2015/10/22

Hezkidetzan Hazi eta Hezi





Hezkidetza eskuhartze hezitzailea  bat da heziketa mixtotik haratago doana.  Hortaz,  niretzat  hezkidetu  berdintasun baloreetan hezitzea suposatzen  du. Nire inguruan hezkidetza lantzeko motiboak bide askotatik datozkit baina batez ere irakasleek mintegian aipatzen dituztenak zerrendatu ditut:

1Sexismoak gure inguruan sortzen duen indarkeria
2.Familiak inplikatzeko beharra: familiek  askotan gai hauek eskolan esku utzi dituztelako.
3.Genero identitatearen inguruan ikasleek izaten dituzten ezinegonak argitu.
4.Gure  ikastetxeen espazio  fisikoek erakusten  duten hezkidetza neurri batzuren falta. (Nahikoa izango zen ikastetxeen gehienen  kanpo espazioen argazki bat egitea).

Nik nere aldetik beste hau aipatu nahi nuke, urte askotan gizarte arloko irakasle izan naiz eta Curriculunean emakumeen presentzia falta ikaragarria da.


Bukatzeko, Heziberrik hezkidetzari egiten dion aipamen bat  batu dut.

Hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, eta hezkuntza-babes bereziak behar dituzten kolektiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa garatzea proposatzen du hezkuntza ereduak.

Marko pedagogiko honek neurri zehatzik aipatzen ez dituen arren,  garrantzitsua  iruditzen zait legeak , berak, kontzeptua jasotzea eta hezkuntza inklusiboaren kontzeptuarekin batzea. Azken baten, ikasle bakoitzaren arreta pertsonalizatuari buruz ari gara. Eta uste dut etorkizunean hezkuntza ildo horretatik bideratuko dugula ikasle bakoitzaren beharrei erantzutera eta ikasleen banakako ezaugarriak errespetatzera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina