2018/10/27

SEXU-GENERO SISTEMA DESERAIKIZ

Sexu-genero sistema, gaur egun ere, hainbat adibidetan ikus dezakegu. Hiru aipatuko ditut:
  • Eskola komunitatean ari garen guztiok norabide berdinerantz ez goaz. Irakasle, zein guraso, eta bestelako langileen artean hutsune handiak nabaritzen ditugu oraindik gai honetan.
  • Profesional maila, emakume gutxi heltzen dira goi mailako postuetara baina hauek, lidergo eredu desberdina aukeratu beharrean, askotan gizonen estereotipoak kopiatzen saiatzen dira.
  • Komunikabideetatik jasotzen ditugun berri asko. Honen bi adibide azken egunetan agertu direnak eta eztabaidatzeko aproposak:



Sexu-genero sistematik genero-ikuspegira pasatzeko oraindik bide luzea geratu arren, positiboak izan behar gara. Ezin dugu dena kolore beltzarekin ikusi. Ikastaro honetan gaudenok heziak izan gara sexu-genero sisteman eta hemen gaude ikasten eta aldaketak sortzen saiatzen. Sexu-genero sistema deseraikitzen ari gara. Hainbat elkarte, erakunde edo gobernu batzuei esker aurrerapausoak ematen ari dira. Horren harira, aipamen batzuk egingo ditut:
  • Emakundek lan handia egiten du programa desberdinen bitartez. Aitorrek kirolean berdintasuna lortzeko aipatu du bat. Pasa den asteartean, “Gizonok esan eta egin” kanpaina aurkeztu zuen. Ekintza konkretuak eginez gizonek egunerokotasunean berdintasunarekin duten konpromisoa handitu nahi dute hainbat eremutan: zaintzan erantzunkidetasuna bultzatzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko, berdintasunaren aldeko ideiak hedatzeko, mezu eta jarrera sexistak salatzeko eta abar. Horretarako aplikazio informatiko bat sortu dute. Urrats gutxi batzuetan lagunduko die matxismo maila aztertzen, konpromisoak aukeratzen eta praktikan jartzen eta horien jarraipena egiten.



     
     Emakundek informazio hau bakoitzaren erakundeetako gizonen artean zabaltzea eskertuko luke.
  • Hezkuntza Sailak garrantzia ematen dio gai honi eta neurri desberdinak aktibatu ditu:
  1. Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko I. Plana eta atertatzear dago II.a
  2. STEAM hezkuntza programa
  3. Egiten dugun formakuntza honen zabalkundea eta finantziazioa hezkuntza sisteman lanean ari garenontzat
  • Eta zuek ezagutzen eta aipatu dituzuen beste hainbeste: Urtxintxa Eskola, Chrysallis, talde feministak…
Aurreko edizioetako Ane Lenizek egindako posta aukeratuko nuke, hainbat arrazoiengatik. Ez nituen ezagutzen beste kulturetan generoarekiko dituzten praktika kulturalak eta harrituta geratu naiz kontatzen duenarekin. Beste aldetik, bat nator berak aipatzen dituen erronka eta irizipide orokorrekin.


Ikasleekin gai hau lantzeko baliabide asko daude eta batzuk aipatuko ditut:
Baina era sistematizatuan lan egin behar eta ez ekintza solte bezala.

Eta amaitzeko, gure hezkuntza munduan oztoporik handiena aliatuak ez aurkitzea da, hau da, norberak bakarrik aurre egitea zaila da, eta oso astuna, edonor erretzeko modukoa. Beraz, ikas-komunitate osoan bilatzea izango litzateke idealena, gurasoen aldetik, lankideen aldetik eta eskolan parte hartzen duten guztien esku egon behar da benetako aldaketa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina