.
Itziar Zigak dioen moduan “Bi sexu, bi genero: guztioi hainbeste min egin digun determinismo
dikotomikoa da”. Ez zaio Ziga idazleari arrazoirik falta. Sexu genero
bereizketaren ondorioz, bereizketa hauek naturalak/biologikoak direla
sinetsiarazi digute, baita hierarkikoak/osagarriak direla irakatsi ere. “Naturala”
den uste hori ez da umeetan bakarrik ematen, helduek ere normaltasun osoz
esaten dute sexu genero bereizketa hori “naturala” dela. Gehien kezkatzen
nauena bereizketa konstrukzio kulturala
dela argitzen diozunean ez ulertzea da, atzetik
erresistentzi handiak daudela iruditzen zait.
Orokorrean hitz egitea bada
ere, jendartea (gizonezkoak batez ere) nahiko “komodoa” dela iruditzen zait eta
ez du bereizketa dikotomiko hierarkiko hau kuestionatu nahi, ez dira kontziente
umetatik elikatzen dugun dikotomia honek sortzen duen sufrimenduaz, kasu
lazgarriena biolentzia matxista izango litzake, baina badira beste hainbat
sufrimendu era pertsonalago eta ezkutuan sufritzen direnak, trans, intersexual edo generoa definitu gabeko pertsonez ari
naiz. Ume eta nerabe hauek eskolan jazarpen handia sufritzen dute
Gizonon kasuan, sexu-genero bereizketa honek eragin
zuzena du, Coral Herrera Gómez-ek bere artikuluan “la
crisis de masculinidad y “los nuevos hombres” dioen moduan “Gizonek planeta guztian, emakumeak baino
gehiagotan hiltzen dute beraien burua, suizidioz eta zuhurtzia-gabekeria ekintzetan,
emozioak kudeatzeko erreminta gutxiago dituztelako. Ez dakite, tristura,
etsipena, gorrotoa, edo beldurrari nola aurre egin; horregatik ohikoa da gizonek,
beren buruen kontra edo gainerakoen kontra, bortizkeriara jotzea.”
Sexu-genero bereizketaren ondorioz argi dago lanbide
batzuk oso feminizatuak daudela, gehienetan zaintzarekin erlazionatutakoak: neure eskolan adibidez PT denak
emakumezkoak dira edo momentu honetan greban dauden zahar-etxetako langileak
ere ia denak emakumezkoak dira. Kontrako zentzuan ibili eta “gizonezkoen” munduan
murgildu den laguna ere badut, duela 10 urte “obretako zuzendaritza” gradu ertaina
atera eta momentu honetan obretan lanean dabilena. Noizean behin kuestionatu
badute ere, ausarta da eta aurrera doa.
Iazko bloga begiratzean Garazi Esnaolaren “nolakoa
da zure kaxa?” ikaragarri gustatu zait, hausnarketa pertsonalaz gain
hainbat baliabide eskaintzen ditu lanerako, pelikulak, ipuinak. Bertatik lortu
dut nesken emotikonoen inguruko bideoa, estereotipoen inguruan adierazgarria da
oso eta eskolan lantzeko baliagarria da:
Pelikula
sorta Desprincesamiento
activo webgunean topatu dut, estereotipoetatik at egindako hainbat pelikula
zerrendatzen ditu, eta aitzindarien artean “Pipi calzaslargas” pertsonaia dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina