Berandu nabil eta zuen ekarpen asko irakurtzeko aukera izan dut. Horri guztiari gehitzeko, Donostiako Udalak argitaratutako “Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz” (2014) lanean Donostiako danborradari buruz egiten diren hainbat gogoeta partekatu nahi ditut zuekin, horietako asko emakumearen partaidetzak gatazka sortu duen edozein festara eraman daitezkeelako. Orokortu eta sinplifikatu egin ditut blog-aren formatua errespetatzearren:
1. Festa oso gauza serioa da: bertan gizarte harremanak, kultur agerbideak eta arazo estrukturalak islatzen dira. Aldi berean, gizarte-harremanak birsortzen ditu. Baina era berean eraldaketa ere bideratzen ahal du.
2. 2. Aldaketak gizartean, aldaketak festan: festa eta eguneroko bizimodua hertsiki lotuak daude.
3. Festek “berez” eboluzionatzen al dute? Ez dago “berezko” aldaketarik. Aldaketa oro pertsonen eraginaren eta erabakien emaitza dira.
4. Emakumeen partaidetzarako sortutako figurak, irtenbide izatetik oztopo izatera? Emakumeentzako egitura bereiziak sortzen direnean, sexuaren araberako segregazioa dakar.
5. 5. Neskak: konkista isila: nesken lerrokatze progresiboak apenas izan du oihartzunik komunikabideetan.
6. 6. Festa mistoa = berdintasunezkoa? Festa mistoa izateak ez du esan nahi berdintasunezko baldintzak ematen direnik.
7. 7. Festa parte-hartzailea = berdintasunezkoa? Festa batzuk, oso partaidetza handikoak izanda ere, oso hierarkikoak dira.
8. 8. Hainbat festa, pribatuak eta era berean publikoak: hainbat festen antolaketa erakunde pribatuen esku geratzen bada ere: espazio publikoan ospatzen dira, eta udal egiturak eta zerbitzuak ere baliatzen dituzte.
9. 9. Festa, legetik at? 2005eko Berdintasun Legearen 24. artikuluan debekatu egiten da baztertzen duten elkarte eta erakundeei inolako laguntzarik ematea, eta 25. artikuluan debekatu egiten da ekitaldi baztertzaileak espazio publikoan egitea, baita izaera pribatukoak ere. Horrela ere, hainbat festetan ez da betetzen.
1 10. Historia ala mitoa? Badirudi historia festaren formatua legitimatzeko argudio bat dela. Hala ere, historia festaren oinarria benetan balitz ere, ezin liteke bazterkeria gauzatzeko aitzakiarik izan, zilegitasun-argudio bat delakoan, eta ez luke justifikatuko emakumeei pertsonaia maskulinoak antzezteko debekurik.
Badugu zer pentsatua!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina