Hezkidetza
sexu-genero sistemak inposatzen dizkigun, rolak, estereotipoak,
ezaugarriak... gaindituz heztea da. Ikasleen garapena modu
integralean emango da ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartuz,
bere bizitzaren proiektuen jabe izan dadin eta ikasle bakoitzak bere
identitatea modu askean eraiki dezan. Hezkidetza eskola mixtoa baino
kontzeptu sakonagoa da;azken finean, balore feministetan heztea da;
askatasunean, elkartasunean,aniztasunean,berezitasunean,elkarren
arteko zaintzan....
Hezkidetza
ikasleen konpetentzien garapenerako ezinbestekoa dela deritzot beraz,
hezkuntzaren oinarritzat ulertzen dut. Nahiz eta hezkuntza arloan
hezkidetzaren garrantziaren kontzientzia egon, oraindik ere ez dugu
lortu eskola guztiz hezkidetzailea bihurtzea eta horregatik ere
ugariak dira hezkidetza lantzearen beharraren arrazoiak, dena den
honakoak azpimarratuko nituzke:
- Gure gizartea oraindik ere sexu-genero sistematik eratorritako binomietan antolatuta dagoelako.
- Emakumeak zapalkuntza egoeran egoten jarraitzen dugulako eta inbizilizitatuta jarraitzen dugulako.
- Jarrera sexistak eta homofoboak oso zabalduta dirautelako.
- Genero estereotipoak ikasleen identitatearen garapenerako muga direlako.
- Harreman ereduak heteropatriarkatuaren eskemen arabera egituratuta daudelako.
Heziberri
2020ko proiektutik hezkidetza islatzen duen honako esaldi hau
azpimarratu nahiko nuke, esaldia oinarrizko hezkuntzaren xedeetako
bat da:
“ b)
Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa,
kognitiboa,komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa
nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.”
Oinarrizko
xede hori burutu ahal izateko erronka ugari ditugu aurretik. Esan
beharra dago curriculum ezkutuak honetan duen garrantzia, eskolan
transmititzen diren aspektu ugari curriculumean jasota ez daudenak
baitira eta hezkidetzari lotutako aspektuak curriculum ezkutuaren
baitan daude txertatuta, izan ere, generoarekin lotutako estereotipo
eta rolak eskolako ohituren bidez transmititzen dira.
Hezkidetzaren
lanketa eskoletan egiteko ondorengo gakoak aipatuko nituzke:
- Hezkidetza hezkuntza komunitate guztiaren eginbeharra da.
- Espazioen erabileraren gaineko etengabeko analisia egin behar da.
- Eskolan erabiltzen den iruditegiaren berrikuspena (testu liburuak barne)
- Hezkuntza komunitateko partaideen birziklapena, bestelako harremanak, jarrerak, ohiturak... eraikitzeko.
- Eskolako ikuskizunen analisia
- Hizkuntza sexistaren desagerketa
- …
Eta
bagoaz urrats moreak gutxinaka-gutxinaka ematen, aliantzak egiten,
hezkidetzaren gaia eskoletan geroz eta presenteago egoten....
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina