2015/10/23

HEZKIDETZA, JENDARTE ASKEAREN ZUBIA



Hezkidetza, pertsona askeak hezitzea gisa ulertzen dut, hori da gehien gustatzen zaidan kontzeptua. Ikasle bakoitza indibiduo indibidual eta bakana dela ulertzea datza; ditugun ikasleen gizarteratze errealitateak desberdinak direla onartzea; non bakoitzarena errespetatuko den eta horien askatasun indibiduala bermatzeko bideak eskainiko zaizkion. Indibiduo bakoitzaren identitate-eraikuntza prozesu luzea da; hezitzaileok jendartearen eragileak garela ulertu behar dugu.

"Izan ere, eskola inklusiboak ikasle guzti‐guztiei eskaini behar dizkie hezkuntzan aurrera egiteko aukera berberak, bai eta ikasketetan eta beren bizitzan ezinbesteko gerta lekiekeen edonolako laguntza ere (curriculumean, beren bizitzan, laguntza materiala...), nor bere autonomia garatzeko gai izan dadin. HAZIBERRI 2012 PROIEKTUA."

• Hezitzaileak dituen ikasle bakoitzaren beharretan sakonduko du, eta horiek era autonomo batean asetzen lagungarriak izango zaizkion baliabideak eskainiko dizkio.
 • Identitate-eraikuntza horretan indibiduoak ezinbestean bilatuko dituen eredu egokiak eskaintzea da hezitzailearen bete beharra.
 • Indibiduoaren konpetentziak ezagutu eta horiek garatzen lagungarriak izango zaizkion errekurtsoak eman eta horietarako zubi lanak egin.
 • Identitate eraikuntza eta autonomiaz jokatzeko saiakera horretan indibiduoak dituen jarrera desegokiak identifikatu eta baliabide berriak eskaini, jarrera egoki eta berriekin asebete dadin.
• Botere harremanen atzean dauden emozioak lantzea ezinbesteko lana hezitzaileona. Boterea erabiltzen duten ikasleek gehienetan beraien buruekin mesfidati agertu ohi dira-eta. Haurtzaroan baliagarria izan zaien boterearen identitatea barneratzen dute; dituzten intseguritateen eta beldurren estalpea. Akaso, etxekoen edota inguruko besteren rol baten kopian ari da (telebistak, gizarteak etengabean eskaintzen baitu eredu hau); baina errespetuzko eta berdinen arteko jarreren eta harremanen onurak dastatu beharko ditu, den modukoa, bere identitate ezaugarri ororekin, onartua eta maitatua dela sentitu dezan.
• Hezitzaileak, egoera txiki zein handiak pertzibitu beharko ditu, indibiduo bakoitzak askatasunez eta errespetuz hazi dadin.
 • Eskola-komunitateak eskaintzen dituen eredu oro aztertu beharko du; kontzeptuzkoak zein jarrerazkoak.
 • Hezkidetzea etxeko eta eskola-komunitate osoaren ardura da; identitate eraikuntzan eragileak diren eremu orotan lan egin behar da.
• Era kolektiboan zein indibidualean egin beharko da lan.
• Era inplizituan parekidetasuna, genero-identitate anitzak, eta indarkeria lantzen ari garela ulertu behar dugu.
• Begiak zabalik: Maitasunaren kontzeptuan, gatazketan eta horietan ohi dauden botere roletan eta sexualitatean.


 AURRERAPENAK HANDIAK IZAN DIRA, GENERO-KONTZIENTZIAK PIZTU ETA BERRIKASITAKO ETA BERRERAIKITAKO EREDUAK JASOTZEKO PREMIA DAGOELAKO. JENDARTE BERRI BATEN OSAGAIA BAITA HEZKIDETZA, ETA HAUR ETA GAZTEEK ALDAKETA HELDUOK BAINO ARINAGO BARNERATZEN DUTELAKO, norberak berean INDARRAK JARTZEA DA BIDEA!


                   Sinismen faltsuak, ugariak dira

• Jendarte ez-sexista batean gaudela
• Eskola mistoek hezkidetza bermatzen dutela 
• Gure jarrerak parekideak direla uste izatea 
• Hizkuntza ez-sexita dagoela uste izatea • Harreman parekideak berez sortzen direla pentsatzea 
• Maitasunaren kontzeptu erromantikoa egokia dela uste izatea
• Sexua eta generoa berdina direla uste izatea 
• Gizonen desiretatik eta proposamenetatik abiatutako jendartea aldaezina dela uste izana 
• Heziketaren ardura bakarra ezagutzen transimisioa dela pentsatu izana

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina