2015/10/22

MUGAK GAINDITUZ


           MUGAK GAINDITUZ                 



Hezkidetza sexu, genero eta estereotipoen mugak gaindituz pertsonen           garapen   integrala lortu nahi duen interbentzioen multzoa da.
Pertsonen garapen integrala lortzeko GUZTIEN identitatea, arlo soziala,         adimena,         gorputza eta emozioak aintzat hartu behar dira.

Identitatearen garapenaren inguruan jasota dago, indarrean dagoen  curriculumean (Heziberri 2020 markoaren 1. proiektuan oinarrituta).      Zeharkako konpetentzien artean Norberaren autonomiarako konpetentzian:  “Izaten jakitea”: “Norberaren pentsamendua eta estilo kognitiboa       autorregulatzea”.

Horretarako, identitatea norberaren boterean oinarrituta egon behar da         pertsona autonomoak eta kritikoak izateko.
Ibilbide akademikoan  genero-mugekin topatzen gara, eskola ,gizartearen   erreflexua baita. Gure ikastetxean bat gatoz osagai sexisten presentziaz       ikasgaietan beraz, ikasturte honetan  deialdi orokorra egin da:
·         Ikasmaterialetan, adibide sexistak detektatu , ikasleekin komentatu eta bizikidetza batzordera eraman.
·         Klaseko interakzioetan, edo aukera ematen duen guztietan jokabide sexistaz jabetu eta hausnartu.
Aurrerapena txikia izanik, garrantzitsua ere bada,    abiapuntua izan daitekeelako eta izkutuko curriculuma agerian jartzeko, orain arte, normaltasunez transmitituak izan direlako, hauen igorpenean erreparatu gabe. Hezitzaileak ikasleari nor den eta nor izan nahi duen lagundu behar dio baina bere beharrak eta kanpotik inposaturikoak bereizten baliatuz.
Hezkidetzarekin aurrera ez  egiteko ez dago justifikatzen duen argudio bat ere ez eta arrazoi anitzak dira hezkidetza gauzatzeko. Hona hemen horietako arrazoi gutxi batzuk:

o    Institutu hezkidetzailearen alde egiteko  (mistotik hezkidetzailera).
o    Gure ikasleen garapen askea lortzeko. (autonomoak eta kritikoak)
o    Sexuen araberako estereotipoak eta rolak gainditzeko.
o    Sexismoak sortzen duen indarkeriari aurre egiteko
o    Justizia soziala.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina