" bihurtuko gara. Eta subjektuak garen heinean gizarte aldatzen eta eredu berriak garatzen joango gara.
Heziberri 2020
Heziberrin "Eskola inklusiboa eta aniztasunaren trataeran" hurrengo aipamena azaltzen da:
• Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak
nahi bezalako sexu‐harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide
desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari
bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte
sentitu dute beren burua.
Gai honen harira aipatu behar dut, nork berak eskubidea izan behar duela bere identitate eta orientazio sexuala askatasunez eta segurtasunez adierazteko. Momentu honetan eskolek ez dute bermatzen honelako adierazpenak segurtasunez emango diren. Hori dela eta gure praktikak eta diskurtsoak aldatzen joan behar ditugu.
Izan ere, aniztasunaren gaia modu konzienteki landuz gero, seguraski ikasle askok haien lehenengo pausua ematera animatuko lirateke. Modu horretan eskola eta batez ere tutorearen "figura" ezinbestekoak bihurtu ahal dira ikasle horien identitate garapen prozesuan.
Horretarako irakasleei haien diskurtsoaren eta praktikaren inguruko autohausnarketa eta autobehaketa egitea gomendatuko nieke. Esate baterako:
- Nire komunikazioetan (hitzezkoa eta gorputz adierazpena) erabiltzen dudan hizkuntza/adierazpena sexista al da edo hezkidetzailea?
- Nire gelan espazio seguruak bermatzen ditut nork bere burua nahi duen moduan askatasunez azaltzeko? Nola jokatzen dut sexu eta generoarekin lotutako erasoen aurrean?
- Erabiltzen ditudan materialak eta baliabideak identitate-anitzak islatzen dituzte?
- Erabiltzen ditudan estrategiak eta ohiturak anitzak dira? Ikasleei eskaintzen diet nork bere ibilbideaz hausnartzeko, jabetzeko eta hautatzeko baliabideak?
- Sexu-identitateen inguruan ditugun sinesmen faltsuak identifikatzeko ekintzak antolatzen ditugu?
- ...
Inguru hurbilean
Nire lan inguruan aipatu behar dut, behintzat, mintegia martxan jarri denetik Identitate anitzen gaia mahai gainean jartzen ari dela. Izan ere orain arte ikastetxeetan gaia landu duten aipatu egin dugunean askotan baietz esan dute, noski. Hala ere esku-hartze horiek ez dira modu planifikatuan edo konzienteki antolaturik egon; normalean gaia suertatzen bada lantzen da (ikasle baten galdera edo iruzkinen harira, komunikabidetan ikusi dutelako, etabar.).
Beraz, bidea oraindik luzea da. Horrez gain autoestima eta gorputz anitzak, nik uste dut, HH eta DBHko ikasleekin lantzen diren gaiak izaten direla, baina zer gertatzen da LHn? Gorputza, sentimenduak, gure buruarengan dugun pertzepzioa non geratzen dira? Gai hauek lantzea ezinbestekoa da gure identitate garatzen joateko.
Orientazioa eta Tutoretza lanen inguruan aritzen ginenan hezkuntzako esku-hartze mota batekin lotzen genuen. Ekintza konkretu eta puntual bezala eta eragile baten ardurapean (tutorea edo orientatzailea).
Baina poliki poliki ohartzen ari gara, gure ikasleek aukera akademikoak, hots, haien etorkizunean izango direna, aukeratzen dutenean, ez dutela soilik kontuan hartzen eragile hauen orientazioak, txikitatik jaso dituzten mezuak, baloreak, jarrerak eta ingurukoek haiengan dituzten espektatibak ere sekulako eragina izaten dute haien garapen eta aukeraketa prosezuetan.
Beraz, orientazioa, hezitzaile guztion ardura da: ikasle, irakasle, familia, gizarte, komunikabide,..., eta argi izan behar dugu lehenengo pausua prosezu horretan zelan eta nola eragiten dugun ohartzea dela. Orientazioa ez da inkonzienteki garatu behar den prozesua, argi izan behar dugu gure hitzak, jarrerak, mezuak zelan jasotzen duten gure ikasleek/seme-alabek/neska-mutilek eta ereduak aldatzen joan.
Estatiskiei erreparatzen diegu, argi usten digute oraindik aukera akademikoak nahiko estereotipatuak direla (adibidez: ingenieritza-mutilak, osasun ikasketak-neskak), beraz, nahiz eta pentsatu "askatasuna" dutela haien ikasketak aukeratzerakoan, argi dago askatasun hori ez dela pentsatzen dugun moduan ematen, inguruko hezitzaileon espektatibak faktore eragin handikoak izaten baitira.
Izan ere, PISA txostenaren arabera joera hau betetzen da: Nesken autokonfindatza eza izatea eta mutilek bere burua gainbaloratzea.
Egoera hauek guztiz lotuta daude lehen aipatu dugunarekin: inguruko hezitzaileen ikasleengan/seme-alabengan/neska-mutilengan duten espekatibak (zer espero duten neskeengandik eta mutileengandik) eragin zuzena izaten dute aukera akademikoetan.
Halaber, lan merkatuan ,oraindik emakumeen egoera prekarioena izaten da (lanaldi partziala
izaten dute gehienak emakumeak izaten dira). Horrez gain, oraindik
emakumeengain ditugun espektatiba askok "zainketa"rekin lotuta daude,
bai ikasketak aukeratzerakoan, bai eremu pribatuan aritzerakoan, familian esaterako. Horrek ekartzen
du "lan murrizketa" eskaera gehienak emakumeengatik etortzea, zaintza
lanetaz arduratzen diren gehienak izaten direlako. Bigarren jardueran honen inguruko infografia egin ondoren konturatu naiz egoera aldatzeak onurak ekarri ahal dituela gizarte osoari, ez soilik emakumeei.
Beraz, zer egin? Ze erronkak ditugu gure aurrean? Nola aldatu joera, nola gutxitu genero arraila?
Lehen esan dugun moduan egoeraz ohartu behar gara. Izan ere, oraindik nire inguruan galdetzen dudanean ea berdin tratatzen ditugun gure ikasleak, edo ea espektatiba berdinak ditugun gure seme/alabengan, betiko erantzuna baietza izaten da. Izan ere hezitzaileok generoan sozializatuak izan gara eta modu batean edo bestean ohartu gabe gure espektatibetan islatzen da. Nola aldatu hori? Posiblea da joera aldatzea?
Hemen proposamen batzuk:
1.- Egoeraz ohartzeko eta kritikatzeko, sentsibilizazio eta diagnostiko bat egitea lehenengo pausua izango da.Tresnak
2.- Tutoretza eta orientazio planifikazioa hezkidetzailea. Horretarako hurrengo aspektuak kontuan hartu beharko ditugu:
- Emakumeek garatu dituzten gaitasunak balioan jarri. Neska/emakumeen ahalduntzea (autokonfidantza handiagotu)
- Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua agerian jarri. HezkEH Pinterest
- Afektibitatearen heziketa martxan jarri. Autoestima
- Elkar ardura eta zaintza eskolan, etxean eta aisialdian landu. Agrega sekuentzia didaktikoak
- Identitate eta bizitza eredu anitzak agerian jarri. Gorputz anitzak, familia anitzak.Familia milakolore.
- Lanbiderako orientazioan irudi ez esterotipatuak aurkeztu. Igual-es dokumental seriea
- Lanbidea izatearen zentralitatea, lehen mailako lehentasuna bihurtu emakumeengan.
- Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
- Metodologian parte-hartze parekidea bultzatu.
Pasaden asteko bigarren jarduerarekin jarraituz, hurrengo proposamena luzatzen dizuet. Ipuin, estereotipo eta mito erromantikoen inguruan hausnarketa egiteko baliabideak eta dinamikak biltzen saiatu naiz. HH eta LHrako proposamena da. Agian, "Balentin" egunean maitasunaren gaia lantzeko erabilgarria.
"Rompecuentos" materialean oinarriturik dago baita zuen ekarpenetan eta partekatu dituzuen materialetan ere.
Argi dago eskola mistotik hezkidetzailera pasatzeko atal garrantzitsu bat izan behar dela gure curriculuma hezkidetzailea izatea. Heziberrin honen inguruan zerbait aipatzen da "justiziaren" kontzeptuaren atzean. Azken finean bermatu behar diegu pertsona inolako bazterketarik gabe aukera berdinak izatea, eta horrela ez bada "konpentsazioa" egin beharko lirateke desberdintasun horiek gainditzeko.
Curriculuma hezkidetza ikuspegitik abiatzeko ezinbestekoa da EMAKUNDEK argitaraturiko Gidan aipatzen dituen iturburuak kontuan hartzea:
a. Iturburu soziologikoa, hots, gizarte-antolamendua nola dagoen banatuta aztertuz (Baloreak, kultura, jarrerak, genero eta espazio publiko eta pribatuen hierarkizazioa,...)
b. Iturburu psikologikoa. Ikasleen garapen ebolutiboak eta ikaskuntza garapenak zer nolako prozesuak jasaten dituzten jakin (sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatzea, gure nortasun pertsonala geneen etas hormonen ondorioak direla esatea,..)
c. Iturburu pedagogikoa. Hezkuntza ereduak genero maskulino eta femeninoren hierarkizazioan oinarrituta egon direla kontuan hartzea, eta horrek ekarri dituen ondorioak
d. Iturburu epistemologikoa. Menpekotasun sisteman justifikatzea ikuspegi androzentrimoa bultzatzeagatik. Kontuan ez izatea, emakumearen partaidetza aktiboa gizartean. Historiaren ikuspegi bakarrarekin kontatu izatea,...
Baina curriculum hezkidetzailea izatearekin nahiko izango da?
Ba, nahiz eta curriculuma abiapuntua izan, aurreko asteetan ikusi dugun moduan hainbat eremutan ere jardun beharko genuke. Esate baterako:
1.- Diskurtsoa aldatzen joan (maskulinoaren ikuspegia ardatza ez izanda)
2.- Sentsibilizazioa
3.- Prestakuntza
4.- Eta noski material didaktikoa Baina nondik hasi?
Egia esan hainbat ikerketa eta proposamen aurki ditzakegu. Hala ere gehienetan aipatzen den ideia nagusia da DIAGNOSIA egitea. Argi dago ezinbestekoa dela jakitea nondik hasten garen. Ikastetxe batzuk ibilbide desberdinak egin dituzte eta hainbat esparrutan, hezkidetzan ere, zerbait landu egin dute. Batzuetan ohartu gabe jadanik horretan ari direla. Oso interegsarria ikusi dut BECHDEL TESTA modu erraz batean sexismoa identifikatzeko.
Diagnosia egin ondoren argi dago ERABAKIAK HARTU beharko ditugula. Horretarako proposamen desberdinak daude: * Mari Jose Urruzola 2001 1.- Dagoena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu.
Hemen proposamen batzuk:
-Gure ikasgaiko testu liburua aztertu ikasleekin batera eta horren inguruko txostena sortu ondorioekin, ikastetxean publikatu, baita argitaletxekoei eta egileei bidali.
- Ipuin klasiko bat hartu eta aztertu. "Hiru senarrak" ipuinarekin egin genuen moduan.
- Urtero erabiltzen dugun kanta baten letra aztertu. 2.- Dagoena modatu/Osatu
Hemen proposamen batzuk:
- Kasu honetan pausu bat gehiago ematea da. Hezkidetza ikuspegitik analizatu ondoren orain beste aukerak ematea izango litzateke.
- Ipuinekin adibide bat, amaiera desberdinak proposatzea izan daiteke edo protagonisten sexua aldatzea eta ipuina berriro kontatzea. Oso interesgarria ikusi dut ROMPECUENTOS MATERIALA, ideia honetan oinarritzen baita.
- Testu liburuekin: emakumeen ekarpenak gehitu gai berdina lantzeko, beste esperientziak aurkeztu,...
3.- Hezkidetzailea den batekin ordezkatu
Egia da oraindik testu-liburu hezkidetzaile bezala izendatuta daudenak ez ditugula oraindik topatzen, baina bidean badoaz. Ipuinetan, aldiz, hainbat bilduma aurki ditzakegu hezkidetzaile diren ipuinak aipatuz. Gauden momentuan, baliabideak identifikatzeko prozesuan gaude, baina lortu beharko genuke identifikazioaren beharra ez izatea, hots, baliabideak berez hezkidetzaileak izatea.
4.- Falta dena sortu.
Askotan ez duguna topatzen sortu behar dugu. Batez ere gurre herrialdean, euskara materialak topatzea zaila izaten denez, euskaratzeko beharra izaten dugu. Horrela gertatu zitzaidan SUPERLOLA materialarekin eta bestelako ipuinekin, test edo infografiekin ere. Bigarren jardueran aipatu izan dut.
Egia da sormen eta euskaratze lanak nahiko denbora eta dedikazioa eskatzen duela, baina poliki poliki bakoitzak zerbait eginez sekulako bilduma osatzea lortuko genuke.
Beraz, ze erronkak ditugu aurrean?
Erronken inguruan hitz egiterakoan, lehenengo eta behin aipatu behar dut gauzak aldatzeko beharra izan behar dugula, eta horretarako ezinbestekoa da begiak zabaltzea, sentsibilizatuta egotea.
Beste aldetik, gainerako lan bat bezala ez hartu, aprobetxatu mintegiak, eskola komunitate osoa, ikasleekin gelan egiten ditugun ekintzak, moldaketak, azterketak,... aurrera eramateko.
Hezkidetza Baliabideak diseinatzerakoan hainbat jarduera eta teknikak proposatzen ditu, ezagutzen ditugunak, baina hezkidetzaile ikuspuntua txertatzen diona (Ipuinak, Hitzaldiak, Marrazkiak, Jolasak, Rolen antzezpena, Bideo-forumak, Testu iruzkinak, Eztabaidak)
Horrez gain Luixak proposatzen du baliabideak eta materialak ESKU-HARTZE programa batekin lotuta joan behar direla. Diseinatuz, gauzatuz eta ebaluatuz, faseak eta alderdiak aipatuz.
Modu isolatuan edo noizbehinka baliabideak eta materialak erabiltzea, programa bat atzetik ez izanda, ez du behar beste eraginik izango.
Nire ustez Luixak aipatzen duen esku-hartze programa Eskolak duen "erronka" handienetarikoa da. Ez da soilik material hezkidetzaileak aukeratzearen asuntoa , nola diseinatu, nola gauzatu, nola ebaluatu, ze faseak eta alderdiak jarraitu, hori da, kontuan hartu behar dugun beste alderdi bat.
Partaidetza hainbat legetan aipatzen den eskubidea da eta hainbat eremutan garatu eta bultzatu behar dugula adierazten da. Baina zer da parte hartzea?
Alde batetik esan dezakegu parte hartzea prozesu bat dela komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko erabiltzen duguna, beti etorkizunari begirada jarriz. Horretarako komunitate horretako pertsonek subjektu funtzioa hartu beharko lukete prozesu horretan eragileak izateko.
Beste aldetik esan behar dugu eragile edo subjektua izateko parte hartze "ahalmena" garatu egin behar dela. Ingurua aldatzeko, erabakiak hartzeko eta eragina izateko duten pertsonek, ahalmen hori guztiz garatuta izan beharko lukete. Baina zer gertatzen da "ahalmen" hori kolektibo batean ez bada garatzen?; eta ez badiegu tresnak eta baliabideak eskaintzen garapen hori bermatzeko?; parte hartzen ikasteko?
Ba argi dago kolektibo hori besteen menpean egongo dela, beti isilpean, itzalpean,...mundu publikoan ez zen ageriko. Horixe gertatzen da emakume, neska eta bestelako kolektibo segregatuekin.
Beraz hasierara bueltatzen bagara konturatzen gara legeek dioten "eskubide" hori benetan ez dela bermatzen pertsona guztietan.
Zer egin orduan? Genero ikuspegia "partaidetza prozesuetan" kontuan hartuz. Partaidetza parekidea bultzatuz.
Hauxe hobeto ulertzeko partaidetza bermatzen duten baldintzei erreparatu beharko genituzke: hiru ildoak hauek dira (Equipo Claves, 1994)
1.- Parte hartzen jakitea
2.- Parte hartu ahal izatea
3.- Parte hartu nahi izatea
Aurreko koadroan ikusten dugun moduan ezinbestekoa da PRESTAKUNTZA, MOTIBAZIOA ETA PARTAIDETZA BERMATZEN DUEN ANTOLAMENDUA izatea.
Genero ikuspegia txertatzen dugunean konturatzen gara nahiko zaila dela PARTAIDETZA eta GENEROA lotuta ulertzea. Izan ere gaur egun hainbat zailtasun topatzen ditugu neskeengan partaidetza sustatzeko.
Lehenengo eta behin, neskak eta emakumeak egoeraz ohartzea nahiko zaila izaten da, haien egoera pasiboa, "objektu" bezala tratatua izatea, naturaltasunez bizi dutelako. Gizartetik (familia, komunikabide, eskola,...) jasotzen dituen mezuak horrela adierazten diotelako. Emakumeen "mundua" oraindik pribatua ulertzen da eta badirudi "publikoa" dena gizonezkoen mundua baino ez da. Momentu honetan, beraz, uneak eta espazioak emakumeak parte hartzeko ez daude bermatuta; baldintza bat ez da betetzen.
Horrek ekartzen duena hauxe da: emakume erreferente gutxi izatea, subjektuak, aktiboak eta partaidetza sustatzen dituztenak hain zuzen. Halaber, erreferente barik, motibazioa ez da bultzatzen. Beste baldintza bete gabe.
Egoera honetan, nola sustatu partaidetza orduan neskeengan? Argi dago, prestakuntzarekin soilik ez dela lortzen. Zer egin orduan?Zeintzuk dira eskolak dituen erronkak?
Hezkuntzan kontuan hartu beharko genuke ze nolako
genero-sozializazioa ematen den partaidetzaren inguruan eta hortik
abiatuz pausuak eman.
Hasi beharko lirateke egoera zein den azalarazten, ezagutarazten, neskek eta emakumeek begiak zabaltzeko. Gure eskolako antolaketa bermatzen du guztien partaidetza? Zer aldatu, nola antolatu?
Horrez gain motibazioa landu; neskek parte-hartzeko ahalmena ikasi ahal dutela adieraziz, haien partaidetza ezinbestekoa dela esanez. Horretarako inguruko erreferenteak eta partaidetza esperientzia positiboak eskaintzea garrantzitsua da, baita prestakuntza jasotzea ere.
Gure ohiko praktika guztietan genero ikuspegia txertatu (ordezkariak eta batzordeak hautatzerakoan, metodologia kooperatiboa bultzatuz, mundu pribatuari ere bere garrantzia eta lekua emanez, gure harremanak berdintasunean oinarrituz,...)
Eta azkenik horretarako antolaketa parekidea izatea, uneak bermatuz (denboraren eta espazioaren erabilera parekidea izateko neurriak hartuz, egiturak sortuz,..). Adibide praktiko bat eskainiko dizuet, ikastaro honetan ikusi dudana eta oso interesgarria iruditu zaidana: desempoderamiento educativo, antolaketa horizontala (ikasteko prozesuan ikasleak subjektuak izaten badira, haien heldutasunean ere gizarte-bizitza prozesuaren subjektuak bihurtuko ditugu?)
Errepresentazioari buruz hitz egiten dugunean emakumearen presentzia eta protagonista izateko ze aukerak dituen esan nahi dugu .
Argi dago gaur egungo gizartean espazio fisikoaz aparte hainbat eremu desberdin ere baditugula emakumearen presentzia eta protagonismoa bermatzeko. Hala ere nahiz eta espazioak anitzak izan, oraindik mugak aurkitzen ditugu guztientzako berdintasunezko eremuak definitzeko.
Espazio fisikoetan, esate baterako, kale, monumentu edo bestelako eraikuntzetan oraindik gizonekin erlazionatuta dauden errepresentazio sinboliko gehiago daude. Egoera horrek, nahiz eta tontakeri bat dirudi, sekulako eragina izaten du gure identitatearen garapenean. Izan ere, emakume arrunten edo nabarmendu direnen erreferenterik ez izateak eremu publikoa eta pribatuaren arteko banaketa sexuduna ekartzen du.
Zaida Fernández dioen bezala: "Urbanismoa historiaren materialtasuna da. Aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen. Leku bat izendatzea, monumentu bat diseinatzea edo oroitzapenezko plaka batekin seinaleztatzea oroimen sozialaren parte da, jendartean garrantzitsutzat jotzen duguna ahanzturatik berreskuratzea baita.”
Enfokea eskolan jartzen badugu konturatuko gara oraindik ere berdintasunezko espazioak diseinatzeko hainbat pausu eman behar ditugula.
Adibide argi bat, gaurko patioaren diseinua da. Mutilak (eta nagusiak direnak batez ere) patioko espazio gehiena okupatzen dutenak dira, baita hobeto kokatuta dagoen espazioa aukeratzen dutenak ere, erdialdea hain justu. Izan ere, futbola izaten da eskolako patio guztien ekintza garrantzitsuena eta hobeto baloratuena. Hori dela eta ikasle gehienek normaltzat hartzen dute neskak eta futbolzaleak ez diren bestelako mutilak bazterretan egotea.
Honek arazo larria ekartzen du, espazioa berdintasunean diseinatuta ez egoteaz gain ikasleak naturaltasunez bizi izaten dutelako haien egoera. Arazoa larriagoa bihurtzen da naturaltasun hori irakasleen iritzietatik etortzen denean.
Beraz, eskolako erronka handienetariko bat hauxe izan beharko luke: sentsibilizazioa lantzea, bai ikasleekin bai irakasleekin, baita eredu berriak ere eskaini.
Komunen erabileraren inguruan Amelia Barquinek egindako hausnarketa oso interesgarria ikusten dut. Nire ustez eskolak ez ezik familiak ere honen inguruko hausnarketan sakontzen hasi beharko lirateke. Agian aldaketak oraindik ikustea zaila izango da, baina eztabaida sortzea behintzat aurrera pausu handi bat izan daiteke.
Espazio birtualak dira azken urteotan hazi egin den eremu garrantzitsuena. Izan ere, gaur egun espazio fisikoarekin konparatuz gure harreman sozialen ehuneko gehienak birtual moduan egiten ditugu. Erabilera oso hedaturik dago baita gazteen artean ere. Hori dela eta ikastetxeek arreta berezia jarri beharko lukete esango nuke.
Beste aldetik sare-sozialen posibilitateak ere aurkeztuko nituzke, eredu berriak ikustaraziz (eskerrik asko egin duzuen biltegiagatik) eta horietan partaidetza aktiboa bultzatuz eredu eta mezu berriak sortzeko-zabaltzeko.
Bestelako eremuak, komunikabideena eta literaturarenak dira. Argi dago gure ikasleek ikusten dituzten filmak, telesailak,... edo irakurtzen dituzten liburuak sekulako eragina izaten dutela haien identitatea garatzeko, baita haien harremanak aukeratzeko ere . Eskolak duen papera ezinbestekoa da, gizarteak ez baititu honetarako tresnak eskaintzen.
Ikasleak kritikoak bihurtzea ezinbestekoa da eta horretarako tresnak eskaini behar dizkiegu. Alde batetik kontsumitzen dituztena zalantzetan jartzeko, mezuak deseraikitzeko eta beste aldetik eredu berdinkideagoak eta anitzagoak identifikatzeko, horien alde eginez.
Denbora beste atal batean garatuko dugu. Hala ere horren alde lan egiteko hemen uzten dizkizuet hurrengo errekurtsoak.
Askotan hizkuntzaren inguruan feminismoaren begirada jartzen dugunean gehiegikerietan ari garela aipatzen dute askok. Hainbesterako ez dela entzuten dugu. Honen aipamen sinplistaren atzean hizkuntzaren boterearen ezagutza eza dugu.
Izan ere hizkuntzaren bitartez balioak transmititzen ditugu eta horiekin gure identitate indibiduala eta kolektiboa erakitzen dugu. Aldi berean, munduaren kontzepzioak ere hizkuntzan eragina izaten du. Beraz bai munduak bai hizkuntzak elkarri eragiten diote. Beraz ondo aztertu beharko genuke nola eta zertan hitz egiten dugun, keinuak, tonuak etabar.
Izan ere, hizkuntzak duen boterea gure onerako edo gure kontrarako erabili dezakegu. Gizarteak transmititzen dituen sexismoa eta estereotipoak mantentzeko erabili ahal dugu edo justu kontrakoa, errealitate berria eraikitzeko tresna izan daiteke, balio eta kultura berriak sortzeko, konfiguratzeko.
Egia da momentu honetan hizkuntza sexista nahiko barneratuta bizi dugula gure gizartean. Naturaltasunez bizi dugu. Adibide zehatz bat hemen ikus dezakegu. Indarkeri egoera baten aurrean
adierazten ditugun mezuak, arrazoiak eta iritziak zelako eragina izaten duten aztertu beharko genuke.
Beste adibide bat, azken garai honetan arrakasta handia izan duten abesti batzuen hizkuntza sexista izan da. Reggeaton, gaur egungo musika estiloa da eta transmititzen dituen mezuak oso larriak dira, indarkeria, menpekotasuna eta sexu objektibazioa oinarrian ditu. Gai honetan udalerri batzuk neurriak hartu dituzte, Elgoibar udalatxeak hain zuzen.
Honekin lotuta ere hizkuntzaren androzentrismoa aipatu beharko genuke. Gizonentzako ona dena erreferentziatzat hartzen dugunean, gizona "unibertsal-eredua" bihurtzen dugu. Horrek ekartzen duena emakumeen inbisibilizazioa eta bazterkeria da.
Bi egoera hauek hizkuntzaren erabileran eragina izaten du. Ondorioen adibideen artean hauxe aipatuko nuke:
Genero kutsadura, pentsamenduan izen neutroak genero batekin idenitifikatzea (gizonezkoena)
Ikusi lehenengo minutu
Bestelakoak ere badaude: jauzi semantikoa, irainak, txisteak, bromak, androzentrismoa,...
Batzuen ustez euskara hizkuntza sexista ez dela pentsatzen dute, genero gramatikalik ez duelako. Egia da gaztelaniarekin konparatzen badugu sexismoaren zama ez dela hain handia.
Baina erabilerak, araudiak eta hizkuntzarekin lotutako beste ezaugarriak (tonua, keinuak, ikonografiak, gorputz adierazpena,...) kontuan hartzen baditugu oraindik pausu handiak eman behar ditugula esan beharko genuke. ("Euskara sexista ote?")
Orduan zer egin eskoletan. Zein izango da gure erronka?
Ba argi dago gure begiak zabaltzea, nola hitz egiten dugun, zer transmititzen dugun, zelako hizkuntzan oinarritzen garen (idatzian eta ikonografikoan) baita ze erabilera egiten dugun prozesuaren kontzientzia izateko. Ohartzea izango litzateke lehenengo pausua; hizkuntzaren sexismoa eta androzentrismoa identifikatzen ikastea. Horretarako inbertsio erregela erabili eta eztabaidaik sortu beharko genituzke.
Beste pausu bat eredu eta kontzeptu berriak transmititu eta erreferente bihurtu. Kontuan izanda aniztasuna eta inklusibotasuna.
Keinuak, ikono grafikoak, tonuak, gorputza eta abarrekoak zaindu beharko ditugu, ondo aukeratuz eta ondo erabiliz.
Eta ezin dugu ahaztu emakumeen presentzia eta bisibilizazioa gure diskurtsoan eta materialetan adierazi beharko genukeela; haien pentsamendua, iritziak eta ekarpenak kontuan hartuz.