Ugari dira egoerak sexu-generoa gainditzen ez dutenak:
1.- Kirol eskolarra antolatzerakoan neska eta mutil taldeak osatzen dira. Saltzen diguten filosofia praktikarekin gutxi zerikusia du. Ikasle guztien partaidetza bultzatu nahi omen dute, kirol ezberdinak ezagutuz.
2.-Adineko pertsonak zaintzeko kolektiboan ehuneko altu bat emakumezkoak dira. Gainera, zure ama zaintzeko eskaera egin ondoren, emakume eta gizonezko bat aurkeztuko balira, nor aukeratuko zenuke? Baditugu aurreiritzi eta esteriotipo asko gainditu gabekoak.
3.-Publizitatean emakumeen irudia gorputzarekin lotuta azaltzen da pentsatzen eta erabakitzen jakingo ez balu bezala. Gizonezkoa, berriz, boterearekin.
ZER EGIN?
2.- Gure ikasleei pentsamendu kritikoa izaten lagundu behar diegu. Informatuak, jantzita egotearen garrantzia izan behar dute eta era berean jasotako guzti horren aurrean iritzia izaten. Txikitatik lantzeko aukerak ditugu eskoletan:
- Ikasleen partaidetza bultzatuz, protagonistak izanik eskolako bizitzan: gelako ordezkariak, ardura ezberdinak eskainiz (materiala, agenda 21, jaialdiak,...). Batzarretan parte hartuz.
- Egindako lanak azaldu ondoren besteen iritziak, iruzkizunak,...elkartrukatuz.
https://blogger.googleusercontent.com/img/proxy/AVvXsEjj3WoPb6AH8TJrWZnOmORRoqG4NnZwIHW0iuT2nG8cxLu1JXVYgpICGCgn4XJLdxWYn33UxwiBd44X90GzpSVz71IP5CCvlRphPiasbdO6WBKYIrU5sXu23lt5VBfYNd2qVygwXz9aNGx5YSLxiqtJ3im_Ng=w530-h298-n
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina