Zer gertatzen da hezkuntza komunitate kideen artean? Banatzen da espazioa? Edo konpartitzen da?
● Ikasgelan nola kokatzen dira neskak, mutilak?
● Zein dira neskentzat/emakumeentzat “gune debekatuak” ?
● Zer gertatzen da patioetan? Nolako diseinua dute eta ze erabilera sustatzen dituzte? Nork okupatzen ditu eta nola erdiko espazioak? Eta bazterrekoak? Zein dira jolasak?
● Eta pasabideetan? Aldageletan? Jantokian? Komunetan?
● Ikasgelan nola kokatzen dira neskak, mutilak?
● Zein dira neskentzat/emakumeentzat “gune debekatuak” ?
● Zer gertatzen da patioetan? Nolako diseinua dute eta ze erabilera sustatzen dituzte? Nork okupatzen ditu eta nola erdiko espazioak? Eta bazterrekoak? Zein dira jolasak?
● Eta pasabideetan? Aldageletan? Jantokian? Komunetan?
Espazio fisikoak harremanak baldintzatzen ditu eta sexuaren
araberako botere harremanak zein pribilegioak finkatzen ditu, baita adin eta
aniztasun funtzionalaren araberakoak ere.
Beraz,jendarteratzeko
prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusietarikoa espazioren erabilera parekidea sustatzea da, haur bakoitzari bere identitatea era autonomoan eta malguan eraikitzeko aukera emanez. Honetarako, ezinbestekoa da planifikazioa eta esku hartzea. Izan ere,
esku hartze hezkidetzaile kontzienterik definitu ezean, sexismoa etengabe erreproduzitzen baita.
Espazio fisikoen alderdietako bat bertako segutasunaren pertzepzioa da. Hiriko kolektiboaren hitzetan "leku anitz, hainbat sentzazio; sentsazio eta esperientzia horien araberakoa izaten da lekuei ematen diegun erabilera. Espazioari beldura diogulako ez dugu erabiltzen, edo ez dugulako erabiltzen diogu beldur: Zein da leheneago? Bizi ez ditugun espazioak ezezagunak eta arrotzak dira. Gurekin zerikusirik ez duten espazioak ditugun neurrian, ez dugu leku
atseginik izango eguneroko bizitzan behar sozialak garatzeko,
sozializaziorako eta elkarbizitzarako”

Haurrak jendarteratzeko espazioen erabilera dikotomikoaren ondorioz,
- Mutilek espazioa nahi duten bezala okupatzeko eta espazio zentraletan (erdiguneetan) aritzeko ez dute inolako zalantza ezta oztoporik izango. Are gehiago, norbaitek erabili nahi badu, gogoz defendatuko dute.
- Neskek arazoak izango dituzte espazio zentralak bereganatzeko eta hauetan egoteko duten eskubidea aldarrikatu eta defendatzeko.
Eibarko Amaña Herri Ikastetxean, ordea, jolastorduen antolaketa hezkidetzaileari ekin eta eraldaketa izugarria egin dute. Honen berri iazko ikastarokidea den Arantza Leiza Bakaikoaren "ERREPRESENTAZIOA eta DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN" postean aurkitu dezakezue.
Gainera, espazioaren erabilera sexistaren inguruan sentsibilizatzeko eta espazioen garrantziaz jabetzeko, hiria kolektiboaren KALEARTEAK dokumentala guztiz egokia da. Hona hemen Hiria Kolektiboak espazioen garrantziaz hitz egiten duen bideo bat:
Bukatzeko, espazioaren erabilera ez sexista eremu hezitzailean lantzeko erronkak ondorengoak dira:
- Genero estereotipoekin apurtzeko espazioen erabilera ezberdina bultzatzea.
- Aukera berdintasunaren inguruko kontzientziazioa lantzea.
- Neskak beste espazio batzuk erabiltzera animatzea.
- Mutilentzako aukera berriak proposatzea.
- Espazio guztiei garrantzi bera ematea.
- Espazioen erabilerak eta diseinuak eragiten dituen egoera eta jarrera sexistak ekiditea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina