Gaiari buruzko laburpena eta
balorazio pertsonala.
-
Tok-tok-tok
-
Nor da?
-
Bakea naiz
-
Sartu, sartu!!! zure zain geunden eta!!!
-
Ez nator bakarrik, … elkarbizitzaren eskutik nator…
-
Hobe orduan!!! Danan beharrez gabilz eta!
-
Emakumeak bakarrik zagoze?
-
Keba!, pertsonez osoturiko mundu oso bat dozue zuen egarriaz!!!. Baina bai,
… orain dinozula, … emakumeok egarri bereziaz.
Izan daiteke eskolarako, ikastetxerako,
narrazio baten hasiera. Hizkien koloreak be bere garrantzia dualarik, igarri dozue
zein berde mota dan? Itxaropenarena, bai!
Asteongo gaiari esker (orain bai) guzti honetaz hausnatzeko beta izan dogu, bideo interesgarriak eta ikastarokideen arteko gogoeta, material eta informazio ugaria erabili izan dogu.
Bakea eta elkarbizitza lantzen edo jorratzen dogunean gure
jardunean, oso gitxitan izaten da genero ikuspegitik abiatuta baina zein
garrantzitsua dan hau ere kontutan izatea. Izatez, ikerlariek dinoenaren
arabera, suertatzen diran gatazka gehienetan botere eta menpekotasunaren arteko
lehia emoten da eta emakume-gizon-en artean gertatzen diran gehien-gehienetan genero
hierarkia ere, patriarkatuari eta genero sistemari esker.Esker?, ez eskerrik
asko!. Kaso baten, tamalez.
Baina bakea, bake-hezkuntza izan daiteke, besteak beste, bizikidetzarako atea, ez al dozue uste? eta justiziaren etikak lagundu ahal badau, zaintzaren etikak are gehiago.
Zer da bakea kentzen deuskuena? gatazka, akordio eza, ezinezko komunikazioa, ...
Baina bakea, bake-hezkuntza izan daiteke, besteak beste, bizikidetzarako atea, ez al dozue uste? eta justiziaren etikak lagundu ahal badau, zaintzaren etikak are gehiago.
Zer da bakea kentzen deuskuena? gatazka, akordio eza, ezinezko komunikazioa, ...
Gatazka-egituran hiru
aspektu kontuan hartu behar dira: pertsonak,
prozesua eta arazoa.
Aste honetako irakurgaian agertzen dan moduan: “Eredu
femenino tradizionala gutxiesteak ekarri du, bestalde, gatazken aurrean
zaintzaren etikari ez begiratzea eta jendartearen garapenerako duen garrantzia
kontuan ez izatea.Labur esanda, hauek dira
justiziaren etikaren hiru ezaugarri nagusiak: printzipio eta balore
unibertsalak, eskubideak eta erantzukizuna. Bereziki garrantzitsua gatazken
ondorioei heltzeko. Eta Zaintzaren Etikaren ezaugarriak, berriz, testu ingurua,
beharrak eta elkar ardura, gatazken zergatiei heltzeko ezinbestekoa”.
Asteko honetako gaiaren inguruko
baliabide, ikerketa edo proposamenen bat ...
Hainbat ikastetxeetan bakearen eguna dala eta abestiak sortrzen dira, ekintza borobilago izango litzateke gure betaurreko more maiteak jarririk. Hona hamen euretariko adibide bat.
Bestalde, La Caixak aspalditik banandu eban, eta gaur egun ere mailegu moduan izten dauan, materiala hau aproposa deritzot gelarako:
Maite Garaigordobilen “Jolas kooperatiboak” be adinka
antolaturik oso interesgarriak dira ikasleen komunikazioa, talde kohesioa e.a.
garatzeko
Jardueraren inguruan jasotako datuak
eta ondorioak.
Lortzen badogu ikastaro-kideen arteko
elkartrukaketa egitea, jarduera honek hainbat pista emongo deuskuez antzeko egoeretan
interbentzioa egiteko. Izatezm, adierazitako hiru alderdiak ezin bestekoak
izango dira kokapenerako:
Gatazkaren deskribapena, Emandako trataera, Hezkidetzaren
gakoak
Hau guztia ikastetxean/jendartean
lantzeko erronkak?
Elkarbizitza eta bakea lantzen dogunean ezinbestekoa egiten da betaurreko moerak jartzea eta ondo enfokatzea.
Dominazio-sumisio egoerak agerian iztea eta eurek
ekiditzeko estrategiak garatzea.
Pretsonen arteko gatazketan hiru aspektu kontuan hartu behar dira: pertsonak, prozesua eta arazoa. Pertsonak dinogunean; pertsonen interesak, beharrak, balioak, itxaropenak gertatutakoaren pertzepzioak ezagutu behar dira, euren arteko komunikazioa bultzatu edota
bitartekaritza
Sentimenduen eta balore
afektiboen inguruan hausnarketa berreskuratzea eta hainbat kontzeptu
birdefinitzea.
Gatazken irtenbide-eredu
positiboak erakustea
Gatazka baten aurrean alderdi
pertsonalak kontuan izaten erakustea, baita gizarte heteropatriarkalaren
egiturek ere horretan izan daiteken eragina.
Komunikazioaren partaidetza
sustatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina