2017/01/16

Errepresentazioa eta denbora

       Etengabeak izan dira emakumeak historian zehar eginiko ekarpenak ikusezin bihurtzeko eta esku hartze eremuak mugatzeko ibili izan diren bideak. Argi dago, Zaida Fernandezek dioen lez “urbanismoa historiaren materialtasuna da. Aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen.”  Beraz, zalantza gabe, emakumeek hirian duten presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da. Horrela, emakumeek espazio publikoan dagokien tokia sortzen eta euren buruak aintzat hartzeko erreferentziak topatzen lagunduz. 

Horrela, espazioak bizitzen hasiko gara. Izan ere, bizi ez ditugun espazioak ezezagunak eta arrotzak egiten zaizkigu. Beste era batera esanda, gurekin zerikusirik ez duten espazioak ditugun neurrian, ez dugu leku atseginik izango egunerokotasuneko jardunak bertan burutzeko.

Espazio fisikoekin jarraikiz, gizartearen eredu argi bat den espazio ezagun bat aipatzea ezinbestekoa da: eskolako patioak. Patioak jendarteratzeko espazio publikoak dira, gizarte patriarkalaren desberdinkeriak bistaratu eta erreproduzitzen dituena. Berain konfigurazio tradizionalak haien erabileran hierarkia zehatzak ezartzen ditu. Eskola eremuan jarraikiz, pixa egiteko dikotomia ( neskak eserita / mutilak zutik) gainditzeko garaia bada.


Azkenik, espazio birtualeko errepresentazioa. Izan ere, gaur egungo bizitza hiperkonektatu honetan oso garrantzitsua da internetek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea eta sexismoa salatu eta erreproduzitzen ez dutenekin konektatzea, edota eredu berriak eta ez estereotipatuak bistaratzen dituztenekin ere.



 


Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen berriei erreparatuz, ondoregoak hautatu ditut:


Lehena hautatu dut izan ere, gazteen artean famatu eta erreferente bilakatu den Goazen telesailaren inguruan hausnarketa polita egiten du Amelia Barquinek.


Filmetako estereotipoak kontuan izanik, haurrei eginiko elkarrizketak plasmatzen dira bertan.


Iazko ikastarokideek egindako ekarpenak aintzat izanik, ondorengoa aukeratu dut:  http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/errepresentazioa-irudikatzen.html   Bertan, berdintasunaren jolasaren inguruko informazioa txertatzen du. Espazioaren diseinu eta erabilerak bai kanpo zein barne espazioan duen eragina azalduz eta alternatibak eskainiz.  

 Erronkak 
Ondorioz, erronka nagusietariko ba ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da, horrela bakoitza protagonista sentituz hazi eta hezteko aukerak sustatuz.
  • ·         Patioak berrantolatzea. Hausnartzea gaur egungo patioen egiturez. Izan ere, espazio fisikoak harremanak baldintzatzen ditu eta sexuaren araberako botere harremanak zein pribilegioak finkatzen ditu.
  • ·         Ikastetxeko espazio fisikoaz hausnartzea: aldagelak, komunak, ikasgela bera
  • ·         Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak  eta literarioak eskaintzea zein bistaratzea.
  • ·         Eskola komunitatean kontsumitzen diren entretenimendu bisual anitzen sexu-genero estereotipoak zalantzan jartzea eta horiek deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
  • ·         Kontsumoaren inguruko, kontzientzia, hausnarketa eta aldaketarako bideak eraikitzea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina