2017/01/19

Partaidetza parekidea

Labur esan behar badut irakurgai honetan ateratako ondorio nagusia honakoa litzateke:
Emakumeon ahotsa atera eta entzun dadin estrategia egokiak erabili behar dira, ahaztu gabe generoa eta partaidetza kontu politikoa direla eta oso lotuta daudela herritartasunarekin. Horrrenbestez, gatazken kudeaketak ere garrantzia handia hartuko du partaidetza lantzen ari garenean. 


Iazko ikastarokideen egindako sarreren artean asko gustatu zait #BegoMorea-k eginikoa. Besteak beste, eremu hezitzailean erabilgarriak izan daitezkeen material interesgarri pila bat aipatzen dituelako. Hementxe duzue bere sarrera.

Nire inguru hurbilean, bigarren hezkuntzako ikasleek dituzten parte hartzeko ereduak aipatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Are gehiago, irakasleok parte hartzeko eredu horietan egiten dugun esku hartzeaz ausnartu behar dugula iruditzen zait niri. Askotan aipatu da mutilek irakasleon arreta handiagoa jasotzen dutela (nerabezaroan behintzat oso nabarmena da desberdintasuna). Irakasleok gehienetan mutilen portaera kaskarragoa izaten dela aitzakiatzat hartzen dugu aipatutakoa justifikatzeko. Baina ez ote dago tresnarik arreta ezberdintasun hori parekatzeko? Irakaskuntza eraldatu beharra dago partaidetza eredu berriak eratu nahi baditugu. Irakaskuntza tradizionaletik at, ikaskuntza kooperatiboko egiturak erabiltzen baditugu (adibidez) arreta maila berdintsuagoa lortzea posible liteke.



Inguru hezitzailean erabilgarri izan daitekeen honako baliabide hau oso interesgarria iruditu zait. Gainera, ikasleei irakasleak eskeintzen dien arretari dagokionean suertatu daitezkeen ezberdintasun horiek lantzeko ere erabilgarria izan daiteke materiala. Blokeko irakurgaian ere berau aipatzen dela konturatu naiz. Dena dela, hain iruditzen zait erabilgarria, berriz ere aipatzea erabaki dudala.

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei zuzentzen zaien material honetan, giza eskubideetarako hezkuntzaren ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna biltzen dira, ikasleei beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko eta, gaitasun horien bidez, errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko eta pertsonarteko harremanak sustatzeko, betiere, bizikidetasun positibo bat garatzeko konpromisoa hartuta.

Materiala ez dago bereziki hezkidetzarekin lotuta, baina egokia iruditu zait parte hartzea zentzu zabalean lantzeko.

Eta bukatzeko, emakumeen partaidetza sozio-politikoaren inguruko bideo bat uzten dut, interesgarri egingo zaizuelakoan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina