2017/01/18

Partaidetza: jakin, nahi eta ahal izan


Egia da bai, emakumeen partaidetza handitzen ari dela azken urteotan, baina horrek ez du bermatzen genero ikuspegia barne dagoenik, ezta berdintasuna ematen denik. Hala ere, ezin dugu ahaztu garatu daiteken ahalmena dela. Beraz, inplika gaitezen, errealitate berri bat sortzeko eta duguna aldatzeko lehen urratsak eman ditzagun !


Akrostikoa


Azken finena, partaidetza inguruarekiko inplikazio modu bat da, amesten dugun errealitate berria sortu, edota lortzeko bidean aldaketan egitea. Hitz baten eragitea, eraldatzea. Beraz, prozesu aktibo bat da, ez da momentuko ekintza soila. 
Gaur egun, tamalez, partaidetza ez da erreala; hau da, ez da parekidea. Oztopo ugari gainditu behar dituzte oraindik emakumeak, esaterako, asko dira generoak eta sexuak eragina duten kontuan hartzeko aspektuak: rolen banaketa, espazioen antolaketa, aniztasunaren kudeaketa, komunikazio estiloak …
Oztopoak oztopo, ez dezagun ahaztu, parte hartzeko printzipioak planteatzen duen lez, haur eta nerabe guztiek beren ingurunean zeregin aktibo eta nagusia betetzeko eskubidea dutela, eta, beren gaitasunak garatzen doazen heinean, beren iritzia osatzeko eta askatasunez adierazteko prestatu behar dute. Horrela, bakoitzak bere aletxoa usteko aukera izanez, guztiok elikatuz, guztiok irabaziz


Iazko ikastarokideen ekarpenei erreferentzia eginez, hau izan da nik hautatu dudana: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/emakumeen-partaidetza-partaidetza.html    Post hori aukeratu dut, izan ere, euskarri interesagarri ugari partekatzen ditu. Hala nola, proposamen didaktikoak, parte hartzea sustatzeko proiektu, ekimenak  … edota haurrekin entzumen aktiboa lantzeko ariketak. 


Nire inguru hurbilari erreparatuz, arlo pribatuan, gizonezkoen partaidetza geroz eta handigoa dela aipatzekoa da, baina oraindik, parekide izatera iristeko bide luzea dago aurretik uste dut. Ikusi besterik ez dago nor arduratzen den haurrak eskolara eramateaz. Edota aurrekoan medikuko itxarongelan nengoelarik, haurrekin zeuden emakumezkoak gailentzen ziren.
Emakumeen presentziak eremu publikoan handitu bada ere, goian aipaturiko gizon eremu pribatuko inplikazio ezak, eragin handia dauka emakumeen parte hartze sozial eta politikoan. Nire inguruan kirolak horren isla argia dira. Nire herrian, gizonezkoen 9 futbol talde daude eta emakumezkoenak 3.  Azken finean, baliabideak urri badituzte mutilen ekipoak osatuko dituzte lehenengo, eta ahal bada, neskenak.


 Inguru hezitzaileari begira, ondorengo euskarriak erabilgarritzat jotzen ditut:





Ondorioz, aipaturiko guztia kontuan izanik, partaidetzan argi izan behar dugu genero-sozializazioa kontuan hartzen ez badugu eta horren arabera esku hartzeak diseinatu, behin eta berriro islatuko direla gizartean inposatzen diren genero-rolak, jarrerak etab. Horrela gizarte joera erreproduzituz eta norbanako zein taldeko garapena mugatuz. Guztiok irabazi partaidetza hezkidetzailearekin! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina