Aste honetan emakume ezkutatuen behaketa egin dut. Orain emakume protagonistak nahi ditut eta erreferentziazko emakumea, Itziar Ituño aukeratu dut, herrikide eta laguna. Gurekin hasi zen ikasle AEKn eta mintza taldetan urteren baten antzerki tailerrak ematen aritu zen ere bai. Bere ekarpena da bere bizimodua, defendatzen dituen ideiak eta nahiak betetzen direnaren eredua, gure herriko beste hainbat emakume bezala baina anonimoak.
La Casa de Papel filmean Raquel Murillo inspektoreak arrakasta handia izan zuen arren, bere apaltasunari eusten dio eta ez da famaren trenera igotzen. Ez zaio gustatzen otorduetara edo sari-banaketetara joan behar izatea. Basaurin bizi den "tia normala" da, gurasoekin kafea hartu, bertako rock taldearekin entsaiatu eta euskarazko telesail bat egitea amesten du.
Hainbatetan galdetu diote berarentzat fenimismoa zer den eta gizonek duten rola borroka honetan, eta horrela erantzun du:
"Niretzat eskubide berdintasunaren alde borrokatzea da. Ez zait iruditzen
denok berdinak izan behar dugunik, bakoitza bere indibidualtasunean mundu bat
da eta hori zoragarria da. Baina gizarte honek rolak inposatzen dizkigu, eta
horrekin apurtxo bat hautsi behar da"
"Uste dut gure borroka dela, emakumeok gidatu behar duguna, baina gizonak
aktibatzea falta da. Sistema patriarkal horrek asko izorratzen ditu emakumeak
eta gizonak. Uste dut aldaketak guztiona izan behar duela, gu ari gara
bultzatzen, lankide batzuekin, baina gizonak zer gertatzen den konturatzea
falta da, sistema horri buelta eman behar zaiola esatea"
Itziar Ituñok "egoera deseroso bat" lanean
bizi izan duela aitortu du. "Gaztea izanik, egoera deserosoak bizi
izan ditut".
Zineman ezkutatuko emakume asko egon dira. Gaur egun egoera ez da asko aldatu baina bitartekoak jartzen ari dira hau ez gertatzeko, adibidea, Women Cinemarkers aldizkaria, non Larraitz Zuazori "Nosotras, mujeres de euskalduna" dokumentala dela eta elkarrizketa egiten diote.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina