2015/10/23

HEZKIDETZAZ HAUSNARTZEN


Nere ustez, HEZKIDETZA Pertsona askeak; generotik at, elkarrenganako errespetua eta zentzu kritikoa oinarri dituen hezkuntza batean heztea da.

Hezkidetza zertarako? 

1-     Ikasleen guztizko garapena ziurtatzeko.
2-     Beste sexuarenganako errespetua bermatzeko.
3-     Jendartean berdintasuna bermatzeko; inor ez dagoela beste baten gainetik  
         sentiarazteko.
4-     Mota guztiko ezberdintasunak errespetuz onartzeko.
5-     Zentzu kritikoa modu eraikitzaile batean bermatzeko.

Heziberri 2020k, behin eta berriz, hezkuntza inklusiboaren aipamena egiten du eta baita kontutan hartu beharra dago Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana.

 Badira gure gizartean ondo errotutako sinesmen faltsu ugari:

    - Bi genero bakarrik daudela; arra edo emea.
    -  Binarismoa gainditzea ezinezkoa dela.
    -  Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzen ari garela.
    -  Eskola mistoak hezkidetza bermatzen duela.
    -  Eskolan hezkidetza lantzeak ez duela ezertarako balio gizartea ez bada aldatzen.
    -  Jaiotzetik, pertsona oro, emakume edo gizonezko sena batekin jaio eta identifikatzen             garela eta horrela ez den  kasuetan “trastorno” bat dagoela.

Baikorrak izateko arrazoiak ere somatzen ditut nere inguruan; 

-Eibarko berritzeguneak antolatutako mintegietan parte hartzen dutenen kopuruak,    iazkoarekin alderatuz, hirukoiztu egin dela, 
-Hezkuntza Sailak ere gaia lehenetsi duela.
-Gure foroa osatzen dugunon kopurua.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina