“Ez da lan erraza izan emakumeak historia
artxiboetan aurkitzea, samurra ez den bezala historia liburuetan eta kale
izendegietan andreak topatzea”, dio Oihana Llorente kazetariak eta hari askotatik tira egin behar izan izatea,
emakumeak historia ofizialaren sustraietan kateatuta ez dauden seinale dela
jarraitzen du esaten. Lola Valverde Lamfus, Euskal Herriko Unibertsitateko historia
katedraduna izan dugu emakume hauek herri oroimenetik berreskuratzeko lanetan
bidaide. (…) Ikerketetan aurrera egin bada ere, bidezidorretan aurkitutako
emakumeek ez dute testu liburu eta izendegietara salto egin. Ez bederen,
Valverderen iritziz, beharko luketen moduan. "Ikertu behar da, noski,
berreskuratu... baina bertan aurkitzen dugun jakinduriak gizartera pasa behar
du eta horretan ez da behar bezala lan egiten", dio penatuta.
Eusko Ikaskuntza eta Kukuxumuxuren arteko
elkarlana akuilu, 2011n Euskal Herriko historiako 44 emakume hautatu eta euren
irudiekin elastiko ederra egin zuten, emakumeen ekarpena soinean eraman eta
ikustarazteko. Gehiago izan zitezkeela argi du Valverdek, baina, hiru baldintza
kontuan hartuta egin zuen hautaketa hura: Euskal Herriko herrialde guztietako
emakumeak izatea, garai guztietakoak eta klase sozial guztietakoak.
Feminismoen begiradatik, estereotipoak eraldatzeko egiten diren proposamen
urbanistikoetan ez litzateke bakarrik emakumeen izena daramaten kale edo plaza
kopurua handitu behar, haratago joan eta beste hiri mota batzuk eraiki
daitezkela defendatzen da, pertsona
guztiak barne hartuko lituzkeen beste auzo mota batzuk. Aurkitu dut artikulu oso interesantea honen inguruan REPENSAR LA CIUDAD DESDE LA PERSPECTIVA FEMINISTA izenburuareki.
Ikasgaiaren hausnarketan zentratuz,
Ikasgaiaren hausnarketan zentratuz,
1.- Egia bada ere
gauzak aldatzen doazela patioetan, kaleetan, parketan eta beste hainbat espazio
publikoetan, ezer gutxi aldatu dela oraindik benetan pentsatzen dut, nik ikusten
dudanaren arabera sarri itxura da bakarrik aldatzen dena. Horregatik, gaiari
buruzko funtsezko aspekturen bat azaltzeko irudian collage bat egin dut,
gauzatze hezkidetzaile izan dezaketen bost eredu azalduz.
2.- Iazko ikastarokideen artean, Nereak
idatzitako EMAKUMEA ESPAZIO PUBLIKOAN ETA SAREAN aukeratu dut. Post honetan hitz gutxi erabiliz hausnarketa sakona
egiten duela pentsatzen dut, ideia garrantzitsuak jasotzen dituela. Eta
bereziki gustatu zait egiten duen irudi aukeraketa,
3.- Sentsibilizaziorako interesgarria izan
daitekeen argazki, berri edo bideoren bat aukezteko zalantzak izan ditut. Azkenean, "Donostia 2016 Hiru Kulturala" promozionatzeko egindako bideoaren inguruan sortutako eztabaida azalaratzea pentsatu dut. Irten zen lehen bertsioa erretiratzeko egindakoen eskaera bat Steilas pide retirar un vĆdeo de Donostia 2016 porque 'invisibiliza a las mujeres' eransten dut eta, ondoren, ELKARREKIN BIZITZEKO KULTURA izenpean egin zen behin betiko bertsioa.
Zergatik gertatu zen lehen akats monumentak hori? Hainbeste aditu parte hartzen, mundura zabalik dagoen Euskal Herriko - Donostiako irudiaren promozioa, zehaztapen guztiak lotuta, nola ez zen inor konturatu?
Behin betiko bertsioa, orekatua dago, naturaltasunez ikusten dira irudiak, hain zaila zen hasieratik oinarrizko zutabe potolo hau kontutan hartzea?
Behin betiko bertsioa, orekatua dago, naturaltasunez ikusten dira irudiak, hain zaila zen hasieratik oinarrizko zutabe potolo hau kontutan hartzea?
.
4.- Eremu
hezitzaileetan edo jendartean lantzeko erronken artean, hauei emango nieke
lehentasuna:
- Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus- entzunezko alfabetizazioa eskaini.
- Desberdinkeriak identifikatu, aldaketetarako bideak irekitzeko.
- Ikastetxeetan, espazio desberdinen okupazioa, antolaketa, diseinua eta erabilera aztertu alternatiba hezkidetzaileak bilatzearekin batera.
- Kaleen izendegiak ikastetxean aztertu, udaletxean ikerketaren ondorioak azaldu eta emakumeak bisibilizatzeko plan baten eskaera luzatu.
- Hedabideetan agertzen diren irudi eta eduki sexistak etengabe landu ikastetxeetan, maila guztietan.
- Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus- entzunezko ekoizpenak bistarat
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina