Jarduera hau aurrera eramateko inkestatxo bat
pasa diet nire inguruko zenbait pertsonei, eta horietan perfil ezberdinak
egoten saiatu naiz, hau da, ikasketak eta adina.
Ikasketak kontuan hartuta bi izan dira Lehen
Hezkuntzako gradua ikasi dutenak, eta besteak, biologa bat, ingeneria ikaslea,
podologoa eta erizaina. Denok zuten entzunda hitza, baina, ez zekiten oso ondo
bere esanahia edo ez zekiten nola azaldu, kontzeptu zabala edo abstraktua zela
ere esan dute. Baina Lehen Hezkuntza ikasitakoak definizio konplexua egin dute,
eta gaia asko interesatzen zaiela. Adinean fijatzen bagara, gazteek gehiago
dakite hitz honen inguruan, nahiz eta beraiek ikasle ziren bitartean ez ziren
ohartzen horrelako jarreretan.
Kontzeptua azaldu ostean, denek ikusi dute
hezkidetzaren beharra gaur egungo gizartean, eta bere esanahia jakinda
konturatu dira txikitatik ez gaituztela libre hezten. Horregatik, hitz hau gero
eta garrantzitsuagoa eta ezagunagoa egin behar dugu denon artean, eta ahalik
eta gehien hedatzea. Urteak pasa ahala, jendea gehiago inbolukratu da kontzeptu
honekin eta femenismoarekin, indarra hartu dute eta, gainera, denok nahi dugu
mundu libre batean bizi, rolik gabekoa.
Leloa egiterako orduan dexente kostatu zait, hitz gutxi sartzen zirelako, eta azkenean, hurrengoarekin geratu naiz.
Aurreko ikasturteetako sarrera batzuk irakurri
eta aztertu ondoren, 2015ean Edurnek egindakoaren geratzen naiz (Hezkidetza: gizakien eginkizuna), bere taula
horretan oso ondo azaltzen duelako Hezkidetza hitzaren azpian edo barruan
dauden beste hitzak, eta horrela errazago ulertzen da esanahia.
Denok dakigun bezela Hezkidetza lantzeko arrazoi asko daude, baina jardueran bost aipatzeko esaten zuen. Nik hurrengo bost arrazoiak aipatu ditut:
-Artifizialki sortutako edertasun ereduak
kalte ikaragarriak sortzen jarraitzen dutelako guregan.
-Aniztasuna aberasteko puntu bat bezala
ikustea, eta hau ulertzea eta errespetatzea.
-Eraso matxistak ekiditeko.
-Eskubideak zehazteko.
-Botere-harremanik gabeko gizartea
eraikitzeko.
Beste bat arte, ondo izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina