Generoak desagertzea dugula helburu, bereizketarik egiteko beharrik ez duen sistema baterantz abiatuz....KOMUNAK pixkanaka aldatzea oso klabe interesgarria izan daiteke.
Den-denak kabitzen dira, arazorik gabe. Dramarik gabe. Genitalak begiratu gabe. Mugikortasunari so egin gabe.
Umeek, naturaltasunez ikasten dutena ez dute traumatikotzat hartzen. Guk eragin behar dugu naturaltasun eta normaltasun hori.
ERRONKAK:
-Ume txikiek eserita egin dezatela pixa, txikitatik. Denek, sexu-genero bereizkeriarik gabe.
-Futbolaren eragina baretuz joan beharra dago, beste aukerak sustatuz, beste talde kirolak zein jolasak sartuz.
-Patioen erabilpena aldatu, berriz diseinatu, ume guztiak inplikatuz.
-Ikuspegi kritikoa garatu umeengan, estereotipoei buruz, euren buruak hortik kanpo eroso kokarazi arte.
-Politikoki zuzena bihurtu behar dugu estereotipoetatik at bizitzea, normalizatu beharra dago.
-Ikusentzuneko materiala ikuspegi kritikoarekin aztertzen jakin behar dute irakasleek eta ikasleek, irensten dugun zaborrak eragiten digun kalteak zeintzuk diren argi izan arte.
http://elkartoki.com/es/portada/
Iazko post-a, Haizea Egigurenena, ekimenak duen garrantziagatik. Aurreko linkean agertzen denarekin bat datorrelako
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/errepresentazioa-eta-denboraren_56.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina