Inguruko pertsonen artean (semeak, irakaskideak, lagunak,...) Hezkidetza zer den badakiten galdetzeari ekin diot. Neskak eta mutilak berdin haztea (batek bakoitza bere berezitasunekin erantsi du) izan da erantzunik errepikatuena. Hala ere, deigarriena ez da hau izan; bai ordea, hasierako unean jarri zaien larritasun aurpegia! Argi dago hortaz, Hezkidetza zer den ezagutzen hasten ari dela, ezjakintasuna delarik beretako adjektiborik erranguratsuena.
Aste honetan ikastaroan, foroan eta blogean irakurritakoari esker nire diskurtsoa ikaragarri aberastu dut, horrela Hezkidetzaren aldeko apostua sustatzen eta zabaltzen hasteko prest sentitzen hasi naizelarik!
Hauxe izanen da nire Hezkidetza leloa:
Pasa diren edizioetan irakurritako sarreren artean irakurri ditudan guztiak ekarpen interesgarri eta aunitz berriak suertatu zaizkit. Iratxe Laesek idatzitakoa aukeratu dut berak bezala aniztasuna hitza ikaragarri atsegin dudalakoz.
Hauek dira nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko 5 arrazoi nagusiak:
- Berdintasunaren aurrerrapen itxura zabaldua dagoelakoz, guztiz kontrakoa denean, atzera pausoak gero eta handiagoak direnean. Betaurreko moreak jantziak baldin badituzu, ume gero eta txikiagoek egiten eta pairatzen dituzten ekintzek hau berresten dute. Ikus Luixa R., Maialen A. eta Idoia A.k diotena:
- Hezkidetza denendako etorkizun hobea izateko gakoa delakoz, kontzientzia hartuz norberak bere erabakiak hartzeko gaitasuna izanen duelakoz inertzia eta sistemak sustatzen dituen balioak alboratuz.Ikus Luixa R., Maialen A. eta Idoia A.k diotena:
3. Emakumeak BAGARELAKOZ! Ahaldun ditzagun Hezkidetzaren bidez.
4. Normaltzat jotzen diren indarkeriari ASKI errateko tenora delakoz. Garbiñe Larraldek ederki aurkeztu du irudi hauetan:
5. Eskolak hezteko duen erantzukizuna arduraz eta kontzientziaz bete behar duelakoz, eta hau burutzeko formazioa ezinbertzekoa delakoz.
Ongi hezkidetu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina