Akrostikoa:
IIIIOZTOPOAK
IIIIIIIGAITASUNA
IIIIIIIIIIIIIIHARREMANAK
SUBJEKTUA
IIIIIIIIIIIIIIIIIIIAKTIBOA
IIIIIIIIIDENTITATEA
IIIIIIIIIIIIIIIIIIBERDINTASUNA
IIIIIIIIIIIIERREFERENTEAK
IIIIIIIIIIIIIIMOTIBAZIOA
IIIIIIIIIPROZESUA
IIIIIIIIIIIIIIIIIIIIAHALBIDETZEA
Iazko
ikastarokide baten post-a:
Iazko sarrera bat aukeratzerakoan, Aida eta Itsaso (Gernika BHI)-renakin
geratu naiz. Oso sarrera mamitsua iruditu zait: Partaidetza parekidearen inguruko hausnarketa.
Partaidetzaren
inguruan behatu duzun aspektu interesgarriren bat aipatu:
Aste
honetan zehar landutakoa ikusita eta nire inguruan honen inguruan eztabaidatu
ostean, ondoriozta nezake:
- Generoa eta
partaidetza kontu politikoa direla, oso lotuta daude herritartasunarekin eta
gizonek zein emakumeek herritar izateko eta gauzatzeko eskubidea eta
gaitasunarekin: iritziak eman, nork bere beharrak eta interesak defendatu,
gizartearen eraldaketarako konpromisoa izan…
- Guztien ahotsak entzun
daitezen estrategia egokiak erabili behar direla baita sortu daitezkeen
gatazkak modu etikoan tratatzeko baliabideak izatea ere.
- Aldaketa, gatazka eta
boterea modu aktiboan erabili behar dela, desorekak identifikatuz eta guztien
protagonismoa onartuz.
- Partaidetza ez dela
egoera estatikoa, prozesua baizik. Horrek esan nahi du etengabe zaindu eta
eraiki egin behar dela.
Inguru
hezitzaileetan erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatu:
“Proiektu batean inplikatzeak zer esan nahi duen
sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromisoa
hartzeko eta prozesuaz gozatzeko proposamen didaktiko bat duzu hurrengo orriotan”. Horrela dio "Partaidetza: Gurekin bada, izango da" proiektuak.
Bigarren Hezkuntzako
eta Batxilergoko irakasleei zuzentzen zaien materiala da eta giza
eskubideetarako hezkuntzaren ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna biltzen
dira bertan, ikasleei beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko eta,
gaitasun horien bidez, errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko
eta pertsonarteko harremanak sustatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina