2020/12/08

EMAKUMEEN EKARPENAK BALORATU DITZAGUN

 

Emakumeen ekarpenak baloratu ditzagun



Arlo guztietako gizonak ezagutzen ditugu (politikariak, enpresariak, asmatzaileak, borrokalariak, zientzialariak, kirolariak, artistak, etab.), baina, emakumeak? Historian zehar emakume askok ezkutuan lan egin dute, beste askok egindako ekarpen guztiak ezkutatu dituzte eta munduan zehar egindako ekarpenak gizonak bereganatu dituzte.



Horregatik gaur egun ere, historian zehar bizi izan diren emakume gehienak ezezagunak egiten zaizkigu



Historian zehar emakume askok izan dira ekarpen oso garrantzitsuak egin dituztenak.

Hezkuntzan badaude emakume anitz, egindako ekarpenak oso baliotsuak izan direnak. Hauen artean hurrengoak aipatu nahi ditut



MARIA MONTESSORI

Maria Montessori italiar zientzialari, mediku, filosofo, antropologo, biologo, feminista, psikologo, humanista, hezitzaile, pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen. Medikuntzan graduatu zen lehen italiar emakumea ere bera izan zen.

Gaur egun Montessorik XX. mendeko metodo pedagogikoen berritzean izan zuen eragina ulertzea zaila izan liteke, bere ideiak agerikoak baitirudite. Baina, bere garaian sektore kontserbadoreenetan eztabaida sorrarazi zuten berrikuntza erradikalak izan ziren.

Jolasa haur batek bere bizitzako lehenengo urteak aurrera eramateko erabiltzen duen ekintza nagusia dela defendatzen zuen. Honi esker, umeak bere inguruko guztia modu aske eta naturalean behatu eta ikertzen du, eta aurretik dituen ezagutza eta esperientziak beste berri batzuekin erlazionatzen ditu, bere hazkuntzarako nahitaezkoak diren ikasketa prozesu indibidualak burutuz, garapena ematen den ingurunea edozein dela ere.


MARIA CURIE

 
     

Maria Salomea Skłodowska-Curie (1867-1934), zientzialari ezaguna izan zen. Erradiologia arloan aitzindaria izan zen, eta lehena izan zen bi arlo desberdinetan Nobel saria lortu zuena (Fisikan eta Kimikan). Gainera, Parisko Unibertsitatean lehenengo emakume katedraduna izan zen. 

Ezkutuan ikasi zuen Varsoviako  “unibertsitate flotante”-an eta bere formazio zientifikoa hasi zuen hiri horretan. 1891. urtean (24 urterekin) bere ahizpa Bronislawa Duska jarraitu zuen Parisera, bertan bere ikasketak amaitu eta lan zientifiko bikainak burutu zituen. 1903ko Fisikako Nobel saria bere senarra Pierre Curierekin eta Henri Becquerelekin partekatu zuen. 1906an Pierre, senarra, istripu batean hil zen. Handik urte gutxitara, 1911n, Marie Curiek Kimikako Nobel saria irabazi zuen.

Bere aurkikuntzek biltzen dute erradioaktibitateari buruzko lehen ikasketak (berak asmatutako terminoa) , isotopo erradioaktiboak isolatzeko teknikak eta bi elementuren aurkikuntza —polonioa eta radioa—. Bera burua zelarik, isotopo erradioaktiboekin egindako neoplasien tratamenduei buruzko lehen ikerketak burutu ziren. Parisen eta Varsovian Curie institutua sortu zuen, gaur egun medikuntza ikerketen zentro garrantzitsuenen artean mantentzen dena. Lehen Mundu Gerran, erabilpen militarrerako lehen zentro erradiologiko mugikorrak sortu zituen.



Bada garaia mundua aldatzeko, estereotipoak apurtzeko, berdintasunean bizitzeko, errespetoan elkarbizitzeko, indarkeria salatu eta epaitzeko.


 


Bukatzeko aurreko edizioetan egindako post-en artean Begok egindakoa aukeratu dut berak egindako hausnarketa eta aipatutako emakumeak interesgarria iruditu baizaizkit.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/12/emakume-handi-baten-atzean-ez-dago.html

 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina