Errepresentazioaren
inguruko
hausnarketa egiteko,
besteak
beste,
espazio
fisikoei eta birtualei erreparatu diet.
Polemika
eta katramila ugari eragin ditu kale-izendegiak
azken boladan, eta hori da seguru asko duen garrantziaren erakusle
argiena. Hutsuneak-hutsune, gabeziarik bada, hori emakumeen
presentziari dagokiona da. Berdintasunaz bolo-bolo mintzten garen
honetan, matxistak dira kale bazterrak. Beraz, emakumeek hirian duten
presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da.
Hernanin,
azken urteetan Kardaberaz deitu izan zaion kaleak berreskuratu du
garai bateko izena: ANDRAKALE
Hezkuntza-eremuetan
erreparatuz, ezinbestekoa da ikastetxe bakoitzak bere patioak
berrantolatzea.
Mundu
birtualean,
genero kontuetan, gauzak berdin errepikatzeko arriskua dago.
Ikerketek argi eta garbi islatzen dute hori. Horrenbestez, oso
garrantzitsuak dira sarean biderkatzen ari diren emakumeen eta
gizonen errepresentazio ez estereotipatuak bistaratzeko saiakerak.
Iazko ikastarokide baten posta:
Marijose
Soto Marcos-ek, bere postean, Lorea Jauregi EHUko irakasleak eginako
tesiaren berri ematen du; izenburua honakoa du: "Haur Hezkuntzakogelen antolaketa espaziala eta erabilera”. Bertan, espazioari
buruzko hausnarketa eta proposamen ugari bildu ditu Loreak. Oso
interesgarria!
Sentsibilizaziorako
interesgarria:
Grisa
eta iluna dela, futbolak protagonismo gehiegi duela, natur gune
gehiago nahi dituztela… Haurrek beraiek eskolako jolastokia aztertu
eta eraldatzeko proposamenak egin dituzte Durangoko Kurutziaga
ikastolan. Jolaserako eta harremanetarako espazio anitzak eta
aberatsak lortzea da helburua: "Ikastolako jolastokia amesten".
Eremu
hezitzaileetan / jendartean landu beharreko erronkak, besteak beste:
-Jolas
eremuen diseinuak eta erabilerak aztertu sexuaren, adinaren eta
aniztasunaren ikuspegitik.
-Ikastetxean
komunen gaiaren inguruan hausnarketa egin.
-Hedabideetatik
irudi eta eduki sexistak edota emakumeen aurkako indarkeria
justifikatzen edo bultzatzen dutenak kendu.
-Ikasleek
kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero
estereotipoak zalantzan jarri.
-Ikus-entzunezko
alfabetizazioa eta literarioa eskaini ikasleei.
-Herriko
kaleen izendegia aztertu, emakumeen presentzia areagotzeko asmoz.
-Emakumeentzako
segurtasun eskasa duten gune ilunak identifikatu herrian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina