#BegoMorea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#BegoMorea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/03/14

Tratu onen bila

Olatz Berasategi
Tratu onak. Zer dira ba tratu onak?. Olatz Berastegi sexologoak  EITB saioan esaten dauan modura, "ondo sentiarazten nauen haiek, lehenengo neure buruaz et a besteekaz ere" dirala esango dogu laburbilduz.
Noiz emoten dira tratu onak ala txarrak? Harremanetan. Pertsonen  arteko  harreman-dimentsioa  bezain  garrantzitsua  da  pertsona  barrukoarena.
Harremanetaz berba egiten bagoaz, gure ikasetxeetan badogu harremanetarako aukera saihestu ezina.
Amaia Portugal

      Hezkuntzarako edozein arloan Neurozientziak dinona jakiteko beharra izaten dogu eta kasu honetan be zer dinon ezagutzeko aukera izan dogu gai honen zehar.  Zuzenean aipatuko dot gure irakurgaian agertzen dan ataltxo hau: " Amaia  Portugalek  Zientzia  Kaieran  idatzitako  artikuluan  garbi azaltzen  du  azken  ikerketen  arabera  ez  dagoela  sexuak
baldintzatutako patroi bat eta bakarra gizonen eta emakumeen arteko garunean.  Ondorio  gisa  honako  hau:  “giza  garuna  ezaugarrien “mosaiko”  bat  dela  diote  ikertzaileek  artikuluan:  “Ezaugarri  batzuk arruntagoak  dira  emakumeen  artean  gizonen  artean  baino,  beste  batzuk  arruntagoak gizonen  artean  emakumeen  artean baino,  eta  beste  batzuk ohikoak  dira emakume  zein  gizonen  artean.  Baina giza  garunak  ezin  dira  bi  kategoriatan sailkatu. Ez dago garun maskulino edo femeninorik”. Ah!!! zelako lasaitasuna.

Badakigu zeozer gehiago gure eguneroko lanean,  inguruko pertsonen arteko harremanak, harreman positiboak hain zuzen, era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatzearen alde, eskola komunitate osoarentzat baliagarria dana. Hezkuntza-sistema  hezkidetzaileak  faktore sozio-kulturalen aldaketarako bidea izan behar dau.
Gai honen zehar, tratu onak ongizatearen oinarria dirala ikusi dogu baita maitasunean tratu onak diranak bereizten
Azkenik erantzunkidetasuna edo elkar  ardura be landu dogu ongizatearen barne.   

Baliabide edo proposamen adierazgarriren bat aipatzearren

"Presentzia-ausentzia hirukoitza" Marina Sagastizabal



M.Luz Esteban
ESTEBAN, Mari Luz. Crítica del pensamientos amoroso. Bartzelona: Bellaterra, 2011: 
Soledad Murillo;  http://www.soledadmurillo.es/ 








Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Oso jarduera emankorrak izadira foroan landu diranak, Tratu oneko harremanak (Olatz Berasategiaren eta “Damazkizun kantzontzilioak nork erosi dizkizu? (Edu Portillaren)  irratsaioak. Joko handia emon dabe betikolez eta ikastarokideen aportazio piloa eta aberatsak jaso dira.
Edu Portilla


Ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
ikasleek  harremanak  era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatzen  laguntzea, zertarako?
indarkerian  eta  dominazio-mendetasun  parametroetan  oinarrituriko  pertsona
barruko  zein  pertsonen  arteko  harremanak  bultzatzen  dituzten  ereduen  analisi
kritikoa egin ahal izteko eta kontra-ereduak, eredu positiboak, bilatu ahal izateko.
Baita  Elkarbizitza  eta  pertsona  barruko  zein  pertsonen  arteko  harreman  positiboen

eraikuntzan laguntzeko ere. 

2016/02/28

Bakea, besteen artean, bizikidetzarako atea

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
-          Tok-tok-tok
-          Nor da?
-          Bakea naiz
-          Sartu, sartu!!! zure zain geunden eta!!!
-          Ez nator bakarrik, … elkarbizitzaren eskutik nator…
-          Hobe orduan!!! Danan beharrez gabilz eta!
-          Emakumeak bakarrik zagoze?
-          Keba!, pertsonez osoturiko mundu oso bat dozue zuen egarriaz!!!. Baina bai, … orain dinozula, … emakumeok egarri bereziaz.

Izan daiteke eskolarako, ikastetxerako, narrazio baten hasiera. Hizkien koloreak be bere garrantzia dualarik, igarri dozue zein berde mota dan? Itxaropenarena, bai!


Asteongo gaiari esker (orain bai) guzti honetaz hausnatzeko beta izan dogu, bideo interesgarriak eta ikastarokideen arteko gogoeta, material eta informazio ugaria erabili izan dogu.
Bakea eta elkarbizitza lantzen edo jorratzen dogunean gure jardunean, oso gitxitan izaten da genero ikuspegitik abiatuta baina zein garrantzitsua dan hau ere kontutan izatea. Izatez, ikerlariek dinoenaren arabera, suertatzen diran gatazka gehienetan botere eta menpekotasunaren arteko lehia emoten da eta emakume-gizon-en artean gertatzen diran gehien-gehienetan genero hierarkia ere, patriarkatuari eta genero sistemari esker.Esker?, ez eskerrik asko!. Kaso baten, tamalez.

Baina bakea, bake-hezkuntza izan daiteke, besteak beste, bizikidetzarako atea, ez al dozue uste? eta justiziaren etikak lagundu ahal badau, zaintzaren etikak are gehiago.  

Zer da bakea kentzen deuskuena? gatazka, akordio eza, ezinezko komunikazioa, ...

Gatazka-egituran hiru aspektu kontuan hartu behar dira: pertsonak, prozesua eta arazoa.

Aste honetako irakurgaian agertzen dan moduan: “Eredu femenino tradizionala gutxiesteak ekarri du, bestalde, gatazken aurrean zaintzaren etikari ez begiratzea eta jendartearen garapenerako duen garrantzia kontuan ez izatea.Labur esanda, hauek dira justiziaren etikaren hiru ezaugarri nagusiak: printzipio eta balore unibertsalak, eskubideak eta erantzukizuna. Bereziki garrantzitsua gatazken ondorioei heltzeko. Eta Zaintzaren Etikaren ezaugarriak, berriz, testu ingurua, beharrak eta elkar ardura, gatazken zergatiei heltzeko ezinbestekoa”.

Asteko honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat ...

Hainbat ikastetxeetan bakearen eguna dala eta abestiak sortrzen dira, ekintza borobilago izango litzateke gure betaurreko more maiteak jarririk. Hona hamen euretariko adibide bat.




Bestalde, La Caixak aspalditik banandu eban, eta gaur  egun ere mailegu moduan izten dauan, materiala hau aproposa deritzot gelarako: 


Maite Garaigordobilen “Jolas kooperatiboak” be adinka antolaturik oso interesgarriak dira ikasleen komunikazioa, talde kohesioa e.a. garatzeko  

Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Lortzen badogu ikastaro-kideen arteko elkartrukaketa egitea, jarduera honek hainbat pista emongo deuskuez antzeko egoeretan interbentzioa egiteko. Izatezm, adierazitako hiru alderdiak ezin bestekoak izango dira kokapenerako:
Gatazkaren deskribapena, Emandako trataera, Hezkidetzaren gakoak

Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?



 Elkarbizitza eta bakea lantzen dogunean ezinbestekoa egiten da betaurreko moerak jartzea eta ondo enfokatzea.

Dominazio-sumisio egoerak agerian iztea eta eurek ekiditzeko estrategiak garatzea.

Pretsonen arteko gatazketan hiru aspektu kontuan hartu behar dira: pertsonak, prozesua eta arazoa. Pertsonak dinogunean; pertsonen interesak, beharrak, balioak, itxaropenak gertatutakoaren pertzepzioak ezagutu behar dira, euren arteko komunikazioa bultzatu edota bitartekaritza

Sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa berreskuratzea eta hainbat kontzeptu birdefinitzea.

Gatazken irtenbide-eredu positiboak erakustea

Gatazka baten aurrean alderdi pertsonalak kontuan izaten erakustea, baita gizarte heteropatriarkalaren egiturek ere horretan izan daiteken eragina.
Komunikazioaren partaidetza sustatzea.






2016/02/21

Heziketa afektibo-sexuala, ba da gure inguruan?

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Heziketa afektibo sexuala internet-en jarririk honako hau topa dot

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

Heziketa afektibo-sexuala, Zer da heziketa afektibo sexuala? « Garapen sozioafektiboa familiekin parte hartuz.

https://sozioafektibo.wordpress.com/2008/04/14/zer-da-heziketa-afektibo-sexuala/  orrialdean dinoen arabera:

Posted by asel19 en abril 14, 2008
“Nik gai hau aukeratu dot, uste dodalako oso garrantsitsua delako. Eta baita ere, haurrengan heziketa afektibo hau eman behar delako” dino asele-ek

 

Heziketa afektibo sexuala, estrategia multzo bat da, honela pertsonak gizartean kokatu
ahal izateko eta bakoitzak bere rolak bete ahal izateko. Nozki, norberak, emakumezko edo gizonezko izateko duen modu pertsonalaren arabera.
Heziketa afektibo sexualaren helburuak;
            Pertsoneei, gorputza sexuatutik abiatuta, beraien identitate sexual propioa ezagutzen eta ulertzen laguntzea da. Hau da, pertsona bakoitzak emakumea zein gizona izateko bere era propioa bilatzea, prototipoetatik aldeginez.
            Pertsoneei beraien desira erotikoa ulertzen, aurkitzen eta erregulatzen laguntzea da. Hau da, modu naturalea, beldurrik eta mehatxurik gabe, hau da, norberak nahi daualako. Besteeak ere errespetatuz.
            Pertsoneei sentimenduak adierazten lagundu. Maitatuak izateko eta maitatzeko aukerak zabaltzea eta ulertaraztea.
            Oinarrizko premiak asebetetzeko beharko dituzten abilidadeak lortzen laguntzea da. Hau da, ezagupenak handitzea, norberen gaitasunen arabera eta bizitzaren etapa desberdinen arabera.

Zer da sexualitatea?

Posted by asel19 en abril 14, 2008
“Nik gai hau aukeratu dot, uste dodalako, garrantsitsua dela jakitea zer den sexualitatea. Eta sexuari buruz hitzegiteko, sexualitatearen esanahaia jakin behar dogu” dino.
Zer da sexualitatea?
Emakumezko nahiz gizonezko izateko modu guztiarekin zerikusia daukan guztia da. Emakumezko zein gizonezko izateko modu asko dagoz, hau da, ez dago emakume edo gizon prototipo bat. Hau dela eta, sexualitatea identitatearekin zerikusia eta lotura handia dauka.
Identitatea, gorputz sexuatuan oinarritzen da. Orduan zera esan dezakegu; sexualitatea, gorputzaren deskubritzea, ezagututea eta zaintzea da, zein besteen gorputza ezagutzea ere.
Sexualitatearen funtzesko premia, desira erotikoa da. Honek helburu batzuk daukaz; alde batetik plazerra lortzea eta bestetik gorputzen arteko kontaktua bilatzea eta indartzea.
Guztiz pertsonala eta modu askotan egin daiteke desira erotikoa, hau da, pertsonak desberdinak gara.
 Garapen sexual egoki bat barneratu ulertu eta trasmititu ahal izateko txiki-txikitatik eman behar deutsagu gure seme-alabari. Horretarako oso garrantsitsua da ulertzea zer den sexualitatea.

     Uste dot nahiko ondo laburtzen dauala aste honetako gaia eta oso aproposa topaten dot iritzia guraso batengandik etorrita.
Gurasaoak dira gure ikasleen “leheneskuko” hezitzaileak, eurek oso inplikatuak dira eta egon behar dira.
Ikastetxeetan aldiz, aste honetako irakurgaiak dionez:  “Heziketa afektibo-sexuala ez dago curriculum esplizituaren barnean, natur zientzietan eta biologian ugalketa aparatuen deskripzioaz eta fisiologiaz arduratzeko agindua dute, ez besterik” eta egon beharko leuke. Izatez, Mireia Cifuentes-ek dinonez ikusitako bideo baten, guk ez dogula nahi ere heziketa afektibo sexuala egiten ari gara ezer ez dinogunean ere.

Asteko honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat.



Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Oso jarduera interesgarriak iruditu jataz asteongoak hain zuzen ere.  Inguruko lagunen ikerketarako gakoak oso aproposak topa dodaz, baina batzuk ausardiari dei egin behar izan deutsoe erantzuteko, kostatzen jaku gure gauzetaz hitzegiten agian?
Lehenengoko jarduerarako bideoak be oso atseginak eta “ilustratiboak” izan dira nire ustez. Aste emankorra benetan, gai polita.
Baina benetan pentsaten dot oso gitxi emoten dal agure eskoletan holakorik, irakalegoaren trebakuntza falta dala, batzuen interesa eza dala (“eskolak egin behar al dau dana ala?” dinoie batzuk), gure sistema patriarkalaren pisua, kulturaren eragina, tabuz beteta egoteak, … pentsa eragin egiten dost: Heziketa afektibo-sexuala, ba da gure inguruan?. Esaten danez, izena badau, bada, izena dau, beraz bada eta halan da: egiten eta esaten (edo ez) dogun guztietan agerian dago. Hobe izango da beraz konszienteak izatea eta ahalik eta hoeren egitea, gure ikaslegoaren garapen integralaren alde behain eta barriro.  

Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
Erronken atalean, nahiko eta lar dira gure ikstaroko gidariek aurkeztutakoak, hal nola:
Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik, aurreko atalean azaldutako puntuak kontuan harturik.
● Edozein lan esparrutan curriculum ezkutuaren bitartez heziketa-eragile guztiak heziketa afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea eta hausnarketa pertsonal eta kolektiboa egitea
● Afektibitatea eta sexualitatearen heziketaren garrantzia onartuz (pertsonen garapen integralerako) eskola-komunitate osoaren konpromisoa hartzea plan integral bat diseinatu eta aurrera eramateko, orain arteko heziketa afektibo-sexualaren inguruan garaturiko ekintzetatik abiatuta eta marko hezkidetzaile batean. Hezkuntza eragile guztiek parte-hartzen duten plan bat
● Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea

Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea. Heteroaraua gaindituz orientazio sexual anitzak eta familia mota desberdinak, kultura desberdinetakoak, gorputz desberdinetakoak bistaratu eta berdin baloratuak (hierarkiarik gabe) direla bermatuko duen heziketa izatea.
Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea. Ez aurresuposatu guztiak heterosexualak garela, ez eta pertsonen sexua ere. Tabuak apurtu eta naturaltasunez eguneroko elkarrekintzetan horiei buruz aritzea.

● Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna, erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa ahalbidetzen duen heziketa sustatzea (erakarpen-eredu ez-normatiboak landuz).
Aisialdia eta sare sozialak benetako askatasunez, segurtasunez eta eraldaketak gauzatzeko esparru bezala erabiltzeko erremintak ematea. Heteropatriarkatuak ezarritako mugak gaindituz nork bere identitate afektibo-sexual propioaren eraikuntza prozesua sustatzea (eta behin eratuta zalantzan jartzeko eta aldatu ahal izateko eskubideaz kontziente izan).
Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea, espresio sexista, LGTBIQ+fobikoak, lodifobikoak edo beste edozein bazterkeria-adierazpenak aldarazten duena eta aniztasun afektibo-sexualaren adierazpen guztiak aipatzen dituena.
Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea identitate, harreman afektibo-sexual eta familia-motak, besteak beste, haien arteko hierarkiarik gabe agertuz eta emakume eta gizonen arteko parekidetasuna bermatuz.

● Ikastetxea zein beste lan esparruak identitate pertsonal eta afektibo-sexual anitzak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea. 

2016/02/14

Aniztasun sexualak

·Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala
Ba al zenekien, Josebe Iturriozek gogoratu egiten duen bezala, Erdi Aroan, ez zeudela bi sexu?. Bakarra zegoela?: gizonezkoena hain zuzen?. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz sartutakoa. Anatomia ereduak aldatu egin dirala, beraz. Eta hori guztia, gizarteak sortu duela?.
Ba nik entzunda bai baina ahaztuta neukan.
Bilgune Feministak argitaraturiko Sexualitatearen eztabaidan dokumentuaren marko teorikoan1 aipatzen duen moduan, azken urte hauetako teoria feministen arabera bai generoa baita sexua ere eraikuntza soziokulturalak dira. Egungo jendartea, ordea, eredu dikotomikoaren gainean eraikia dela instituzio ezberdinen laguntzari esker (zientzia, komunikabideak, hezkuntza …)
Ta zer esan honetaz: aniztasun ssexual?, jakina! persona abiapuntua hartzen badogu zenbat persona hainbat identitate. Baina gure izateko tendentzia danak klasifikatzera jotzen dau eta …
Kalasifikatu eta askotan deskalifikatu ere. Noiz bihurtuko gara benetako toleranteak besteekaz? Gure simesmenakaz, izaeragaz, … bat egiten ez dauanak zarata egiten deusku belarrian, edo min bihotzean, dardara sortarazten deusku. Zer dala ta?

Behar bada ez dogulako ikasi jendea dan moduan onartzen, agian gu be ez gara momenturen batean garan moduan onartuak izan, gure gizartea oraindik tabu-z beterik dagoelako edo …

familia_homoparental.jpeg·Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena.
Familia eredu anitzak
· Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Aste honetan ikusi doguzan bideoetan oso eredu onak izan doguz gure mentalitatea aldatzen joateko , egin beharrekoa ikasten joateko, azken finean, pertsonak errespetuz begiratzen, onartzen, garatzen laguntzen. Hori bait dira gure ikasleak, lankideak, gurasoak, … pertsonak, bakarrak, errepikaezinak. 

·Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak? 
Elkarbizitza osasuntsu ikuspegitik,  begirada jartzea identitate, orientazio eta desira sexualekiko. Nagusiena.
Hortik abiatuz beste guzitak, Agurtzane Ormazak, beste gauza askoren artean, esaten dauan moduan, gure aurrean dogun persona horreri laguntasuna emon, berak sentitzen eta desiatzen dauanari so egin eta garatzen lagundu.

Horretarako sensibleak izan behar gara, prestatuta egon beharko ginateke, eta ezean, formazioa dauenen barri izan bertara bideratu ahal izateko edota eurekaz batera lan egin ahal izateko. Besteak beste.

2016/02/08

Identitateen garapena: prozesu sortzailea

· Gaiari buruzko laburpena.
Nor naiz? Nortzuk gara? Emakumea naiz? Gizona naiz? Identitateak pertsonengandik bereizten eta aldi berean talde baten partaide sentiarazten gaitu.
Garrantzitsuena: Nork erabakitzea zer izan nahi duen, jakitea hori izateko behar duena, non dauden genero- eta bestelako mugak eta norbere eta besteen errealitatea eraldatzeko bideak jorratu...
Identitatea ez da autokontzeptua baina,  zer da? “(…) eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere. Identitateak banakotasuna eta singulartasuna barneratzen ditu eta beste batzuekin partekatzen duena ere bai. Norberak bere buruaren zentzua garatzen du, alde batetik, bere esperientzien, historiaren, ezaugarrien eta pertzepzioen bitartez eta, bestetik, haren hartu-emanen eta kulturak gidatzen dituen balioen eta arauen eraginez.”

· Gaiari buruzko balorazio pertsonala.
Identitatea danok dogu, era batekoa edo bestekoa, gure bizipenek, gure izanak, aukerak, … e.a –en artean eraikia. Batzuk pozago beste batzuk baino sortutakoagaz. Identitateen garapena ardatza hartuta, jendartearen eraldaketarako subjektukategoria da gakoa. Zer nolako jendartea nahi dugu? Pertsonak objektu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea?
Nik galdera baino ez daukadaz honen inguruan: badogu argi zeren bila gabilzen?, bagagoz gizarte mailan ere ados?, jarriko ginateke eztabaidatzen eta erabakitzen?, ba ote dogu nahiko sormenik honetako? …
Gai konplexua bezain zaila ikusten dot. 


· Heziberri 2020ko proiektutik jaso identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat eta bere garapena bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko genukeena aipatu.
Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak  
 b) Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala. 
curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoa
Integrala izan behar bada, benetako aukera bardinak emon behar deutseguz ikasleei, pertosnak diran heinean euren izaera eta identitatea eraikitzen joateko askatasun osoz.
Maila guztietan izan behar bada, berori egiteko moduko bizipenak, ereduak, aukerak, … emon beharko deutseguz curriculum ezkutuko egoerei oso onado erreparatuz integratzaileak izan daitezala zainduz.

· Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak. Hori egiteko, ze sinesmen faltsu desegin behar izan dira? Ondorioak.


Une honetan ez dot gogoan holakorik. Buruhauste makala!

2016/01/31

Orientazioa eta, zer gehiago?

1.   Laburpena eta balorazio pertsonala:
“Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da. Jendarte bakoitzak neska izatea eta mutil izatea zer den modu ezberdinean interpretatzen du, baina, aldi berean, kultura ezberdinetan ezaugarri asko errepikatzen direla eta horiek eragin handia dutela pertsonak duen auto-ezagutzan, aukeretan eta auto-balorazioan1 . Gehienetan maskulinoa denaren eta femeninoa denaren interpretazioek sexu bakoitzaren bizipenak murriztutako gune eta roletara mugatzen dituzte. Horregatik, emakume zein gizon izateari esanahi librea eman ahal izateko, batzuen eta besteen ekarpenak, sentimenduak eta interpretazioak onartzea beharrezkoa da eta, hortik abiatuta, bizitzarako, ikasketetarako eta lanerako orientabideak ematea ere”. …
“Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa dueña. “ (…)Helburua pertsona anitzen garapen integrala lortzea da, nork bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan, bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein profesionalaren ardura osoa onartuz. Hezkuntza eragileok genero-ikuspegiaren betaurrekoak kendu gabe aztertu behar dugu zer gertatzen den, zergatik, zer egin eta nola. Begirada hori orientazio eta tutoretza arloetan uneoro mantentzea oso garrantzitsua da, hau da, zeregin hauetan sexismoaren eragina aspektu desberdin guztietan kontuan hartu eta horrek dakarren bazterkeriaren desagerpena sustatu."
Hauxe adieraziko neuke laburpen gisa. Uste dot kontzentraturik dakarrela aste honetako gai mamintsu eta sakona.

2.   Gaiaren inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena: 
Hirukide-ren aportazio hau derabilgarria izan daiteke, "orientazioa"-gaz lotuta


Bere esanetan: “Mezua seme-alaba nerabeak ditugun edo izango ditugun ama eta aitentzat da. Eta nor aitona-amonak eurak baino hobeak arlo honetan aholkuren bat emateko...?”

3.   Ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak

Irakasleriaren ikasleenganako iguripen sexistak gainditzea. “Motxila” handia daroagu danok baina konzienteak izanik aldatzeko bideak jarriko doguz.
Benetako aukera anitzak eskaintzea gure ikasleak diran pertsona guztiei.
Gurasoen ikuspegia zabaltzeko ekimenak burutzea.
Irakuirgaian aipatzen diranak:
Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zein espazioetan txertatzea.
Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea. Emakume eta gizonen elkarrekiko erantzukizuna oinarrizkoa dalako
Parte hartze parekidea sustatzea.
Lanbidea izatearen garrantzia indartzea norberaren izaera independentea bermatzeko

Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.


4.   Aste honetako jarduerak dirala eta …

"Saldu ahala ... biziko kontua" edo, hil ala biziko kontua-ren hitz jokoa.
Hara non Barbi be birmoldatzen hasi diran: Mezuaren esaldi batzuk badatoz aldaketaren ideiagaz bat, beste gauza batzuk ez horrebeste agian, ikasgelarako lan polita izan daiteke honen azterketa."anything is possible"

La evolución de Barbie | Barbie 

La imaginación viene en diferentes formas y tamaños. Es por esto que el mundo de Barbie está evolucionando.

2016/01/25

Material Hezkidetzaileak

1.   Laburpena eta balorazio pertsonala:
Guztiz abertsa eta emankorra izan dala aste honetako gaia esango neuke. Ikastarokide guztien artean, zuzentzen dabenek barne, oso material bilduma ederra lortu izan dogu.
Curriculum-etik hasita, Heziberri aztergai izan dogu besteak beste eta foroaren partaidetzaren eskutik hainbat material esanguratsua eta interesgarria ezagutzeko aukera emon deusku elkartrukatzeak.

Guzti honek argi izten dau beharrizan handia dogula gai honetan. Urteak joan eta urteak etorri, holako bolada hezkidetzaileak izan dira beste batzuetan ere baina,  artez esanda, ezer gutxi aurreratu izan da tamalez. Ez da materialaren faltaz gagozalako izan, ez. Egia da emakumearen ekarpena aipatu be ez dala egiten, edo proportzioz oso gutxi, ikasgaietako materialetan. Egia da ere, sistema patriarkalak bere aztarna itzitzen doala gizarte honen alderdi guztietan eta gure ikastetxeetan nabaria dala: espazioak, denborak, errepresentazioa, curriculuma, antolaketa, … esparru guztietan.

Baina nire ustetan materialek “berez” ez leukie gauza handirik aldatuko horren atzean intentzioa egon ez balego. Intentzioa egoteko kontzientziazioa egon behar da eta hori nabaria da urteetan eten barik feminismotik abiatu diran hezitzaile eta profesionalak. Honeek beti, bolada boladaren gainetik, euren kutxua sartzen jarraitu izan dabe.
Uste dot hori izan behar dala abiaburua, kontzientziazioa, eta hori landu daiteke. Une oro egin daiteke “buruan” lehentasun moduan badogu.

Eguneroko sentsibilizazioan oso ondo etorriko jaku material hezkidetzaileak erabiltzea, egunerokotasunari kontra-eredua jarri ahal izateko.
Gure egoeraren diagnosia eta hobakuntzarako be material egokiak aukeratzea lagungarria izango jaku, eta badira. Bildu eta gero, aukeratzea, moldatzea eta erabiltzea izango da kontua. Norberarenak (norberaren egoerari begirakoak) egin behar diralako etekinik handiena atara ahal izateko.


2.   Gaiaren inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena: 
Nahiko!, Beldur barik eta Rainwo materialak besteak beste oso egokiak dira gure hezkuntza komunitatearen kontzientziazioa bultzatzen joateko. Hiruren kasuan, hausnarketa, eztabaida, kontra-ereduak e.a. lantzen da. Giza eskubideetan oinarritzen dira eta aukera bardinen aldeko apostua egiten dabe.
 
http://www.rainbowproject.eu/material/index.htm 



3.   Material Hezkidetzailearen inguruan jasotako datoak eta ondorioak:
Barriro aipatuko dot gure Foro emankorra eta Ikastaro honek eskeintzen dauzan baliabide interesgarriak.
Hortaz aparte, oraingo jardueran aukeratu dodan atala gizonen harira egin dot: Berdintasun jarreren alde gizonen aldaketarako zenbait arrazoi,
 EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA- GASTEIZ 2008
 LOS HOMBRES, LA IGUALDAD Y LAS NUEVAS MASCULINIDADES
TEXTOS: Ander Bergara, Josetxu Riviere, Ritxar Bacete dokumentuko 2. Atala hain zuzen, helbide honetan gazteleraz eskuragarria dozue lan osoa:

4.   Ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak
Hezitzaile guztion prestakuntza eta eten bako jarraipena hezkidetza kontuetan.
Hezkuntz komunitatearen inplikazioa lortzea: guraso, ikasle, ez-irakasle, eta ikastetxeagaz harremanak daukazan  pertsona ororen sentsibilizazioa eta partaidetza.



Betebehar honeek aurrera eroateko norberaren egoera hobetzeko  beharrezkoak diran baliabideak ez badira, sortzea.