Aste honetan aztertzen ari garen gaiaren
 inguruan, beharrezkoa iruditzen zait
egun gure instituzioen esku dauden hirigintza eta berdintasun politiken arteko
harremana aztertzea. Honek eragin zuzena 
du errepresentazioaren eta espazioen erabilpen eta egokitasun
mailarengan, eta  hemen ere sartzen da
gure ikastetxeetako  espazioen banaketa
eta erabileraren afera. 
Gure hiri eta herrien egituretan
errepresentazioa eta  genero ikuspegiaren
araberako espazioen banaketa diseinatu ahal izateko, beharrezkoa da hirigintzak
bere baitan garatu dezaken esparru soziologikoa lantzea.  Arlo teknikoak  gai izan behar du egitura sozialarengan  duen eragina ikusi eta lekuan lekuko  gizarteak dituen beharrei aurre egiteko.  
Beharrezkoa da egiten edo
eraikitzen den guztiari  genero ikuspegia
txertatzea eta orain arte egituratuta dugunaren 
inguruan hausnarketa bideratu eta dagozkion neurri zuzentzaileak bideratzea,
honen barne errepresentazioarena  garatu  behar den arloa izanik.  
                Adierazgarriak dira dagoeneko
herri askotan aurrera eraman diren ekimenak, ikus:
Ikusten ez dena, ez da existitzen
eta ikusgai egitearen erronkari aurre egiteko gai izan behar gara gizartearen
arlo guztietan genero ikuspegia izatearen garrantzia bideratzeko. Beraz, hau
horrela, eskolaren zeregina funtsezkoa da, orain artekoa errotik aldatzeko duen
ahalmena dela eta. 
Aurreko urteko ekarpenen artean Andurena aukeratu dut,
bertan urbanismoaren garrantzia eta izan dezaken gaitasun  eraldatzailea aipatzen bait ditu. 
Eremu hezitzailearen erronkak:
-       -    Erantzunkidetasuna landu beharra dago denboraren
erabilerari buruz hausnartu eta eraldaketa ahalbideratzeko.
-      -     Eskolako espazioen genero araberako azterketa,
patioa, gune amankomunak,  ikasgeletan
guneen banaketa….eta hartu beharreko neurrien aplikazioa planean txertatu.
-       -    Gure ikasleek kontsumitzen duten ikus entzunezko
eskaintzaren analisia ikasgeletan.
-        -   Ikasleekin gure herri eta hirien antolamendua
lantzen denean, errepresentazioaren gaia landu eta emakumeen presentzia nola bermatu ikasleekin aztertu.



 
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina