2015/10/23

HEZKIDETZA: GIZAKIEN EGINKIZUNA



HEZKIDETZA
1
2
3
HEZ-
-KIDE-
-TZA
Hezi
Hezitzaile
Hezkuntza
Lagun
Pareko
Gisako
Antzeko
Berdintsu
Partaide
Ugaritasuna
Kolektiboa

“Hezkidetza pertsonen garapen integralari laguntzen dion heziketa lortzeko biderik egokiena da. Haurrak eta gazteak berdintasunaren, ekitatearen, lankidetzaren eta zaintzaren bizipenak heztean datza, gure mundu globalak behar dituen biztanle osoak izan daitezen.” Definizio hau gustokoa dut. Hezkidetzak pertsonen garapeneko prozesua (1-2-3) bideratuko du pertsonen arteko harreman asimetrikoak desagertu arte. Zertaz ari gara? Pertsonek, kideek, lagunek,…eskubideak eta betebeharrak eskuratu ahala osotasunez betearazteko exijentzia eskatuz jokatuko dute.
Heziketa, hezkuntza prozesua konpartitutako helburua da. Ikastetxean Hezkidetza Planari eskola komunitate kide guztien oneritzia eman ondoren, guztion eginkizuna dela bermatzeko parte hartze aktiboa eta etengabeko komunikazioa emateko aukerak zabaldu beharko dira.
Nire ingur hurblean hezkidetza lantzeko bots arrazoi garrantzitsu aipatzeko, ikastarokide guztien artean osaturikoan oinarriko naiz. Hau da:


Hots, arrazoiak hitz multzo horietan aurki ditzakegu. Berdintasuna, Askatasuna, Errespetua, Aniztasuna eta Feminismoa –ren trataera ezinbestekoa egiten zaigu pertsonen harteko harremanetan:
  1. ·      Eraso matxistak ekiditzeko
  2. ·      Lan baldintzak babesteko (bizitza pribatua eta publikoan)
  3. ·      Eskubideak eta betebeharrak zehazteko (legediaren laguntzarekin)
  4. ·      Identitatea sortzeko (eraikuntza prozesua)
  5. ·      Estereotipoak gainditzeko (sozializazio-eragileak)

Hausnarketak bultzatuz, berdinatsuna sustatzeko lagungarriak izango zazikigu: legedia, praktika sozialak, usteak, ohiturak, arauak, etab.
Ikastetxetan Heziberri 2020-k erreferente markoa ezartzen du. Konpetentziak zer diren zehazteratzean dio:
·      Konpetentzia da eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin (ELGA, DeSeCo, 2002).
·      Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere (Europako Erkidegoen Batzordea,2006)
Eta nik hezkidetzarekin harreman estua eta zuzena ikusten dut konpetentzi hauetan:
  • ·      Elkarbizitzarako konpetentzia Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako.
  • ·      Izaten ikasteko konpetentzia Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.

Hoietan esku-hartze prozesu hezkidetzailea funtzeskoa eta garrantzitsuzkoa izango delakoan nago ekarpen eraikitzaileak sortuko direlako. Bizi garen inguru hurbilak duen “zauria” sendatu behar horrek trataera espezifikoa eskatzen du eta Hezkidetzatik helduko zaigu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina