2018/10/26

Ba al dakigu zer den hezkidetza?

Galdetegia sinplea izan zen, galdetu nien bakarra “zer da zuretzat hezkidetza?” izan zen eta adin zein sexu ezberdinetako pertsonei luzatu nien galdera, baita ofizio ezberdinetako pertsonei ere. Nire sorpresarako erantzun politak jaso nituen orokorrean:

“Osteopatian egiten dugun bezala, pertsona bere globaltasunean heztea, hau da, bere desberdintasunekin, bere gaitasunekin...” Olatzek erakusten digu, hezkidetza bizitzarako jarrera bat dela eta ez bakarrik hezkuntza munduan landu behar den zerbait, hausnarketa hau zoragarria iruditu zait!

Beste erantzunak antzeko ildotik jarraitutakoak izan dira, hona hemen garrantzutsuenak: “generorik gabe heztea da...gure konplexutasun eta sinpletasunak kontuan hartzen dituena eta ez hanka tartean duguna” dio 27 urteko gizonezko bidelagun batek. Emakumea eta ama den adnimistrari batek ere hala dio “txikitatik heziketa berdintzaile bat trasmititzea, genero zien beste ezberdintasunak kontuan hartu gabe”. Ildo honetan, nire inguru hurbilean, gazteen artean hezkidetza denaren inguruko nozio orokor bat badagoela ikusi dut, baina ez helduengan berriz, hala bait dio 60 urteko emakumeak “hezkidetza, norbait heztea da ingurukoekin bat”.

Generazio arteko ezberdintasunari bueltaka nebilen horretan Irati Gaztelurrutiaren postak deitu dit atentzioa, izan ere, Iratik, ni bezala, belaunaldi artean hezkidetzari zein genero arteko ideiei buruz dagoen ezberditasuna somatu du. Hobera goazenaren seinale? Erantzutea zaila egiten zait.

Nire ustez, hauek dira hezkidetza lantzeko 5 arrazoiak:

1.- Nork berak bere burua sakonki EZAGUTZEA ahalbidetzen duelako, etiketarik gabe.
2.- Ezagutza hortatik, BIRSORTU gaitezkeelako.
3.- Birsortzea, EREDU BERRIAK eskaintzea delako eta eredu berrien krisian gaudelako.
4.- Eredu berri hoietatik, aurreko pentsatzeko moldeak SUNTSITU ahal dittugulako.
5.- Eta azkenkik, ingurukoak DIREN BEZALA aitortzeko tresna delako.

Hau guztiagatik...hezkidetza, dudarik gabeko baietza!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina