SEXU-GENEROARI BURUZ
HAUSNARTZEN
Nire iritziz etengabeko zerbait da sexu-genero sistemarena, hau da,
gizartean guztiz barneratua dagoena. Egunerokotasunean etengabe pairatzen dugu
eta adibide garbi eta zehatzak ikusten ditugu.
Irakaslea naiz, eta egunero-egunero arroxez bakarrik janzten diren neskak
eta arroxa inoiz ez janzten ez duten mutilak ikusten ditut. Kolore kontua
bakarrik balitz gaitzerdi, izan ere, gehien kezkatzen nauena rol hauen barruan
datozen jarrerak dira, 8 urteko umeez hitz-egiten ari naiz:
-
Mutilen kasuan: negar egitean ezkutatu egiten dira, harrotasuna gizarteratzeko teknika
bezala erabiltzen dute, kirolean neskak baino hobeak direla benetan sinesten
dute, sentimenduak adierazteko zailtasunak dituzte,borrokak izaten dituzte …
-
Nesken kasuan: apalago jokatzen dute, kirolean gehiago demostratu beharrean sentitzen
dira eta oztopo gehiago dituzte, marrazkiak sentimenduz josiak daude, ez dira
inoiz borrokatzen, …
Ez hori bakarrik, gurasoekin hitz-egitean kasu askotan etxean rolak oso
markatuak dituztela ohartzen naiz. Beti bezala, amak lan bikoitza, eta aitak
aisialdira denbora gehiago. Zaintza? Amak argi eta garbi. Beraz, ZER IKUSI,
HURA IKASI!!!
Honekin guztiaren bukatzeko adibide errealak jarri behar dizkiegu
begi-bistan: emakume kirolarien bideoak, parekidetasuna bultzatzen duten liburu
eta filmak…
Hori dela eta Garazi Esnaolaren post-a gustatu zait, bertan filme eta
liburu asko gomendatzen dituelako, guztiz erabilgarriak. http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/nolakoa-da-zure-kaxa.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina