2015/10/18

Ongi etorri sare sozialak!

SARE SOZIALETAN MURGILTZEN

“Analfabeto digital” jaio direnen artean nago. Alfabetizazio prozesua aurrera eramaten dut beharizanen einean. Ezagupen maila teknikoa eta teorikoa eskasa izan arren erabiltzaile azaltzen naiz konpromisoa hartuta dudan bakoitzean.

Orain “Sare sozialak” ezagutzeko eta erabiltzeko unea heldu zait. Ai ama! Lan erraldoia interesa handirik ez dudalako izan. Nire adineko pertsona modukoarentzat giza harremanak gustokoak dira eta pertsonen aurrean gorputz adierazpenak dioena kontuan hartzekoa da elkarekintzetan. Sare sozialekin “markoa” eta helburua aldatzen dira.

Sare sozialekin lankidetza aritu ahalko dela baieztatu arren, ni neu bakardade handian sentitzen naiz tresneriaren aurrean nagoen bakoitzean. Bai komunikazioa ematen dela, jakinnahia asetzen dela, kidetasuna azaltzen dela, … baina pantaila baten aurrean zaude. Horrez gain, askotan idazkietan txertatzen diren irudiak, ikurrak, ea ezezagunak eta esannahigabekoak dira niretzat. Beraz, mezua osotasunean ulertzeko arazoak ditut.

Informazioa eta komunikazioa “cloud”- ren bitartez eskura dugu. “Hodei” birtual horretan biltegiak gordetzen dira eta nabigazioa amaituezina bihur daiteke. Esteka batetk bestera ibili ondoren hasieran izan zenuen helburua galtzeko aukera dago. Denbora luzea eman ondoren, etekin gutxiko saioa edota nahazte borraztekoa izan ahalko da.

Autoikaskuntza gauzatzeko aukera ezinhobeagorik dago tutorialei esker. Denetarako tutorial aurki daiteke. Ni  erosoago sentitzen naiz inguru hurbilean dudan pertsonari laguntza eta aholkularitza zuzena eskatzen diodanean. Hots, egin edo gauzatu nahi dudana lortzeko eginbeharrekoa bideratuta ematen didatenean. Behin erabilita, ulertuta, ikasita (askotan luzaroko epean) hurrengoetan bakarrik betetzeko gai sentitzen naiz. Ezagupen maila sakotzen ari zaidan neurrian “on line” seguruago sentitzen naiz.

Hau guzti hau azalduta, hona hemen sare sozialetan murgiltzen ari naizen! Momentuz aipaturiko guztietan sarbidea zabaldu, hasierako erabilera piztu eta hemendik aurrera taldekide aktibo azaltzeko gai izateko gogo handiarekin nago. Beraz, ongi etorri sare sozialak! Txibi txibi aurrera egingo dudalakoan nago haierako ankasartzeak eta oztopoak gaindituz eta trebatze maila areagotuz.


Sareatzeko pres naukazue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina