2015/10/21

Hezkidetzaren gakoei buruz hausnartzen

Marian Moreno: "Hezkidetzari buruzko kontzeptuak"



Hezkidetzaren gakoei buruz hausnartzen 

 Aste honetan hezkidetzaren gakoak aztertu egin ditugu. Nire ustez gure lana hasteko ez da izan ideia txarra, denok pentsatzen dugulako argi dauzkagula gauzak, hau da, kontzeptuak, marko legalak ezartzen dituen erronkak eta egitasmoak eta abar, baina guk geuk ere “curriculum ezkutua” delakoa barneratuta daukagu.

 Hezkidetza kontzeptuaz definizio ugari entzun eta irakurri ditut. Oso zaila egiten zait nire definizio propioa asmatzea, nik baino askoz gehiago dakitenek ideia oso baliogarriak, sakonak, zehatzak...adierazi dituztela eta. Hala eta guztiz ere, nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko arrazoiak eman ahal ditut inolako arazorik gabe: 

 -Familian, eskolan, komunikabideetan, kaleetan... gero eta gizon eta emakumeen estereotipo gehiago ikusten dira eta, are kezkagarriagoa, gehienetan gazteekin daude lotuta. Nik uste dut hezkuntzan lan egin ahal dugula genero estereotipo hauek gainditzeko. 

 - Gizartean dauden eredu sexistak erreproduzitzen dira gure ikastetxeetan, eta horren ondorioz, benetako berdintasuna gainditzeko ostopo asko ere badaude ikastetxeetako espazio guztietan. Hau ikusita, irakasleok pertsonen garapen integralaren bila joan behar dugu. 

 -Bortxakeria matxista, “mikrobortxakeria”... oso kaltegarria da gure ikasleengan eta horren aurrean “maskulinitate berrien kontzeptuak” zabaldu behar ditugu. 

 -Benetako eskola inklusiboa lortu nahi badugu irakasteko eta ikasteko metodologiak aldatu behar ditugu, dauden bazterketa egoerak gaindituz. 

 -Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egiten badugu lan, gizarte justago lortuko genuke.

 Heziberri 2020 Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoan xede hau ezartzen da: 
...“ Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza-eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, aukera-berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe”.

Ildo honekin jarraituz, nik argi daukat hezkuntza-eskubidea modu berean bermatzeko pertsona guztiei ezinbestekoa dela gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ez izatea. Hau da, ez dela nahikoa gauzak esatea eta kontzeptuak definitzea, jardun beharra dugu. 

 Hezkidetzaile izateak suposatzen du hausnarketa sendo bat egin behar duzula, zalantzan jartzen dituzula zure eguneroko praktikak, ohiturak, berbak. Horrela bada, konturatzen zara askotan nahi gabe kontzeptu eta sinesmen asko barneratuta dauzkazula eta agian ez dituzula berdin tratatzen neskak eta mutilak. 

 Bide luzea, erronka handia!


Marijose#hausnarketa#Hekidetza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina