2018/10/26

HEZKIDETZA... GIZARTEAK IRABAZTEN DUELAKO!!


Inkestaren ideia jaso nuenean ideia ezberdinak etorri zitzaizkidan burura: irakasleei egitea, ikasleei, lagun feministei, eskolan umeak dituzten gurasoei...  Irakasleei egitea berehala baztertu nuen, agian ez neukalako betiko irizpide pedagogikoak entzuteko gogorik, politikoki zuzenak diren horiek baina askotan inora ere iristen ez direnak.  Gurasoena polita izango litzateke, baina gauzatzeko zaila.  Beste biekin geratu naiz: pare bat lagun feminismoan ibiltzen direnak baina hezkuntzarekin zerikusirik ez dutenak, ezta seme-alabak ere, eta nerekin hezkidetza taldean aritzen diren lau ikasle.

Hezkidetza hitza aipatzerakoan denei arrotza egiten zitzaien, beste modu batean azaltzerakoan zertaz ari nintzen berehala ulertu zuten.  Feministak diren lagun hauei ezinbestekoa iruditu zitzaien eskoletan hezkidetzan aritzea. Jarduera ildoetaz galdetzerakoan oso erantzun sinpleak eta sakondu gabekoan ematen zituzten.  Ikasleei galdetzerakoan berriz oso garbi azaldu zuten:  irakasleak berdin tratatu behar gaituzte eta ez da horrela gertatzen, ematen dizkiguten gaietan, apuntetan, emakumeak ez dira agertzen, neska bat mugituagoa bada berehala desaktibatu (beraien hitzak) egiten zaio....


Nere leloa:

BERDINTASUNEAN HEZITZEN DUGUNEAN GIZARTE OSOAK IRABAZTEN DU

Aurreko ikasturteko sarrerak salseatzerakoan, Garazi Esnaolak idatzitako poemarekin geratu naiz,  zergatik? berritzailea, sortzailea, originala iruditu zaidalako.


Nire bost arrazoi hezkidetzan aritzeko:

  • Lehenengoa, eta garrantzitsuena, gizarte osoak irabazten duelako, emakume zein gizon!
  • Indarkeria matxista ekiditeko bide bakarrenetariko bat iruditzen zaidalako.
  • Emakumezko sentitzen diren nire ikasleei, nire alabei, zor diedalako.
  • Kapitalismoaren aurrean borrokatzeko ezinbesteko bidea delako.
  • Feminismoa poterera eraman behar dugulako.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina